Albistea

Hezkuntza Legeak Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzearen alde bat egin du kulturgintzak

Hezkuntza Legeak Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzearen alde bat egin du kulturgintzak

Euskarazko kulturgintzako hogeitik gora eragilek bat egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkorako prestatzen ari diren Hezkuntza Legeak berariaz berma dezan euskarazko kulturgintzaren transmisioa, eta elkarlanerako prestutasuna erakutsi dute.

Albistea

Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek manifestazioa egingo dut bihar Elizondon

Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek manifestazioa egingo dut bihar Elizondon

Maiatzaren 2an hasi zuten greba mugagabea Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: Ratioak jaistea eta langileen lan baldintzak duintzea. Haatik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak ez die oraindik eskaera horiei jaramon egin eta hilabete eta hamar egunera greban jarraitzen dute hezitzaileek. 0-3 Plataformak euren aldarrikapenak kalera eramango ditu bihar, ekainak 11, 12:00etan Elizondoko plazan hasiko den manifestazioan. HIK HASIk bat egiten du manifestazioaren deialdiarekin.

Hik Hasi

Begoña Pedrosa: "Curriculuma irakasleek egin behar dute, ez politikariek”

Begoña Pedrosa: "Curriculuma irakasleek  egin behar dute, ez politikariek”

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailbuorde da Begoña Pedrosa areatzarra 2020az geroztik eta, haren ustez, hezkuntza momentu liluragarrian dagoen unean egokitu zaio esparru horren kudeaketa. Unibertsitateko eta ikastetxeetako berrikuntza proiektuetan aditua da eta irakasle-ikertzaile gisa aritu zen aurretik Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2014tik 2020ra fakultate horretako dekanoa izan zen. Egindako ibilbidean erakutsi du emakume nekaezina eta konprometitua dela eta irmo eutsi dio berrikuntza eta eraldaketa geletara eramateko erronkari. Datorren ikasturtetik aurrera ezarriko den curriculum berria prestatzen aritu da buru-belarri irakasleekin, hezkuntzako adituekin eta arituekin. Lasaitasunez eta behar den denbora hartuz, ikastetxeak eta irakasleak eraldaketako protagonista bihurtzea nahi du Pedrosak, Hezkuntza Sailaren laguntza eta bultzadarekin.

Albistea

'Jirafaren hizkuntza' eta 'Psikomotrizitate erlazionala' ikastaroetako izen-ematea, zabalik

'Jirafaren hizkuntza' eta 'Psikomotrizitate erlazionala' ikastaroetako izen-ematea, zabalik

KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako online ikastaroa da Jirafaren hizkuntza. Komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan Nerea Mendizabalekin.

Psikomotrizitate erlazionala Mapi Urrestik bosgarren ikasturtez emango duen urte osoko formazioa da. Psikomotrizitateak joko librean du oinarria eta kasu honetan, aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako baliatuko da. 

Bi ikastaroetako izen-ematea zabalik dago. 

 

Albistea

Segregazioaren gaineko lanketa abiatu da

Segregazioaren gaineko lanketa abiatu da

Hezkuntza arloko hainbat aditu eta aritu elkartu ziren pasa den ekainaren 4an Donostiako Miramar jauregian segregazioaren gaia lantzeko. Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuta, “Askotariko segregazioari nola egin aurre hezkuntza sistematik? Adostasunerako bide partekatu baterako oinarriak” foroa ospatu zen.

Albistea

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du azterketak euskaraz egin ahal izateko Seaskak ezarritako helegitea

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du azterketak euskaraz egin ahal izateko Seaskak ezarritako helegitea

Helegitearen "prozedura desegokia" aitzkiatzat hartuta, Seaskak azterketak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeari atea itxi dio Paueko Administrazio Auzitegiak, eta ikasleek ezingo dute Baxoa euskaraz pasa.