Albistea

Hezkuntza hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean

Hezkuntza hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean

Etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean. 2023rako aurreikusita dagoen Hezkuntza Legearen aurretik Hezkuntza Akordioa egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta horretarako, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean hainbat eta hainbat hezkuntza eragile euren ikuspuntua mahai gainean jartzen ari dira. Atzo Hik Hasiren txanda izan zen, egitasmo pedagogikoko Ainhoa Azpirotz eta Uxue Ugartemendia izan ziren Legebiltzarrean. Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: hezkuntza hobetzeko gakoak aurkeztu zituzten bertan lege berrirako ekarpen gisa.

 

Albistea

Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

Eskerrik asko Hik Hasi egiten duzuen guztioi!!!

Informaturik, formaturik eta sareturik egoteko, Hik Hasi!

Hik Hasi

Pantailak zertarako? Arduraz erabil ditzagun

Pantailak zertarako? Arduraz erabil ditzagun

'Pantailak 0-6an, zertarako?' izeneko jardunaldiak izan ziren joan den azaroaren 19an eta 20 BECen eta Zumaiako Zumaiena ikastetxean Hik Hasik antolatuta. Eta galdera horri erantzuteko gakoak izan zituzten ahotan bertaratu ziren hizlariek. Gizarte digitalean bizi gara, pantailak gure bizitzaren zati dira eta ez dira desagertuko, baina beharrezkoa da arduraz erabiltzea. Izan ere, hainbat ikerketek eta eguneroko jardunak errealitate berri bat azaleratu dute azken urteotan: pantailek eragin kaltegarria dute haur txikien garapenean. Jaiotzen diren unetik beretik pantailekin kontaktuan bizi dira haur asko eta asko, eta helduoi dagokigu tresna horiek txikienen eskura dagokien momentuan eta moduan jartzea. Era horretan, beren buruaren jabe izan daitezen eta pertsonen arteko konexioa pantailekin duguna baino indartsuagoa izan dadin.

Hazi Hezi

Inprentan da neguko HAZI HEZI

Inprentan da neguko HAZI HEZI

Gaurkoa: Nerea Mendizabal

Gai Nagusia: Kulturan bizi eta hezi

Elkarizketa: Anna Ramis

Haurdunaldia: Lehen negarra, etxean

Lehen urteak: Jalgi hadi kanpora

Urte gozoak: Noiz ea nola desmuntatu Olentzero?

Nerabezaroa: Nereabeen parte-hartzea

Mintzoa:  Espetxean aita izatea

Hausnarketagaia: Helduen hizkuntza ohiturak

Hala bazan, ez bazan: Lur Gallastegi

Sormenaz lekarrizketa: Miren Agur Meabe

Iritzia: Ane Ablanedo

Harpidetza egiteko aukera: http://hikhasi.eus/harpidetza

Hazi Hezi

Noiz eta nola desmuntatu Olentzero?

Noiz eta nola desmuntatu Olentzero?

Haurra pentsamendu magikoa alboratu eta arrazoiketa logiko eta objektiboa garatzen hasten den neurrian, Olentzero eta antzeko mitoak zalantzan jartzen hasiko da. Haurrak bizi dezakeen galera sentimenduaren aurrean, "helduen mundura ongietorria egitea" proposatzen du Alvaro Beñaran psikomotrizistak, iniziazio erritu baten gisan.  

Albistea

Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa

Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa

Gaur Gasteizko Europa Jauregian egindako prentsaurrekoan, hezkuntzako eragile nagusiek, euskalgintzak eta gehiengo sindikalak EAEko hezkuntza-hitzarmenari lotuta euskararen eremuan jaso beharrekoa zehazteko ekarpena egin nahi izan dute, eta euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa bultzatu dute, Euskaraz hezi, berdintasunean hazi izeneko adierazpenean jasotakoa.