Albistea

Haurreskolak, protestan

Haurreskolak, protestan

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta, greba eguna izan dute urtarrilaren 27a Haurreskolak partzuergoan. Abenduan beste bi greba eginak zituzten, eta urtarrileko bigarrena izan da hau, eta otsailean mobilizazio gehiago egingo dituzte. Funtsean, Haurreskolak Partzuergoko langileen eskubideen eta hezkuntza-proiektuaren defentsan atera dira langileak eta familiak kalera. “Grebara joan gara nahiko gaudelako”, deitoratu dute langileek. “Langileen ehuneko ehunak greba eskubidea urratua eta bestelako oztopoen gainetik”, langileen % 70ak jo du grebara.

Hazi Hezi

Haurren defentsan, korrontearen kontra

Haurren defentsan, korrontearen kontra

Haurren eta nerabeen erabateko konfinamenduan adin txikikoen beharrak eta eskubideak ez zirela errespetatzen ikusirik, haiek tarte batez kalera ateratzeko aldarrikapenetik sortu zen Haurrak Ere Bai familia sarea. Haurrak eta nerabeak aintzat hartzeko, artatzeko eta zaintzeko kultura sortzea du sareak helburu nagusi, eta bertako kide eta eragile dira Maider Aizpurua, Oihana Torrealdea eta Maitane Salmeron.

Albistea

'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak

'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak

Pasa den larunbatean Hernanin  aurkeztu zuen Bizipoza elkarteak Mundu berri bat guztiontzat lana. Bizipoza osatzen duten elkarteen errealitatea erakustea du helburu hamabi kantak eta 11 ikus-entzunezkoz osaturiko lanak. Tartean Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiko koordinatzaile zenarari eskainiko kantua biltzen du lanak.

Bizipozaren youtubeko kanalean ikus daiteke bideoklipa. 

Hik Hasi

Nola birplanteatu aurtengo mozorroak? Arte-hezkuntza bidelagun

Nola birplanteatu aurtengo mozorroak? Arte-hezkuntza bidelagun

Ekarpena: Urte asko dira hezkuntzan ikuspegi sozio-konstruktibista zabaltzen hasi zenetik; baina, tamalez, ezagutza “eraiki” egiten dela defendatzen duen ikuspegia ez da oraindik maila berean heldu ikaskuntzaren arlo guztietara. Jendarteak gehien baloratzen dituen arloetan garatu da gehienbat: hizkuntzan (idatzian batik bat) eta matematikan. Baina zer gertatzen da arte bisualen hezkuntzarekin?

Egileak: Leire Saez (Haur Hezkuntzako hezitzailea) eta Idoia Marcellan (EHUko Arte Ederretako irakaslea eta ikerlaria)

Albistea

Larraitz Esnaolak eta Alexander Barandiaranek 'Esperimentazioan sakonduz biziberritu' liburua aurkeztu dute

Hik Hasirekin argitaratutako Esperimentazioan sakonduz biziberritu liburua aurkeztu dute. Eskoriatzako campusean bertako irakasle eta ikerlari diren Larraitz Esnaolak eta Alexander Barandiaranek, liburuaren egileek, hain zuzen ere. Liburua, bestalde, hikhasiren webgunean dago salgai. 

Hazi Hezi

Pilar Kaltzada: “Gizarte hau ez dago prestatua haurren begiekin bizitzeko

Pilar Kaltzada: “Gizarte hau ez dago prestatua haurren  begiekin bizitzeko

Haurren eskubideen alde lan egiten duen munduko erakunde independente nagusia da Save The Children, eta ekainetik erakundearen Espainiako lehendakariordea eta EAEko lehendakaria da Kaltzada. Pandemiak kolpatutako 2020. urtea bereziki gogorra izan da haurren eskubideei dagokienez; baita Euskal Herrian ere. "Pandemia honetan haurrei heldu modura jokatzeko eskatu diegu eta, bitartean, helduak infantilizatu egin ditugu".