Hazi Hezi

Denbora ez kendu, eman

Denbora ez kendu, eman

Gizarte-eredu honek azkar bizitzera garamatza, egin eta egin, lana erdigunean dauka sistema honek. Nola eragiten dio abiada horrek haurren garapenari? Nola irten gurpil zoro horretatik? Mahai gainean hausnarketarako gakoak jarri dituzte Ane Ablanedo haur prebentzioan adituak eta Marina Pintos yoga irakasleak.

Albistea

Udako Topaketa Pedagogikoetako izen-ematea zabalik dago

Udako Topaketa Pedagogikoetako izen-ematea zabalik dago

Gaurtik ekainaren 15a bitartean zabalik egongo da 21. Udako Topaketa Pedagogikoetan izena emateko epea. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira eta 25. urteurrena dugun honetan, 25. ikastaro eskainiko ditugu. Guztiak EHUren Donostiako HEFA fakultatean ( HEFA -I eta HEFA II eraikinetan) izango dira 9:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 5ean, 16:30ean, 2. Hausnarketa Kolektiboa egingo dugu.

*Ikastaroek kopuru mugatuak dituzte eta HIK HASIko harpidedunek lehentasuna izango dute eta, ondoren, aurrena izena eman dutenek.

**HIK HASIko harpidedunek prezio berezia izango dute

***Liburuxka

Albistea

25. urteurrenean, 25 ikastaro

Aurten bai, HIK HASIren 25 urteurrenean egin ahal izango ditugu UDAKO TOPAKETAK, EHUren Donostiako HEFA fakultatean ( HEFA -I eta HEFA II eraikinetan).  Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira. Orotara 25 ikastaro iango dira eta maiatzaren 18an irekiko da izen-ematea.

Albistea

'COVID-19aren Liburu Zuria'-k hezkuntzarako proposamenak biltzen ditu, diagnosiaz gain

'COVID-19aren Liburu Zuria'-k hezkuntzarako proposamenak biltzen ditu, diagnosiaz gain

Arlo askotariko 40 profesional eta ikerlarik baino gehiagok COVID-19aren Liburu Zuria plazaratu dute, pandemiari erantzuteko proposamen zehatzak bilduz, hala nola, hezkuntzan, osasungintzan, arlo sozialean eta ekonomian. Hk Hasi egitasmo pedagogikoak bertan parte hartu du eta hemen irakur daiteke osoki.

Hik Hasi

Galdeidazu: Segregazioaren gaia lantzeko proposamen bat egin du LAB-ek. Zer proposatzen du?

LABen proposamen zehatza azaldu aurretik, sindikatuan segregazioaren inguruan egiten dugun irakurketa azaldu beharko genuke. Bide batez, segregazioaz hitz egitea baino, segregazioEz hitz egitea dugu nahiago.

Segregazioetatik inklusiora egin nahi —eta behar— dugun bide hau hiru helbururi erantzuten dion gure baitako prozesu baten parte da; jatorri, arraza eta egoera soziekonomikoaren araberako segregazioari erantzun asmoz abiatu duguna. Lehen helburua gure buruak formatzea da; izan ere, LABentzat garrantzitsua da prozesua bera gure buruetatik hastea, non gauden —Euskal Herrian—, non bizi garen —Ezkerraldea ez da Baztan—, nor garen eta zein praktika ditugun hausnartuz. Bigarrena, hausnarketa horretatik abiatuta, irtenbide eta alternatiba ezberdinak mahai gainean jarri eta praktikara eramatea. Eta hirugarrena, eragileen arteko elkarrizketa eta elkarlanaren bitartez, presioa handiagotu eta bereizkeriak iraunarazten dituzten gobernuak mugiaraztea.

Albistea

0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

0-6 etapako aditu tituluko zaintzako espezialitateko hezitzaileek formazio pertsonala izan dute asteburu honetan Alvaro Beñaran psikomotrizistarekin. Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago, ekainaren 14a arte.