Albistea

Joxe Mari Auzmendi omendu dute Legazpin

Joxe Mari Auzmendi omendu dute Legazpin

Lekanazpi kultur elkarteak antolatuta, omenaldi goxoa egin zion Legazpiko herriak Hik Hasiko koordinatzaile Joxe Mari Auzmendiri. Hango Telleriarte eskola txikian bizi izandako esperientziak eta ondotik, Legazpiko ikastolan irakasle lanetan emandako urteek arrasto sakona utzi zuten Joxe Marirengan eta bere hezkuntza ikuspegian, eta iragan ostegunean, abenduak 17, bere herrikideen omena jaso zuen, Latxartegi aretoan. Otsailaren 13an hil zen Joxe Mari Auzmendi.

Albistea

Haurrekin esperimentazioan sakontzeko liburua argitaratu du Hik Hasik

Haurrekin esperimentazioan sakontzeko liburua argitaratu du Hik Hasik

HUHEZIko Hazitegi ikerketa-guneko Larraitz Esnaolak eta Alexander Barandiaranek egin dute ‘Esperimentazioan sakonduz BIZIBERRITU’ liburua, eta hezkuntzan eta garapen-prozesuan askotariko materialekin esperimentatzeko aukera izateak zer-nolako onurak ekartzen dituen aztertzeaz gain, esperimentaziorako hainbat ideia, estrategia eta proposamen biltzen ditu liburuak, pausoz pauso dokumentatuak.

Dagoeneko salgai dago Hik Hasiren webgunean, harpideentzako prezio bereziarekin.

Hik Hasi

Naturarekin bat izan eta...

Naturarekin bat izan eta...

Ongizatea, askatasuna, berezkotasuna, sormena, inplikazioa eta harremanak areagotzen ditu naturak. Haurren garapena, osasuna, heziketa eta sozializazioa sustatzen ditu izadiarekin kontaktuan egoteak. COVID-19aren testuinguruan, eta baita bestela ere, balioan jarri beharreko ingurunea da naturak eskaintzen diguna. Hik Hasik udazkenero Haur Hezkuntzarako antolatzen dituen jardunaldietan aurrez aurre ikusi eta entzun ahal izan ditugu izadiak hezkuntzari egiten dizkion ekarpenak, HUHEZIko Iñaki Larrea, Heike Freire pedagogia berdeetan aditua, Ekoguneko hezitzaile Maialen Sistiaga, Alkizako herri eskolako Jone Zuaznabar, Ana Hernandez eta Asun Salaberria irakasleen eta Hernaniko Langile ikastolako Maite Ezponda, Agurtzane Rama eta Ana Quevedo irakasleen ahotatik.

Albistea

Hik Hasi, aurten ere, Durangoko Azokan dago!

Hik Hasi, aurten ere,  Durangoko Azokan dago!

Durangoko liburu eta Disko Azoka berezia izaten ari da aurtengoa, koronabirusaren krisia dela-eta. Modu birtualean bada ere, Hik Hasiren materiala bertan dago salgai. Bilaketa egiteko, Xangorin hitz gakoa jarrita, Hik Hasik Durangora eraman duen material guztia aurki daiteke Durangoko Azokaren webgunean: HAZI HEZI eta HIK HASI aldizkariak, Euskal Herrian erreferente diren pedagogoak liburua, Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi monografikoa eta Marina Pintosen Izan eta Orain diskoak.

 

 

Albistea

500dik gora atxikimendu jaso ditu 'Hezkuntza plazara' agiriak

500dik gora atxikimendu jaso ditu 'Hezkuntza plazara' agiriak

Bostehun norbanako eta hirurogeita hamar eragiletik  gora atxiki zaizkio Hezkuntza Plazararen agiriari dagoeneko. Horrekin batera, eta iragarri bezala, abenduaren 1a moblizazio eguna izan zuten hezkuntza-komunitateek. Haurrak, familiak, irakasleak eta hezkuntza komunitateko langileak kalera atera ziren abenduaren 1ean Hezkuntza Plazara herri mugimenduak deitutako mobilizazio dezentralizatuei erantzunez eta hezkuntza erdigunera ekartzeko aldarrikatuz.

Hezkuntza Plazara mugimenduak salatzen du COVID-19aren kudeaketak «larriagotu» egin dituela aurrez hezkuntza-komunitatearen inguruan bazeuden arazoak. Koronabirusaren krisiak hezkuntza-beharrak handitu eta zaildu diteunean, administrazioek “erantzun eskasa” eman izana salatzen dute.