Albistea

Anna Ramis: “Haurrak hizkuntza eta motrizitate aldetik nola iristen ari ziren ikustean heldu nion pantailen gaiari”

Anna Ramis: “Haurrak hizkuntza eta motrizitate aldetik nola iristen ari ziren ikustean heldu nion pantailen gaiari”

¿De 0a 3, nada de pantallas? liburuaren egile eta pedagogoaren helburua haurrei pantailak goizegi eskaintzeak dakartzan arriskuez informazioa zabaltzea da, haurraren garapenerako hain garrantzitsua den etapa honetan familiek eta hezitzaileek arriskuak saihestu ahal izateko. Anna RaMisek “Zer zentzu dute pantailek Haur Hezkuntzan?” hitzaldia eskainiko du azaroaren 19an eta 20an Hik Hasiren jardunaldietan. Izen-ematea oraindik zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

Hik Hasi

Inprentan da 262. HIK HASI aldizkaria

Inprentan da 262. HIK HASI aldizkaria

Bertsozale Elkarteak egin duen aldaketa handiari eman eskaini diogu 262. HIK HASIko Gai Nagusia:

Editoriala: Euskara, gazteak eta gozamena, errimaturik

Gai nagusia: Ahozkotasuna ardatz

Elkarrizketa: Beatriz Akizu.  “Korapilo handiak eta talkak dauden arren, adostasunerako oinarri sendo bat dago hezkuntza komunitatean”

Eperientziak: Inuiten egoera Groenlandian

Ekarpenak: Komiki birtuala: euskaraz idazteko motibazio-tresna

Ekarpenak: Hezkidetza-prozesuak martxan II: talde eragilearen eraketa eta funtzionamendua

Ahalduntze eskola: Txiki Dya Kluba

Galdeidazu: Noiz bihurtu ditugu ikasgelak bulego?

Argitalpenak

Proposamena: www.berria.eus/ikasgela

Atzeko atetik: Ibai Azpirotz Huegun

Albistea

Azaroaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon, "Hezkuntza Publikoaren alde" lemapean

Azaroaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon, "Hezkuntza Publikoaren alde" lemapean

EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea), HEIZE (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa), IKASLE SINDIKATUA, IKASLE EKINTZA, GAZTE KOMUNISTAK eta LAB, STEILAS, CCOO, ESK eta CNT sindikatuek sinatuta egingo dute protesta, "Euskal eskola publikoaz harro" daudela adierazteko eta "hezkuntza publikoaren alde".

Hik Hasi

Jirafaren eta txakalaren arteko dantza

Jirafaren eta txakalaren arteko dantza

Atal berri bat sortu dugu HIK HASI aldizkarian: Ahalduntze eskola. Lehen atalean Gatazken bitartekaritzaren funtzioa ezagutu dugu Eralda Mediazio Eskolaren bidez. 

Elena Egiguren eta Leire Inza abokatuak eta bitartekariak dira. Komunikazio ez-bortitzean oinarritzen dute euren lana eta “The Centre for Nonviolent Communication” erakundearen formatzaile-agiria lortzeko prozesuan daude biak. Duela lau urte Eralda bitartekaritza zentroa zabaldu zuten Tolosan eta bertan bitartekaritza zerbitzua eskaintzen diete desadostasunak dituzten bikoteei eta familiei. Gainera, Eralda Mediazio Eskolak ere formakuntza eskaintzen die elkarteei, irakasleei edota hezitzaileei. Txakala eta jirafa parez pare jartzen direnean, jirafaren begiradaz eta duen bihotz handia aintzat hartuz, elkar ulertzeko gonbitea egiten dute Egigurenek eta Inzak.

Hazi Hezi

Facebook eta Instagram toxikoak dira

Facebook  eta Instagram  toxikoak dira

Sare sozialen enpresa kudeatzaileak badaki bere produktuak arriskutsuak direla nerabeentzako, hala baieztatu baitute azken hiru urteetan egindako barne txostenek. Baina ez du neurririk hartu toxikotasun hori saihesteko.

Albistea

Pantailek dagoeneko eragina izan dute haurren garapen fisiko, emozional eta intelektualean

Pantailek dagoeneko eragina izan dute haurren garapen fisiko, emozional eta intelektualean

‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldietan Alvaro Beñaranek egingo duen hitzartzean azalduko du dagoeneko zer-nolako eragina izan dute pantailen haurren garapenean. helduen eta haurren arteko harremanetan pantailen presentzia eta eragina zer-nolakoa den azalduko du psikomotrizistak, eta halaber, haurren psikismoaren garapenean eduki dezaketen eragina aztertuko du. Anna Ramisek Zer zentzu dute pantailek Haur Hezkuntzan?” hitzaldia eskainiko dueta HUHEZIko Amaia Arroyo Sagastak “Pantailak 0-6 adin tartean: gidaritza digitalaren beharra azalarazten” izenekoa.

Jardunaldiak azaroaren 19an BECeko auditoriumean eta azaroaren 20an Zumaiako Zumaiena ikastetxean izango dira (hau streaming bidez ere jarrai daiteke). Izen-ematea zabalik dago:

PANTAILAK 0-6AN, ZERTARAKO? - AZAROAREN 19AN BARAKADOKO BEC-EKO AUDITORIOAN

PANTAILAK 0-6AN, ZERTARAKO? - AZAROAREN 20AN ZUMAIAKO ZUMAIENA IKASTETXEKO ARETOAN EDO STREAMING BIDEZ