Albistea

Sindikatuek bertan behera utzi dute ostiralerako greba

Sindikatuek bertan  behera utzi dute ostiralerako greba

Atzo erabaki zuten ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea. Martxoaren 18an hezkuntza ituna adostu zuten EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EB-IUk eta horren ondotik hartu dute erabakia sindikatuek. Talde parlamentarioak lortutako akordioak mobilizazioak "birplanteatzera" eraman ditu. Oraindik ere "gabezia eta zehaztasun falta ugari" ikusten dizkiote testuari eta azterketa sakonagoa egingo dute sindikatuek.

Hik Hasi

Eraikitzeko garaia da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Akordioa: aukera baliatzeko unea

Eraikitzeko garaia da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Akordioa: aukera baliatzeko unea

Ilusio garai berriak iritsi dira hezkuntzara. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntza lege berri bat egiteko prozesua ireki da, Nafarroan ere badira mugimenduak eta Iparraldetik jakin-minez dira so. Alderdi politiko nagusiek hezkuntzan oinarrizko akordioetara iristeko apustua egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta hezkuntza eragileak ekarpenak egiten ari dira. Egungo hezkuntza sistemaren hutsuneak ikusita, lege berriak eraldaketarako aukerak ireki ditzake. Asko azpimarratzen da denon artean egin beharreko legea eta bidea dela, denontzat onuragarria izan dadin. Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propiorantz urrats esanguratsua izan daiteke, Espainiako eta Frantziako estatuetatik datozen ereduetan zurrunki geratu gabe. Euskal Herriko hezkuntzaren ibilbidea eta ezaugarriak bilduko dituen proposamena izan daiteke. Saiatzeak merezi du.

Albistea

Hezkuntza Akordioa hitzartu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk

Hezkuntza Akordioa hitzartu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege berria egiteko oinarriak zein izango diren adostu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Azken asteetan Euskal Hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak dokumentuari zuzenketak egiten aritu dira eta atzo, martxoaren 18an, bukatu zituzten negoziazioak. Talde politikoetako ordezkariek akordioa lortu zuten eta martxoaren 28an bozkatuko dute. Ondoren, apirilaren 7an Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran behin betiko onespena emango zaio eta legea idazteko prozedura abiatuko da.

Albistea

Filosofatzeko tailerra

Filosofatzeko tailerra

Miren Camison praktika filosofikoan eta haur prebenetzioan adituak Elkarrizketa Filosofikoan murgiltzeko tailerra antolatu du euskaraz eta online martxotik ekainera bitartean.

Bizitzarako esanguratsuak diren gaiak eta galderak hausnartzea gustuko duten pertsonei zuzendutako tailer bibentziala da, teoriarik gabe, zuzenean elkarrizketan murgildu eta filosofatzen aritzeko. Elkarrizketa Filosofikoaren praktika bidez, norberaren bizitzan aurkezten diren hainbat gai, esperientzia eta kontzeptu esanguratsuen azterketa abiaraziko da. Horrela, Elkarrizketa Filosofikoak pentsatzeko eta izateko moduarekin kontzienteago izaten laguntzen du.

Tailerreko saio bakoitzean bizitzarako garrantzitsua den gai filosofiko bat jorratuko da. Parte hartzeko ez da beharrezkoa filosofia nozioak edo ikasketak izatea.

Izena emateko eta informazio gehiagorako: www.filosofiafaktoria.eus

Albistea

Hezkuntzako sindikatuek greba deialdia egin dute martxoaren 25erako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hezkuntzako sindikatuek greba deialdia egin dute martxoaren 25erako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria egiteko abian den prozedurarekin ez datozela bat adierazteko egin dute greba deialdia ELA,LAB, Steilas eta CCOOk. Prozedurarekin ez ezik, hezkuntza akordioaren oinarrien behin behineko dokumentuaren edukiekin ere ez dute bat egiten. Sindikatuen iritziz, hezkuntza komunitatea osatzen duten langileen iritzia ez da aintzat hartu eta hori aldarrikatzeko egingo dute martxoaren 25eko greba. Horren aurretik pare bat elkarrreratze ere iragarri dituzte Gasteizeko Legebiltzarraren aurrean; martxoaren 18an lehendabizikoa eta 28an bigarrena. Hilaren 18an Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak behin-betiko dokumentua bozkatuko du eta martxoaren 28an onartuko du.

Albistea

Zabalik dago 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berriko izen-ematea

Zabalik dago 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berriko izen-ematea

Lehen Hezkuntzan dagoen hobekuntza-premiari erantzuteko, irakasleentzako formazio berria sortu du HIK HASIk: Lehen Hezkuntza eraldatzen izenekoa. Bi urteko formazioa izango da, Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei eta baita aholkulari, zuzendari, ikasketaburu edota arduradun pedagogikoei ere. Irakasleon esku-hartzeen inguruko gogoetatik abiatuta, ikaste-prozesuan bidelagun izateko tresnak jasoko dituzte formazioan hezitzaileek. Horrez gain, formazio pertsonala eta ikastetxeetara bisita pedagogikoak egingo dira. Egitaraua.