Albistea

Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herriko Hezkuntza alorrean

Astebetean ikastetxeetako protokoloa hiru aldiz aldatu izanak grebara eraman du hezkuntza komunitatea Ipar Euskal Herrian. Irizpide argiak eskatzen dituzte LAB, FSU 64, SE-UNSA 64 eta FNEC-FP-FO 64 sindikatuek eta guraso elkarteek ere bat egin dute deialdiarekin. Jarraipen biziki zabala espero dute deitzaileek. Langile gehiago eta ikasle batek positibo ematen duenean ikasgela osoa ixtea ere aldarrikatzen dute.

Hazi Hezi

Anna Ramis: “Haurrak pantailekin anestesiatzen ditugu eta aukerak kentzen dizkiegu”

Anna Ramis: “Haurrak pantailekin  anestesiatzen ditugu eta aukerak kentzen dizkiegu”

Pantailekiko mendekotasun goiztiarrean aditua da Anna Ramis eta pantailak arduraz erabiltzearen garrantzia azpimarratzen du. Adin guztietan, baina bereziki bizitzako lehen urteetan. Izan ere, pantailek haur txikien arreta bahituz gero, garapenean arazo larriak sor daitezke.

Albistea

Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu ditu Korrikak, 34 urtetan euskarari erakutsitako konpromisoagatik

Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu ditu Korrikak, 34 urtetan euskarari erakutsitako konpromisoagatik

AEK-k eta Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu dituzte, euskararen alde "azken 34 urteetan adierazi duten konpromisoagatik". Gure Zirkuaren karpan egin zuten omenaldi-ekitaldia urtarrilaren 7an, Tolosan. AEK-ko kideek eta HIK HASI egitasmo pedagogikoko Mikel Agirrezabalak eman zizkieten oroigarriak Joxe Mari Agirretxeri, Mertxe Rodriguezi eta Aiora Zulaikari. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Albistea

Itunpeko eskolak hamar urtean publiko bihurtzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Itunpeko eskolak hamar urtean publiko bihurtzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Hezkuntza itunari begira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako «diskriminazioari aurre egiteko eta ikasleak euskalduntzeko tresna eraginkorra izango den hezkuntza eredu hobea» aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IU koalizioak: 80 proposamen berdintasunezko euskal eskola publiko integral baterako izeneko dokumentua. Itunpeko eskolak hamar urtean publiko bihurtzea proposatu du eta hizkuntza ereduak gainditzea.

Hik Hasi

Etorkinen seme-alabak eta euskara da 264. Hik Hasiko gai nagusia

Etorkinen seme-alabak eta euskara da 264. Hik Hasiko gai nagusia

  • Editoriala: Euskarazko eredu orokortua, ikasleen eta bizikidetzaren mesedetan
  • Gai nagusia: Etorkinen seme-alabak eta euskara
  • Elkarrizketa: Libe Goñi Garate. “Ikastola iraultza handia izan da niretzat"
  • Esperientziak: Hamar egun pantailarik gabe
  • Ekarpenak: Ikaskuntza kooperatiboa (Naroa Fernandez)
  • Ekarpenak II: Autismoaren espektro-nahasmenak (Ane Campos Saez)
  • Ahalduntze eskola: Jesus Maria Mata: "Munduak irtenbidea izango du hezitzaileak zaintzen baditugu"
  • Galdeidazu: Zergatik eta nola eutsi Filosofiari LHn, DBHn eta Batxilergoan? (Maitane Nerekan, Agora Filosofia Elkarteko lehendakaria eta Imanol Alvarez, Jakinmin Elkarteko lehendakaria)
  • Proposamena: 'Baginen bagara' erakusketa
  • Atzeko atetik: Zuraide Telletxea Zubeldia

Hazi Hezi

Miren Agur Meabe: "Garatzen laguntzeko irakurri behar da umeekin"

Miren Agur Meabe: "Garatzen laguntzeko irakurri behar da umeekin"

Umea, nereabea, andrea, ama, irakaslea, haur literaturako editore izana daude Miren Agur Meabe idazlearen baitan, haur eta gazteen mundura literaturaren bidez gerturatzen laguntzen dioten ezaugarriak.