Hazi Hezi

Hezkuntzaz serio gogoeta egiteko ikasturtea

Hezkuntzaz serio gogoeta egiteko ikasturtea

Eusko Legebiltzarreko alderdi nagusiek hezkuntza babestu eta blindatzeko beharra adierazi dute eta horretarako hezkuntza legea idatzi beharko dute. Aurretik akordioa adosteko prest agertu dira EAJ, EH Bildu eta PSE-EE Elkarrekin Podemos. Hezkuntzaz hausnartzeko ikasturtea izango da, hezkuntza  komunitate osoarentzat ez ezik, baita alderdientzat ere.

Hik Hasi

Egunkaria arbel bihurturik

Egunkaria arbel bihurturik

Berria egunkariak 'www.berria.eus/ikasgela' webgunea sortu du irakasleentzat, DBHko ikasleekin erabiltzeko edukiak bildu eta sailkatu ditu, ikasgaien, interes-gaien eta kazetaritza-generoen arabera. Gaurkotasuneko artikuluen bidez ikaskuntzan sakontzea eta hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzea ditu helburu. Astero eguneratuko da eta buletin bidez jaso daiteke informazioa.

Albistea

Azaroaren 16an itxiko da ‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldietako izen-ematea

Azaroaren 16an itxiko da ‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldietako izen-ematea

Jardunaldiak azaroaren 19an BECeko auditoriumean eta azaroaren 20an Zumaiako Zumaiena ikastetxean izango dira (hau streaming bidez ere jarrai daiteke). Izen-ematea azaroaren 16an itxiko da. 

PANTAILAK 0-6AN, ZERTARAKO? - AZAROAREN 19AN BARAKADOKO BEC-EKO AUDITORIOAN

PANTAILAK 0-6AN, ZERTARAKO? - AZAROAREN 20AN ZUMAIAKO ZUMAIENA IKASTETXEKO ARETOAN EDO STREAMING BIDEZ

- Anna Ramis: “Zer zentzu dute pantailek Haur Hezkuntzan?”

- Alvaro Beñaran: “0-6 urteko haurrek badituzte baliabide psikiko egokiak pantailen aurrean aritzeko eta hor jasotzen dutena kudeatzeko?”

- Amaia Arroyo-Sagasta: “Pantailak 0-6 adin tartean: gidaritza digitalaren beharra azalarazten”.

 - Esperientziak: Axular Lizeoa, 10 egunez pantailak utzi egitasmoa...

Albistea

‘Haurren aurrean helduok heldu’: azaroaren 22tik aurrera, helduen euskara erabileran eragiteko

‘Haurren aurrean helduok heldu’: azaroaren 22tik aurrera, helduen euskara erabileran eragiteko

Euskaltzaleen Topaguneak ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimena jarri du abian, haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko. Azaroaren 22tik abenduaren 5era egingo da Euskal Herri osoko 80 herritan.

Albistea

“Haurrak ere bai” plataformak bigarren planto eguna deitu du gaurko

“Haurrak ere bai” plataformak bigarren planto eguna deitu du gaurko

GAUR Azaroaren 9a, asteartean deitu dute Haurrak ere bai plataformakoek bigarren planto eguna. Pasa zen urriaren 18an EAEko LHko ikasleek uneoro musukoa jantzita eramateko erabakia «aldatu arte» lanean jarraituko zutela esan zuten eta asmo honekin antolatu dute gaurko ekimena

Hazi Hezi

Ez da sexu aldaketa, begirada aldaketa da

Ez da sexu aldaketa,  begirada aldaketa da

Bular zapala edo aurpegian ilea duten emakumeak dauden bezala, edo titi handiak edo ilerik gabeko bularra duten gizonak dauden bezala, alua duten mutilak eta  zakiladun neskak daude. Transexualitate-egoeran dauden pertsonak dira. Haien inguruak haur eta nerabe horien egoera gero eta hobeto ulertu eta onartu, hobea izango da euren bizipena; onarpen faltak, berriz, sufrimendua areagotzen die pertsona transexualei. Informazioa eta  erreferenteak ezagutaraztea da haur eta nerabe transexualen familien Naizen elkartearen egiteko garrantzitsuetako bat.