Hik Hasi

Eider Garde: “Arautzen gaituztenek ez dute sinesten 0-3 zikloa hezkuntza ziklo bat denik”

Eider Garde: “Arautzen gaituztenek ez dute sinesten 0-3 zikloa hezkuntza ziklo bat denik”

Erreferentzia da Kattuka haur eskolaren kalitatea eta eredu pedagogikoa Euskal Herrian, Eider Gardek eta bertako
hezitzaileek urte luzetan egindako lanagatik. Baita Nafarroako beste hainbat haur eskola ere. Hezitzaileen militantziari zor zaio kalitate hori. Orain geletatik atera eta protesta eta mobilizazioetan murgildu dira 0-3 Nafarroako Plataformarekin batera, duintasun eske: duintasuna eredu pedagogikoan eta duintasuna hezitzaileen lan baldintzetan. Ratioen jaitsiera eta soldaten igoera dira Plataformaren aldarrikapen nagusiak. Nafarroa osoa ordezkatzen du Plataformak, hezitzaileak ahaldundu eta gutxieneko eskakizunak adostea lortu baitute lurraldeko eremu ugarietako langileek. Plataformako eleduna da Garde. Nafarroako Gobernuak mahai negoziatzailera deitu eta bi
aldarrikapenei erantzun arte greba mugagabean jarraituko dute hezitzaileek. Nekatuta baina babesak dakarren indarrarekin mintzatu da Hik Hasirekin.

Hik Hasi

Eider Garderi egin diogu 268. Hik Hasi aldizkariko elkarrizketa nagusia

Eider Garderi egin diogu 268. Hik Hasi aldizkariko elkarrizketa nagusia

  • Gai nagusia: Geopolitikan kokatzen
  • Elkarrizketa: Eider Garde, Nafarroako 0-3 Plataformako eleduna: “Arautzen gaituztenek ez dute sinesten 0-3 zikloa hezkuntza ziklo bat denik”
  • Esperientzia: Hamar urte ikasleengan "benetan" sinesten
  • Ekarpenak: HAZI HEZIk hamar urte
  • Ekarpenak: Hezkuntza Akordioa: aniztasuna sustatu euskal hezkuntza sistema propiorako bidean (I)
  • Ahalduntze eskola: Korczak-en pausoei jarraituz
  • Galdeidazu: Zergatik da beharrezkoa 'Euskara aurrera' ekimena?
  • Proposemana: Olarizuko lorategi botanikoa
  • Atzeko atetik: Naroa Iglesias Lobo

Albistea

HAZI HEZI eraberritua aurkeztu dugu Donostiako Aquariumean

HAZI HEZI eraberritua aurkeztu dugu Donostiako Aquariumean

Haziera eta heziketa aldizkaria eraberriturik dator hamargarren urteurrenean, ikusgarriago eta arinago. Ospakizun jaia egin du Hik Hasik erakundeekin eta elkarteekin Donostiako Aquariumean. Maiatzaren 29an Adunan jai herrikoi batekin ospatuko da urteurren biribila. Hona hemen festako irudiak: https://labur.eus/t9NqQ

Hazi Hezi

Kalean da HAZI HEZI berritua

Kalean da HAZI HEZI berritua

Hamarkada bat bete du HAZI HEZI aldizkariak eta itxuraldatuta eta indarberrituta heldu da irakurleen eskuetara. 2012an ekin zion ibilbideari eta ordutik gurasoei eta hezitzaileei hazierari eta hezierari buruzko informazio landua eskaintzea izan du egiteko nagusia. Ibilian-ibilian 10 kandelari putz egiteko moduan da orain, beste hainbeste izango diren ilusioz. Zorionak!!! 

Albistea

Lehen Hezkuntzara datorren eraldaketari begirako ikastaro berezia egingo du HIK HASIk Udako Topaketetan

Lehen Hezkuntzara datorren eraldaketari begirako ikastaro berezia egingo du HIK HASIk Udako Topaketetan

Uztailaren 4, 5 eta 6an izango dira Udako Topaketa Pedagogikoak, Donostian. 31 ikastaro eskainiko ditu HIK HASIk eta izen-ematea irekita dago dagoeneko. Ohi bezala, harpideek prezio berezia izango dute matrikuletan.

Albistea

Nafarroako 0-3ko hezitzaileek manifestaziora deitu dute, larunbatean

Nafarroako 0-3ko hezitzaileek manifestaziora deitu dute, larunbatean

Maiatzaren 2an greba mugagabea hasi zuten Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak haur eskoletako baldintzak duindu ditzan. Protesten barruan, manifestazioa egingo dute larunbat honetan, hilak 7, 13:00etan. Beste lurraldeetako hezitzaileei dei egin diete manifestazioan parte hartzera.