Hik Hasi

Pello Otxandiano: “Prozesu hau oso inportantea izan daiteke gure eredua eraikitzeko”

Pello Otxandiano: “Prozesu hau oso inportantea izan daiteke gure eredua eraikitzeko”

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Hitzarmenaren prozesuan buru-belarri murgilduta aritu da hasieratik Pello Otxandiano (Otxandio, 1983). Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea da eta EH Bilduko programa zuzendaria. Duela 16 urte ondu zen Euskal Herriko Hezkuntza Akordioan parte hartu zuen eta urte hauetan denetan jarraipen estua egin dio hezkuntza arloan egosi den guztiari. Talaia horretatik eta urteetan bildutako esperientziatik hitz egiten du, herri ikuspegitik begiratuz, gizartearen aldaketei adi, hezkuntza eragileen mugimenduei so eta ikastetxeetan gertatzen denari erne. Argi dio hezkuntza hitzarmena behar dela egiturazko arazoei aurre egiteko, eraldaketa pedagogikoa gauzatzeko eta euskal hezkuntza eraikitzeko. Orain, alderdi politikoek lortutako adostasuna gizartera eraman behar dela azpimarratzen du. Norabidea adostu eta elkarlanerako garaia dela dio, ilusioz eta indarrez: “Aukera hau ezin da galtzen utzi”.

Hik Hasi

Baso-eskola Eredua: Kanpoan asko dago ikasteko

Baso-eskola Eredua:  Kanpoan asko dago ikasteko

Gero eta gehiago dira ateak zabaldu eta aire zabalera ateratzen diren eskolak. Natura ikasgelarik handiena dela esan ohi da eta baieztapen hori ez dagokio tamainari soilik. Izan ere, lau pareten artean baino askoz ere gehiago ikas daiteke kanpoko espazioetan. Ikasgela bizia da natura, ziklikoa, konplexua, eta beti mugimenduan dagoena. Ikasteko, jolasteko eta ikertzeko gunea da natura. Ongizatea, askatasuna, sormena, harremanak lantzea, jolasa… Aukera ugari eskaintzen dizkigute kanpoko espazioek eta curriculumeko edozein arlo lantzeko aukera ematen digute, gainera. Testuliburuak itxi eta zentzumen guztiak martxan bertatik bertara ikusi, usaindu, ukitu, entzun eta dasta daitezke naturak eskaintzen dizkigun aukera guztiak. Ausardia behar da ateak ireki eta naturara gerturatzeko, baina atearen beste aldean, onurarik baino ez dugu aurkituko.

Albistea

Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioaren 9. promozioa udazkenean abiatuko da

Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioaren 9. promozioa udazkenean abiatuko da

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko 0-6 etapako aditu tituluaren bederatzigarren promozioko matrikulazioa zabalik dago dagoeneko (ekainaren 10a arte).

 

Albistea

Hezkuntza Plazarak uste du ateak irekitzen dituela Hezkuntza Akordioak

Hezkuntza Plazarak uste du ateak irekitzen dituela Hezkuntza Akordioak

Hezkuntza Plazara dinamikak Euskal Herriko hezkuntza sistema bakarra du helburu eta xede horri begira, une honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berri bat egiteko alderdi nagusien artean Hezkuntza Akordioa lortu izana “berri pozgarritzat” hartu du. Hezkuntza Plazararen iritiz, “aukera berri bat ireki da 1993ko legeak eragindako zatiketa gainditu eta garai berri bati hasiera emateko”.

Bide horretan, legea lortu bitartean hezkuntza eragile eta norbanakoen parte-hartzea sustatzeko espazioak ahalbidetu behar direla azpimarratu du.

Hezkuntza Plazarak Oinarrizko Hezkuntza Akordiorako funtsezkotzat jotzen dituen zazpi aldarrikapenetatik seiri erantzuten die Hezkuntza Akordioak. Hezkuntza burujabetzaren oinarrian ez da aurrerapausorik eman, eta zentzu horretan, “egungo markoaren topeak agerian uztearekin batera, hezkuntza burujabetzarako tresna berriak eskuratzeko” bideak jorratzearen aldeko hautua egin dute. Beste sei puntuak garatzeko proposamenak egin dituzte (hezkuntzaren eskubidea, inklusiorako eskubidea, euskalduntzea, eraldaketa pedagogikoa eta metodologikoa, autonomia eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa) eta hurrengo hilabeteetan horien inguruan adostasun soziala sustatuko dute Euskal Herri osoan.

Hik Hasi

Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariari egin diogu 267. Hik Hasi aldizkariko elkarrizketa nagusia

Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariari egin diogu 267. Hik Hasi aldizkariko elkarrizketa nagusia

  • Editoriala: Iraultza da, ekin diezaiogun
  • Gai Nagusia: Baso-eskola eredua
  • Elkarrizketa: Pello Otxandiano: “Prozesu hau oso inportantea izan daiteke gure eredua eraikitzeko”
  • Ekarpenak: Hezkuntza Akordioaren oinarriak eta gakoak adostuta geratu dira
  • Esperientziak1: "Ederra da bizitza!"
  • Esperientziak 2: Ikasle ekintzaile eta parte-hartzaileen dinamika Bernat Etxepare lizeoan
  • Ahalduntze eskola: Ekonomia ezagutu herritar gisa ahalduntzeko
  • Galedidazu: Fito Rodriguez. Zein izan zen Txillardegik hezkuntzari egin zion
  • ekarpena?
  • Argitalpenak
  • Proposamena: Ur mara museoa
  • Atzeko atetik: Aratz Vitoria Porras

Albistea

Lehen Hezkuntzako hezitzaile gogoetatsuei, aholkulari, zuzendari, ikasketa-buru edota arduradun pedagogikoei zuzendua dago LHko formazio berria

Lehen Hezkuntzako hezitzaile gogoetatsuei, aholkulari, zuzendari, ikasketa-buru edota arduradun pedagogikoei zuzendua dago LHko formazio berria

Matrikulazioa zabalik dago, apirilaren 30era arte. 

Edukiak: 

  • Tutore gogoetatsuaren rola.
  • 6-12 adin tarteko haurren ezaugarriak.
  • Hezkuntza proiektuaren prozesua.
  • Espazioen antolaketa.
  • Ebaluazio hezigarria.
  • Ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi sozio-eraikitzailea, psikologia kognitiboa eta neurotzientziaren ekarpenak) .
  • Pedagogia sistemikoa.
  • Oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea...

*Eusko Jaurlaritzako Hezkunta Sailak  homologatutako formazioa da. eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin homologazioa tramitean da.

**Izen-ematean lehentasuna izango dute HIK HASIren harpideek.