Hik Hasi

Aritz Larreta: “Lehen Hezkuntzan ere hezitzaileon esku-hartzeaz gogoeta sistematiko eta partekatua egin behar dugu”

Aritz Larreta: “Lehen Hezkuntzan ere hezitzaileon esku-hartzeaz gogoeta sistematiko eta partekatua egin behar dugu”

Dagoeneko ikastetxe askotan egin dute paradigma aldaketa Haur Hezkuntzan, eta ondorioz, Lehen Hezkuntzan hobekuntza premia handia sumatzen da. Behar horri erantzunez, eta Haur Hezkuntzan bederatzi urtetan eskaini den formazioaren ildotik, bi urteko formazio berria eskainiko du datorren ikasturtean Hik Hasik: 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' izenekoa. Lehen Hezkuntzako tutore zein espezialistei dago zuzendua, eraldaketa-prozesuan hasita edo hasteko gogoz daudenenei, baina baita, aholkulari, zuzendari, ikasketa-buru edota arduradun pedagogikoei ere. Aritz Larreta izango da formazioaren arduradun pedagogikoa. Izatez, Tolosako Laskorain ikastolako irakaslea da. HHko zein LHko tutore, psikomotrizista eta hizkuntza proiektuko dinamizatzaile izan da, besteak beste, eta azken lau urteotan, Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko KIMU proiekturako matematika arloko ikasmateriala sortzen dihardu.

 

Hik Hasi

Hezkuntza Akordioa eta eraldaketa garaia hizpide 266. Hik Hasin

Hezkuntza Akordioa eta eraldaketa garaia hizpide 266. Hik Hasin

  • Editoriala: Une historikoan, hobe jarrera eraikitzailearekin
  • Gai nagusia: Eraikitzeko garaia da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Akordioa: aukera baliatzeko unea.
  • Elkarrizketa: Aritz Larreta: "Lehen Hezkuntzan ere hezitzaileon esku-hartzeaz gogoeta sistematiko eta partekatua egin behar dugu”
  • Esperientziak: Denok izan beharko genuke feminista
  • Ekarpenak I: Nafarroako haur eskolak borrokan
  • Ekarpenak II: Heziketa fisikoaren alde
  • Ekarpenak III: Gizarte-hezitzailea eraikitzen
  • Ahalduntze eskola: Uharte Arte Garaikideko Zentroa
  • Galdeidazu: Begoña Ruiz: Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko LOVIPI lege berriak zer aukera ireki ditzake eskolaren esparruan?
  • Argitalpenak
  • Proposamena: Euskadiko Orkestra
  • Atzeko Atetik: Irantzu Idoate Funosa

Albistea

Joxe Mari Auzmendi gogoan, oinarrizko hezkuntza akordioa berritzeko deia egin dute hezkuntzarekin konprometitutako herritarrek

Joxe Mari Auzmendi gogoan, oinarrizko hezkuntza akordioa berritzeko deia egin dute hezkuntzarekin konprometitutako herritarrek

Hernanin elkartu dira pasa den larunbatean Euskal Herri osoko pertsonak, hezkuntzarekin konprometituak guztiak, Oinarrizko hezkuntza akordioa. Eskubideetatik konpromisora deiarekin bat egiteko, Hezkuntza Plazara egitasmoak deituta. Gogora ekarri zuten duela hamabost urte onartu zela lehen aldiz gisa honetako hezkuntza akordioa, eta “berritzeko” garaia dela adierazi zuten: “Hezkuntza deialdia egitera gatoz, berritu dezagun Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa.Badakigu milaka garela hezkuntza eskubideak bermatuko dituen hezkuntza sistema eraldatzearen alde gaudenak”.Joxe Mari Auzmendi Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzailea gogoan izan zuten ekitaldian, akordioaren arima izan zela gogora ekarri zuten.

Hik Hasi

Andoni Eizagirre: “Eskolarekiko espektatibak gero eta txikiagoak dira”

Andoni Eizagirre: “Eskolarekiko espektatibak gero eta txikiagoak dira”

Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Filosofian doktorea da Andoni Eizagirre Eizagirre. Hezkuntzaren soziologia du ikerketa lerro nagusietako bat, goi mailako hezkuntzaren soziologia bereziki, eta hezkuntzak dituen beharrizanen gaineko hainbat ikerketa egin ditu. Hezkuntzak askotariko beharrizanak dituela dio, eta guztien diagnostikoa egin beharko litzatekeela euskal hezkuntza horien arabera antolatzeko. Gurasoek dituzten eskolarekiko espektatibak gero eta txikiagoak direla dio, eskola ziurtagiri akademikoa lortzeko tresna gisa hartzen dela gaur egun eta ez zaiola funtzio hezitzailerik aitortzen. Egungo sistema agortua dagoela uste du Eizagirrek eta Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan onartu nahi duen Hezkuntza Legera bidean akordioa lortzeko baldintza egokiak badirela pentsatzen du. Bide horretan, hori bai, askotariko beharrizanak aintzat hartzeko beharra eta ausardiaz jokatzeko beharra azpimarratu ditu.

Albistea

“Eskubideetatik konpromisora, egin dezagun Oinarrizko Hezkuntza Akordioa” lelopean topaketa eta agerraldia egingo ditu Hezkuntza Plazarak martxoaren 5ean

Hezkuntza Plazarak deituta, topaketa eta agerraldia egingo dute hezkuntza arloko hainbat lagunek Hernaniko Biteri kultur aretoan. Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa ezberdinen arteko akordioa, ikaslea eta hezkuntza eskubideak erdigunean jarri zituena izan zela gogoratu eta gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi dugun unearen garrantzia aldarrikatuko dira ekitaldi horretan. “Gaur 16 urte geroago, ametsak errealitate bilakatzeko urrats handi bat emateko aukera dugu. Une garrantzitsu batean gaude”, dio Hezkuntza Plazarak.

Albistea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza akordiorako zirriborroari zuzenketak egiteko epea ostiralean itxiko da

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza akordiorako zirriborroari zuzenketak egiteko epea ostiralean itxiko da

Eragile eta erakundeek ostirala bitarte izango dute hezkuntza itunaren lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Eusko Legebiltzarreko lantaldea martxoaren 7an elkartuok da zuzenketen inguruan solasteko, eta bilera horretan zehaztuko da zuzenketak bozkatzeko bilera noiz egingo duten.