Hik Hasi

Irakasleak kultur eragile

Irakasleak kultur eragile

Kultur sormen transmisioa eskolan. Azpeitian 2019an egin ziren 'Sormenean hezi, kulturan bizi' izeneko jardunaldiek eta gerora egin diren hainbat ikerketek erakutsi dute euskal kulturaren transmisioan atzerapauso handiak bizi izan direla, oro har gizartean, eta, zer esanik ez, hezkuntza arautuan. Gaiaz kontzientzia hartzeko eta eragiteko asmoarekin sortu zen KST Kultur Sormen Transmisioaren lantaldean Hezkuntza Batzordea. Sentsibilizazio lana egiten ari da sorreratik, hezitzaileak jabetu daitezen euren ikasleen kultur erreferente direla, eta ariketa, jarduera eta proposamenekin kultura bat edo batzuk erreproduzitzen dituztela. Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoetan ikastaroa eskaini du KST lantaldeak, lehendabizi hezkuntza komunitatea egoeraz eta bere rolaz jabetzeko, eta ondoren, irakasgai guztietako irakasleek euskara, euskal kultura eta Euskal Herria erreferentzia marko gisa erabiltzeko baliabideak ezagutu ditzaten.

Albistea

Aldaketekin hasi da ikasturtea

Aldaketekin hasi da ikasturtea

COVID-aren aurkako prebentzio neurri espezifikorik gabe hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian eta hasiko dute asteon Hego Euskal Herrian. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako lerroburu nagusiak brebeta eta baxoa azterketak euskaraz pasatzearen ingurukoak izango direla aurrikusten dira 2022-2023 eskola-sartze honetan. Aldiz, Hego Euskal Herrian LOMLOEren ezarpenak ekarriko du aldaketa: Espainiako Gobernuren LOMLOE hezkuntza legera egokitzen diren curriculumak indarrean sartuko dira Hego Euskal Herriko ikastetxeetan, maila bakoitietan. Madrilek curriculumaren erdia zehaztu du gehienez, eta Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste erdia. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza lege berria idazteko eta gizarteratzeko ikasturtea izango da —Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiek, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk,  martxoaren 18an izenpetu zuten legearen oinarriak ezarriko dituen ituna—.

Hazi Hezi

Oinherri: “Haurtzaroa da txikitasunaren neurri politikoa”

Oinherri: “Haurtzaroa da  txikitasunaren neurri  politikoa”

“Jendarteko pertsona txikienari hitza emateko ariketa egiten dugunean, orain arte periferian edo bazterrean egon diren kolektibo guztiei hitza emateko ariketa egiten dugu”. Horixe da Oinherri herri hezitzaileen  sarearen funtsa, Maite Azpiazu koordinatzailearen hitzetan. Hamar urte bete ditu sareak eta osasuntsu dago.

Albistea

Parte-hartzaileak gustura eta ase Udako Topaketak bukatuta

Parte-hartzaileak gustura eta ase Udako Topaketak bukatuta

Amaitu dira Hik Hasiren 22. Udako Topaketak eta parte-hartzaileak gustura itzuli dira eskoletara eta etxera. 250 lagunetik gora elkartu dira Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean hiru egunetan zehar eskaini diren ikastaroetan. Beste behin ere, Euskal Herri osoko hezitzaileak elkartu dira eta topagune aparta izan da elkarrekin ikasteko, partekatzeko eta aberastuta itzultzeko. Ikasturte osoko nekeari aurre eginez aritu dira hiru egunetan eta gustura, ase eta gehiagorako gogoz bueltatu dira.

Albistea

Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

Ekainaren azken eguna eta uztailaren lehena dituzte brebetako azterketa egiteko egunak Seaskako ikasleek. Atzo Frantseseko eta Matematiketako probak egin zituzten eta gaur Historia-Geografia eta Zientzietakoa izanen dituzte. Azken hori euskaraz egingo dute, nahiz eta Frantziako Hezkuntza administrazioaren baimenik ez izan. Euskaraz egindako azterketa horiek Euskal Hirigune Elkargoaren esku utziko dituzte eta uztailaren 5ean zuzenduko dituzte Baionako Arteen Hirian.

Albistea

Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

60 egunetako grebaren ostean, Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera uztea erabaki dute. Erabakia ez dute hartu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren proposamenarekin ados daudelako, oraindik ere ez baitute onargarritzat jotzen. Hainbat langileen egoera prekarioak eraman ditu greba bertan behera uzteko erabakia hartzera.