Hazi Hezi

Gutxiago agindu, gehiago egin

Gutxiago agindu, gehiago egin

Euskaltzaleen topaguneak 'haurren aurrean, helduok heldu' ekimena burutu du udazkenaren hondarretan, haurren inguruko helduen hizkuntza ohiturez hausnartu, kontzientzian eragin eta erdaratik euskarara aldatzeko. Paula Kasares soziolinguistak eta Kike Amonarriz topaguneko lehendakariak gogoetarako gakoak eman dituzte. Argazkia: Barren aldizkaria

Albistea

Bi urte Joxe Mari Auzmendi gabe

Bi urte Joxe Mari Auzmendi gabe

2020ko otsailaren 13an hil zen Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren arima zena: Joxe Mari Auzmendi. Euskadi Irratiak asteburuan gogoratu du proiektu pedagogiko honen sortzaile eta bultzatzailea. Hemen duzu entzungai. 

Hik Hasi

Ikastetxe guztiek egin dezaten Korrika

Ikastetxe guztiek egin dezaten Korrika

"Euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko helburuarekin" eta AEK-ren herri ekimena zabaltzeko asmoarekin, ikastetxeetan lantzeko unitate didatikoak prestatu ditu Korrikak Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen laguntzaz, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarte. Iñaki Zapirain Retegi irakaslea da egilea eta, euskarri digitalean, baliabide ugari eskaintzen ditu mezua, omenduak, kantua eta beste ikasleekin lantzeko.

Hazi Hezi

Parte hartzeko eskubidea dute

Parte hartzeko  eskubidea dute

Helduen artean behin baino gehiagotan entzuten den kexa da: gaur egungo gaztetxoek ez dute ezer egiten. Egia bestelakoa da, ordea: nerabe eta gazte aktiboak ditugu gure artean. Fokua helduongan jartzeko unea da: uzten al diegu gauzak egiten? Uzten al diegu parte hartzen eta euren erara antolatzen? Kontuan hartzen al ditugu euren beharrak? Entzuten al ditugu? Nola eskain diezazkiekegu parte hartzeko espazioak? Galdera horiek guztiak erantzuten lagundu digu Leire San Vicente, Txatxilipurdi elkarteko kideak. 

Albistea

EAErako hezkuntza akordioaren oinarriak ezagutzera eman dira

EAErako hezkuntza akordioaren oinarriak ezagutzera eman dira

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak “Euskal Hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak” izeneko dokumentua aurkeztu du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berri bat egiteko prozesuaren baitan Hezkuntza Akordioa egin nahi da aurretik, eta horretarako osatu da aipatu dokumentua. Aurreko hilabeteetan ehun eragiletik gora pasa dira Hezkuntza Batzordetik euren ekarpenak eginez eta han azaldutakoekin osatu da berau. Orain, behin behineko dokumentu honi ekarpenak egiteko tartea irekiko da otsailaren 27a bitartean eta ondoren Legebiltzarretik pasatakoan osatuko da azken dokumentua. Handik Eusko Jaurlaritzara bidaliko da eta hark Hezkuntza Lege berria egiteko ardura hartuko du.

Besteak beste, eraldaketarako oinarri gisa markatzen dira hezkuntza sistemaren hizkuntza eredua, gobernantza-ereduak, irakasleen prestakuntza eta bizidetza positiboa.

Albistea

0-3 Nafarroa plataformak kontzentrazioa deitu du otsailaren 12rako, haur eskolen duintasunaren alde

0-3 Nafarroa plataformak kontzentrazioa deitu du otsailaren 12rako, haur eskolen duintasunaren alde

Carlos Gimeno Nafarroako hezkuntza kontseilariak bigarren zilkloan bi urteko haurrentzako ikasgelak zabaltzeko aukera mahai gainean jarri izana mehatxutzat hartu du Nafarroako 0-3 Plaformak, eta aurrean izanen dituztela ohartarazi dute. Euren kexa azaltzeko, larunbatean elkarretaratzera deitu ditu haur eskoletako langileak eta familiak Nafarroako 0-3 Plataformak. Sektorean dituzten lan baldintza kaxkarrak salatzeko eta eskola duinak eskatzeko, datozen hilabeteetan eginen dituzten mobilizazioen hasiera izanen da otsailaren 12koa.