Hazi Hezi

Sakelakoa, erraz piztu, nekez itzali

Sakelakoa, erraz piztu, nekez itzali

Mugikorraren erabilerak kezka sortzen du guraso askoren artean. Ainhoa Arruabarrenak dio gehiegizko erabilera egiteko sortua dagoela, osasungarria ez izan arren, eta nerabeei laguntzeko hainbat gako ematen ditu.

Albistea

Urriaren 1a arte jasoko ditu Hik Hasik Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekako lanak

Urriaren 1a arte jasoko ditu Hik Hasik Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekako lanak

Hobekuntza pedagogikoa; euskara eta euskal kulturaren biziberritzea; herri hezitzailea eta inklusioa dira Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Hernaniko Udalaren laguntzarekin sortu duen Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekaren ardatzak. Proiektu berri bat abian jartzeko edota dagoeneko indarrean dagoen bat bultzatu eta bideratzeko izango da diru-laguntza eta hezkuntza komunitate osoari zuzendua dago. Euskal Herri osoko ikastetxeak, hezitzaile taldeak, guraso taldeak, aisialdi taldeak, euskara elkarteak, herri mailan osatutako eragile-taldeak eta abar aurkeztu ahal izango dira bekaren lehen deialdi honetara. Eragile desberdinen arteko elkarlana hobetsiko da. Bekaren iraupena bi ikasturtekoa izango da. Eta bekaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da. Iragan ekainaren 10ean aurkeztu zuten beka Hernaniko udaletxean.

Hik Hasi

Galdeidazue: Zer da praktika filosofikoa eta zer ekarpen egin diezaguke hezkuntzan, heziketan eta bizitzan?(Miren Camison)

Galdeidazue: Zer da praktika filosofikoa eta zer ekarpen egin diezaguke hezkuntzan, heziketan eta bizitzan?(Miren Camison)

Praktika filosofikoa 70eko hamarkadatik gaur egunera arte filosofiari “bira praktikoa” ematen dion mugimendu berria da. Filosofia mugimendu berri hau, Mendebaldeko zein Ekialdeko antzinako tradizio eta praktika filosofiko klasikoetan inspiratzen da.

Hazi Hezi

Jolas zakarraren onurak

Jolas zakarraren onurak

Minari beldur, helduei ez zaizkie, oro har, haurren arteko borroka jolasak eta jolas zakarrak gustatzen, baina HUHEZIko irakasle eta jolasean espezialista Itziar Arregiren aburuz, jolas aberatsa da, onura fisiko eta sozial ugari baititu 3-4 urtetik aurrera hasten den jolas mota horrek.  

Albistea

Xirula Mirulak antolatzen duen XIII gitarra Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Xirula Mirulak antolatzen duen XIII gitarra Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Donostiako Xirula Mirulak eskaintzen duen gitarra ikastaroa musika tresna honi buruz deus jakin gabe gitarraren laguntzaz kantuan jarduteko gogoa dutenei zuzendua dago. Hutsetik hasten gara. Solfeoa ez da arazo. Praktikan oinarritzen da ikastaroa: gitarran eta kantuan. Izena emateko:  xirulamirulamusika@gmail.com

Albistea

Hasiera eman diogu 0-6 formazioko ikasturteari

Hasiera eman diogu 0-6 formazioko ikasturteari

Ostiralean hasi dugu 0-6 formazioko 8. promozioarekin ikasturte berria, Usurbilgo Udarregi ikastolan. Kristina Goñi 0-6 formazioko koordinatzaile pedagogikoak eta Mikel Agirrezabala Hik Hasiko formazio arduradunak egin zuten sarrera hitzaldia ostiralean eta larunbateko saioa Alfredo Hoyuelos Iruñerriko haur-eskoletako taileristak eskaini zuen, Loris Malaguzziren pentsamendua eta lan pedagogikoa eta bere eragina haur hezkuntzan izenburupean.