Hik Hasi

Inprentan da, dagoeneko, 259. HIK HASI aldizkaria

Inprentan da, dagoeneko, 259. HIK HASI aldizkaria

  • Editoriala: Irakasleen zaintza, topaketa  pedagogikoen erdigunean
  • Gai nagusia: Ikuskaritza zerbitzuak
  • Elkarrizketa: Andrea Khalfaoui: “Neska ijitoen ikasketa-maila hobetzera bideratu behar ditugu indarrak, debateak alboratuta”
  • Esperientziak: Generoaren eraldaketak dakarrenaz kontzientzia
  • hartzen
  • Ekarpenak 1 : Haur Hezkuntzan emozioak lantzen
  • Ekarpenak 2:  O-6 formazioa: “Haurraren ikuspegia osatzeko ez ezik, asko balio izan dit pertsonalki hazteko”
  • Galdeidazu: Zer proposamen egiten du COVID-19aren Liburu Zuriak hezkuntzaz?
  • Argitalpenak
  • Proposamena: Tabakalera: Situ-akzioak
  • Atzeko atetik: Iñaki G. Murua

HIK HASI aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, eta oraindik ez bazara harpide, hemen duzu aukera.

Albistea

Mobilizazioa eginen dute maiatzaren 29an Baionan, murgiltze ereduaren alde

Mobilizazioa eginen dute maiatzaren 29an Baionan, murgiltze ereduaren alde

'Euskarak murgiltzea behar du' goiburuak batuta, Ipar Euskal Herriko hezkuntza eragileek, euskalgintzak eta hainbat hautetsik bat egin dute eta  manifestazioa egingo dute Frantziako Konstituzio Kontseiluak eskualdeko hizkuntzen murgiltze ereduaren aurka hartu berri duen erabakia salatzeko. 16:00etan izango da euskarazko irakaskuntzaren defentsarako manifestazioa, Baionan. 

Albistea

Irakasleen zaintzari aitortza berezia egingo diegu HIK HASIren 25. urteurreneko Udako Topaketa Pedagogikoetan

Irakasleen zaintzari aitortza berezia egingo diegu HIK HASIren 25. urteurreneko Udako Topaketa Pedagogikoetan

EHUko HEFAko dekano Beñat Amenabarrek,   Naiara Gorroño formatzaileak eta HIK HASIko formazio arduradun Mikel Agirrezabalak HIK HASIren 25. urteurrenek Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu dituzte. Gaitegiaren ardatz garrantzitsuetako bat irakasleen zaintza izango da. "Aurten errekonozimendu, aitortza eta eskertza berezia egin nahi diegu Euskal Herri luze zabaleko hezitzaileei. Ikaragarrizko lana egin dutelako, tentsio handiaren erdian eta exijentzia handiekin, haur eta nerabeak zaintzeko eta hezteko itzelezko lana egin dute ikasturte osoan, aurrekoan bezala.  Horregatik, hainbat ikastarok pandemiak ekarri duen testuingurua izango dute ardatz edo zeharkako gai", adierazi du Mikel Agirrezabalak. Ikastetxe ezberdinetan irakasleak zaintzeko egin diren esperientziak partekatuko ditugu uztailaren 5ean egingo dugun Bigarren Hausnarketa Kolektiboan.

 

Hazi Hezi

Jorge Garcia-Dihinx: "“Arratsalde erdian goxokiak, donuts bat, Coca-Cola bat edo Cola-Cao bat hartzea azukre bonba bat da"

Jorge Garcia-Dihinx: "“Arratsalde erdian goxokiak, donuts bat, Coca-Cola bat  edo Cola-Cao bat hartzea azukre bonba bat da"

Behin eta berriro dio, bizi eta irmoki, azukrea oso kaltegarria da ume zein helduentzat. Huescako san jorge ospitaleko pediatra da jorge garcia-dihinx eta elikadura da bere lanaren ardatzetako bat. Ume, nerabe zein gazteak pasatzen dira haren kontsultatik eta helduentzat bezala, horientzat ere ‘lchf’ elikadura defendatzen du.

Hik Hasi

Booktegi: Irakurtzeaz gain, ikusi eta entzun daitekeen literatura

Booktegi: Irakurtzeaz gain, ikusi eta entzun daitekeen literatura

Duela lau urte sortu zuen 11itzulpen enpresak 'www.booktegi.eus' euskarazko literatur lanen web ataria. Euskarazko lanak doan deskarga daitezke bertan eta idazleei egindako elkarrizketak, nahiz literatur emanaldien bideoak edo gomendioak ikus daitezke. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahiz Batxilergoan erabiltzeko materialaz gain, Haur Hezkuntzako baliagarriak diren ipuin ilustratu kontatuak jasotzen ditu. 

Hik Hasi

Mindfulness-a: zaintzaren etikarantz

Mindfulness-a: zaintzaren etikarantz

'Mindfulness e identidad docente' (Mindfulness-a eta hezitzaile nortasuna) goiburua du Naiara Gorroño Viterik argitaratutako tesiak. Ikus-entzuneko zientziatan lizentziaduna eta Psikodidaktikan doktore den irakasle eta ikerlari honi, ikerketa lan hau galdera batetik sortu zitzaion: mindfulness ikastaro hauek zerbaitetarako balio ote die? Irakasleekin elkarrizketak egiten eta haien errelatoak
entzuten, meditatzen zutenean zer gertatzen zen ikertu du doktorego tesian. Aurkitu duen ondorio nagusia zaintza erdigunean jarri behar dela izan da; zaintzarik ez badago, bizitzarik ez dago. Zaintza diskurtso hutsetik praktika bat izatera igaro beharra aldarrikatzen du eta praktika hori meditazioaren bidez izan daitekeela. Mindfulnessarekin hasi eta zaintzaren etikarako bidaia izan da tesia.