Albistea

Bizipoza elkartearen jaia egingo da Bergaran, martxoaren 13an

Bizipoza elkartearen jaia egingo da Bergaran, martxoaren 13an

Aurtengo Bizipozaren Jaia, martxoaren 13an ospatuko dugu Bergaran. Ekintzaz beteta, modu desberdinetan disfrutatzeko aukera izango dugu: Euskal Herri osotik parte hartzeko Trivial jolasa egingo da, bazkari birtuala, testigantzak, proiekzioak eta musika ekitaldia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta elkarteak “Irri, Kantu eta Dantza ekitaldia”, tailerrak Bergarako ikastetxeetan… Animatu eta parte hartu!

Hik Hasi

Joxe Mari Auzmendiri egindako omenaldiaren kronika dakar Hik Hasiren martxoko aldizkariak

Joxe Mari Auzmendiri egindako omenaldiaren kronika dakar Hik Hasiren martxoko aldizkariak

  • 256. Hik Hasi aldizkariak Haria ez da eten izenburupean Joxe Mari Auzmendiri otsailaren 27an Hernanin egindako omenaldiaren berri ematen du.
  • Elkarrizketa nagusian EHUko Filosofia irakasle Agustin Arrieta Urtizberea dador.
  • Esperientzia: Antzerkiaren sekretuak
  • Ekarpenak1: Irakasleen irakasleak ebaluatzeko tresna
  • Ekarpenak 2: Presenteko irakurzaleak
  • Galdeidazu: Zer ondorio izaten ari da pandemia irakasleen artean?
  • Proposamena: Deabruaren eskola
  • Atzeko atetik: Eider Palmou

Albistea

Joxe Mari Auzmendi omendu du Hik Hasik Hernanin

Joxe Mari Auzmendi omendu du Hik Hasik Hernanin

Duela urtebete zendu zen Joxe Mari Auzmendi Hik Hasikidea. Pasa den larunbatean bere omenezko ekitaldia egin genuen Hernaniko Biteri kultur-etxean, udalaren laguntzarekin. Joxe Mari Auzmendiren hainbat balio gogoratu genituen ekitaldian: ausardia, euskaltzaletasuna, zaintza, batasuna eta jostun-lana. Gal ez daitezen, ahaztu ez daitezen.

Hazi Hezi

Tratu onak, abiapuntu eta helmuga

Tratu onak, abiapuntu eta helmuga

Urte berriari zerbait eskatzen hasita, ez legoke gaizki elkar ondo zaintzea eskatzea. Hasteko, nork bere burua ongi zaintzea, eta ondoren, norberak besteak ongi zaintzea eta bueltan haiek bera ere bai. Harremanak onak izatea eta elkarri tratu ona ematea. Horrek denok hobeto, lasaiago eta osasuntsuago bizitzeko aukera eman dezake, tratu txarrak saihestu eta guztiok tratu onen kulturan bizitzea.

Hik Hasi

Protokoloak eta inklusioa

Protokoloak eta inklusioa

Ikasturteak aurrera darrai eskoletan, koronabirusaren kutsatzeak uste baino gutxiago izan dira eta ikasturte hasieran marraztu ziren lehen, bigarren eta hirugarren agertokietatik lehenengoa nahikoa izan da, ikasleak ez dira etxera bueltatu iazko martxoan gertatu zen bezala. Badirudi ikastetxeak leku seguru bihurtu direla. Neurri eta protokolo artean geziei jarraituz, distantziak mantenduz eta musukoak jantzita dabiltza irakasleak eta 6 urtetik aurrerako ikasleak, baita gurpildun aulkian doazenak, entzumen-urritasuna dutenak, garun paralisia dutenak edota autistak ere. Berariazko hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleei ere protokolo eta neurri berak ezarri zaizkie eta egoera hori nola bizi duten, zein oztoporekin topo egin duten eta nola bideratu duten jakin nahi izan du Hik Hasik eremu horretan dihardutenei galdetuz.

Hazi Hezi

Zer, nork eta nola

Zer, nork eta nola

Jardun ugariren artean nire lanetako bat  ipuin kontaketak dira. Izugarri maite dut istorioak irakurri, aukeratu eta gero horiek jendearekin partekatzea. Orain arte helduentzako kontaketa gutxi egiteko aukera izan dut, beraz, gehienetan umeei zuzendutakoak eramaten ditut aurrera. 

Sormen gomendioak: Eneritz Artetxe Aranaz