Hik Hasi

Galdeidazu: Zer norabidetan jardun behar dugu gazte-nerabeen artean euskararen erabilera igotzeko?

Galdeidazu: Zer norabidetan jardun behar dugu gazte-nerabeen artean euskararen erabilera igotzeko?

2020ko urriaren 28an egindako Euskal Soziolinguistika Jardunaldian Nerabe eta gazteen hizkuntza errealitatea izan zen gai nagusia. Jardunaldi horretako mahai-inguruan parte hartu genuen eta, Hik Hasik egindako galderari erantzunez, saiatuko gara han trukatutako ideia batzuk hemen papereratzen, edo sareratzen. PABLO SUBERBIOLA (Soziolinguistika Klusterreko ikerlari-teknikaria)

 

Hazi Hezi

Onintza Enbeita: "Askotan norbere gorputza entzutea da iraultza handiena"

Onintza Enbeita: "Askotan norbere gorputza entzutea da iraultza handiena"

Amatasunari eta heziketari buruz asko hausnartu du enbeitak nahiz eta guraso ez izan, edo horrexegatik, hain zuzen ere. Amatasunari presio larregi eransten zaizkiola ikusten du, eta herritar gisa, aldiz, denok dugun hezitzaile rolaz gehiago jabetu beharko genukeela dio.

Hik Hasi

Gatazkak bai, sufrimendua ez

Gatazkak bai, sufrimendua ez

Jazarpenari aurrea hartzeko eta elkarbizitza positiboa sustatzeko plangintza eta dinamika eredugarriak ondu ditu Otxandioko herri-eskolak azken zortzi urteotan, suak amatatzen ibiltzetik prebentzioa lantzera pasatu zirenetik.

Hazi Hezi

Teknologia berriei buruzko kontsultak EMOKIri

Jangelako arduraduna naiz eskolan, eta harrituta nago 3-4-5 urteko umeek zer jarrera dituzten jatorduetan. Etxean sakelakoarekin edo telebistarekin jatera ohituta daude. Gurasoei gaiaz hausnartzeko eskatu nahiko nieke, baina neuk ere ez dakit hitzez ongi azaltzen pantailak erabiltzeak zer kalte dituen. Lagunduko al didazue?

(Ainhoa Arruabarrena eta Jone Zalduegi) Haurrak jaio baino arinago, neurri batzuk kontuan hartzea izango litzateke komenigarriena. Baina arazoa gertu ikusi arte ez da ohikoa izaten honi buruz hausnatzea. Haur Hezkuntzako gurasoekin komentatzeko, ondoko neurriak aintzat hartzea ondo legoke:

Albistea

Independentzia giltza hezkuntza propiorako

Independentzia giltza hezkuntza propiorako

Egungo hezkuntza sistemaren gabeziez eta sistema propio eta burujabearen beharraz mintzatu dira Ane Ablanedo  irakasle eta heziketa librean adituak,  Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendari eta Hik Hasiko kidea eta Pedro Macho Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikuskaria, Ainhoa Latatu Gure Esku-ko zuzendaritzako kideak gidaritzapean  Hamaika Gara egitasmoak eta BERRIAk antolatutako solasaldian. Ideia bat argi dute: helburua lortzeko, Euskal Herriak independentzia behar du.

BerriaTBren kanalean ikus daiteke solasaldi osoa.

Hik Hasi

Leiho berri bat, literaturaren edertasunarentzat

Leiho berri bat, literaturaren edertasunarentzat

Testu eder eta esanguratsuak biltzen eta zabaltzen dituen webgunea da 'Deabruaren Eskola'. Literaturzaletasuna du abiapuntuan eta literaturzaletzea helburu, euskaraz idatzitako testu ederrenak bilduz, sormena sustatuz eta literaturaren ezagutza bultzatuz. Dagoeneko berrehun sarreratik gora daude irakurgai eta ikastetxeetan erabiltzeko pentsatuak daude.