Albistea

Eserialdiak, LHn maskara ez dadin derrigorrezkoa izan

Eserialdiak, LHn maskara ez dadin derrigorrezkoa izan

Hego Euskal Herriko ikastetxe askotan eserialdiak egin dituzte urriaren 18an, Lehen Hezkuntzako haurrek maskara derrigor erabiltzeko beharrik izan ez dezaten, HaurrakEreBai familien sareak deituta. Halaber, urriaren 19an, Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatzeko 7.000 sinadura aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, umeek maskara kentzeko aukera izan dezaten patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta irtenaldietan.

Albistea

Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntzan ezarri diren protokolo berrietan Lehen Hezkuntzako haurrei ez zaie onartzen eskola-eremuko kanpo espazioetan eta soin-heziketako ikastorduetan musukoa kentzea, eta horren aurrean Haurrak Ere Bai plataformak protestara deitu du, datorren astelehenerako: "planto egiteko premiazko deia" luzatu die familia, irakasle eta hezkuntza-komunitateari. 

Albistea

'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

2018ko urrian ehun lagunetik gora bildu ziren Azpeitin ‘Sormenean Hezi, Kulturan bizi’ I. jardunaldian. Euskal Kultura eta hezkuntza izan zituen ardatz jardunaldi horrek, eta bigarren hauek, ostera, kultur transmisioa hezkuntza araututik landa nola egiten den aztertuko dute. Hauxe da abiapuntua: "Hezkuntza araututik kanpo euskal kulturgintzaren transmisioaren ( ezagutza eta praktika ) egungo egoera esperientzia praktikoetatik ezagutu nahi dugu. Egunerokoan gorpuzten diren esperientzia praktiko horien lagungarri, marko teoriko bat proposatu nahi dugu, zeina honako bi galderak hausnartuta osatu asmo dugun: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?"  Izen ematea zabalik dago UEUren webgunean

Hazi Hezi

Haur eta nerabe transexualei eskaini diegu 38. HAZI HEZIko Gai nagusia

Haur eta nerabe transexualei eskaini diegu 38. HAZI HEZIko Gai nagusia

  • Editoriala: Albiste onak, erdizka
  • Gaurkoa: Eider Salegi
  • Gai nagusia: Haur eta nerabeen transexualitatea
  • Kontsultak: Libe Garmendia dietista-nutrizionista, Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra eta Alexander Barandiaran psikopedagogoa (Huhezi)
  • Elkarrizketa: Amaia Perez Orozco
  • Astez aste, urtez urte
  • Mintzoa: Espetxean ama izatea
  • Hausnarketagaia: Hezkuntzaz serio gogoeta egiteko ikasturtea (Hezkuntza hitzarmena eta legea)
  • Jolasgela: Alazne Ugartetxea
  • Hala bazan ez bazan: Aitor Mendiluze
  • Sormenaz elkarrizketa: AMAK taldea
  • Iritzia: Gorka Erostarbe

Albistea

'Euskal hezkuntza sistema: adituekin solasean, herritarren azpimarra sinposiuma' urriaren 22an eta 23an egingo da

'Euskal hezkuntza sistema: adituekin solasean, herritarren azpimarra sinposiuma' urriaren 22an eta 23an egingo da

“Nahi eta behar dugun Euskal Hezkuntza Sistema denon artean irudikatzeko, lehentasunezko gaien inguruko begirada anitz jasotzea funtsezkoa” izango da Eusko Ikaskuntzak Eusko JAurlaritzarekin batera antolatu duen sinposiuma. Urriaren 22an eta 23an izango da, Gasteizen. Izen-ematea zabalik dago.

Hik Hasi

Marina Garces elkarrizketatu dugu 261. Hik Hasi aldizkarian

Marina Garces elkarrizketatu dugu 261. Hik Hasi aldizkarian

  • Editoriala: Hau da unea: akordioaren ikasturtea hasi dugu
  • Gai nagusia: Irakasleen zaintza
  • Elkarrizketa: Marina Garces:  “Oraina ulergaitza bihurtzen denean, etorkizunak existitzeari uzten dio, eta uste dut hori ari dela gertatzen gaur egun geletan”
  • Esperientziak: Baso Bainu Zirkuitua naturan murgiltzeko
  • Ekarpenak: Hezkidetza-prozesuak martxan I: gakoak eta ikaskizunak
  • Ahalduntze eskola: Gatazken bitartekaritza
  • Galdeidazu: Zein da EH Bilduren hezkuntza proposamena garai berrietarako?
  • Proposamena: Pump track-ak
  • Atzeko atetik: Ekiñe Lopez Olabarria