Albistea

Zabalik dago Bigarren Hausnarketa Kolektiboko izen-ematea

Zabalik dago Bigarren Hausnarketa Kolektiboko izen-ematea

Hezitzaileen zaintzari aitortza egingo diogu Bigarren Hausnarketa Kolektiboan. Ikasturte zail honetan COVID-19aren ondorioz neurri zorrotzez  inguraturik eta egin dute lan irakasleek, eta horrek, neurri handi batean, zaildu eta tentsioz bete du irakasleen lana. Zaindu al ditugu hezitzaileak ikasturte zail honetan? Zer egin dugu /ze egin beharko genuke elkar zaintzeko? Uztailaren 5ean, 16:30ean, EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Fakultateko I. eraikineko zelaian egingo da saioa. Iazko hausnarketa kolektiboa bideo honetan ikus daiteke. Izen-ematea doan da.

Hik Hasi

Larraitz Mendizabal - Aitziber Esnaola: “Gatazka bat dagoenean, izebergaren puntari begiratu beharrean, oinarriari begiratzen diogu pedagogia sistemikotik”

Larraitz Mendizabal - Aitziber Esnaola: “Gatazka bat dagoenean, izebergaren puntari begiratu beharrean, oinarriari begiratzen diogu pedagogia sistemikotik”

Urteak daramatzate Udako Topaketetan irakasleak pedagogia sistemikoan formatzen, eta hala egingo dute uztail honetan ere, beste behin. Irailetik aurrera ibilbide berri bat hasiko dute Hik Hasirekin, urtebeteko formazioa eskainiko diete irakasleei, 'Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi' izenekoa. Egunerokoan parte hartzen dugun sistema orotan dagokigun lekuan kokatu ahal izateko eta elkarreraginean jarduteko baliabideak eskainiko dituzte urtebeteko formazioan. Horretarako, behatzailearen eta testuinguruaren garrantziaz ohartu eta sistema orotan dauden sistemaren ordenak izango dituzte bidelagun: kidetza; autoritatea eta lekua; eta hartu-emanaren arteko oreka. Ikaslearen ongizatea bermatzeko, ikas komunitatea eta familiaren arteko elkarlanaren izaera sistemikoa ezagutaraziko dute.

Albistea

Zabalik dago ‘Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’ formazioan izena emateko epea

Zabalik dago ‘Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’ formazioan izena emateko epea

Hik Hasik ikasturte osoko formazio berri bat abiatuko du irailean: Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’. Pedagogia sistemikoan masterra duten eta Hik Hasiren Udako Topaketatan gai horren gaineko ikastaroak eman izan dituzten Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola arduraduko dira formazioa emateaz.

Albistea

Batuz aldatu: heldu da hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ordua

Batuz aldatu: heldu da hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ordua

Batuz aldatu izena hartuko du hemendik aurrera Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak, eta jauzia izan da ekainaren 19ko ekitaldian zehar azken hilabeteotan garatutako prozesua irudikatzeko baliatu zen irudia. Izan ere, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan bezala, «hizkuntza-politiketan jauzia egiteko garaia zela esan genuen duela hilabete batzuk, eta jauzia egitera goaz». Bertan zen HIK HASI egitasmo pedagogikoa ere, Kontseiluko bazkide gisa.

Albistea

Frantziako Konstituzio Kontseiluak murgiltzearen debekuak Seaskari ere eragiten diola ebatzi du

Frantziako Konstituzio Kontseiluak, larunbatean erabakia aldau zuen: murgiltze eredua Seaskaren Ipar Euskal Herriko ikastoletan ere debekatu egin du. Maiatzaren 21eko ebazpenaren argudioa garatu du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak eta haserai batean azaldurikoaren arabera, inkonstituzionaltasuna soilik hezkuntza publikoari zegokion, ez eragile pribatu, ikastola edo eskola katolikoei. Alabaina, larunbatean beste ebazpen bat argitaratu zuen, Seaskaren egiteko moldearen aurka.

 

Hik Hasi

Artea tresna, emozioak langai

Artea tresna, emozioak langai

Lan hau ikasgelaren hezkuntza-testuinguruan hezkuntza emozionala barneratzeko beharra ikusita sortu da, eta, batez ere, hura hobetzen lagunduko duten forma eta baliabide metodologiko berriak biltzearen ondorioz. Proposamenaren zati garrantzitsuak dira emozioen azterketa eta hezkuntza emozionala, eta arte-sorkuntzen ardatz nagusiaren inguruan daude biak. Haurren nortasunaren garapena eta heldutasuna bultzatzeko, eremu emozionalak garrantzi handiagoa izatea proposatzen du egileak. Adierazpen sortzaileak hezkuntza-ekintza bultzatzen duen prozesu gisa dituen aukerak esperimentatzea izan da egilearen erronketako bat, artean emozioak hezteko heztea. Egilea: Eukene Goikoetxea. Gizarte Hezkuntzan graduatua