Albistea

Herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik Covid-19a modu egokian lantzeko materiala sortu dute: ‘Hendere’

Herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik Covid-19a modu egokian lantzeko materiala sortu dute: ‘Hendere’

Hendere eta koronabirusaren krisia haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak. Argitalpena bost kapituluk osatzen dute:  haietako bakoitzean istorio bat dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen ditu. 

Hazi Hezi

Indarguneak ezagutu eta elikatu

Indarguneak ezagutu eta elikatu

Askotariko adimenen teoria oso lagungarri izan daiteke ikasleak nahiz seme-alabak motibatzeko eta euren gaitasunetatik ikasketa-prozesuan nahiz garapen pertsonal eta sozialean sakontzeko. Tolosako Herrikide ikastetxeak urteak daramatza askotariko adimenak lantzen, eta emaitza baikorrak jasotzen.

Albistea

Plaza Hutsak '(H)arian' dokumentua aurkeztuko du otsailaren 4an

Plaza Hutsak '(H)arian' dokumentua aurkeztuko du otsailaren 4an

Bi urteko hausnarketa-prozesuaren ondotik, (h)arian Euskal hezkuntza feminista, komunitario eta burujaberako gakoak dokumentua aurkeztuko du Plaza Hutsak, otsailaren 4an. “Egungo hezkuntza sistemak agortuta daudelako, ez daudelako gure herriaren garapenerako pentsatuak, ez dutelako ditugun erronka zein arazo larriei aurre egiteko ere balio, eta horren aurrean erantzun kolektibo bateratua emateko —transbertsala eta herri gisara artikulatua izanen dena— zailtasunak agerikoak direlako egin du Plaza Hutsak hausnarketa-prozesua eta dokumentua. Nora Salbotxek eta Olatz Egigurenek aurkeztuko dute telematikoki Plaza Hutsaren Youtubeko kanalean.

 

Hik Hasi

"Eskerrik asko"

"Eskerrik asko"

Erraza da, oso, Hik Hasi proiektuak Kontseiluaren jardunean izan duen garrantzia azaltzea. Akaso, zaila litzaidake Kontseiluak hezkuntzaren eremuan egin dituen ekarpenak Hik Hasiren parte-hartzerik gabe irudikatzea. (Atzeko atetik: Paul Bilbao)

Hik Hasi

Handira jokatzeko garaia da

Handira jokatzeko garaia da

‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ jardunaldiak: Euskararen ezagutzak, erabilerak eta normalizazioak hizketagai eta hausnarketagai izaten jarraitzen dute. Azkenaldian gehiago agian, horren inguruko jardunaldiak egin direlako, galdeketa berrien emaitzak ezagutzera eman direlako, Euskaraldiaren ariketa kolektiboa egin delako, pandemiaren ondoren hainbat gabezia eta ahulgune agerian geratu direlako eta abar. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak azaroan antolatutako ‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ jardunaldietan euskararen ezagutza unibertsalizatzeko beharra azpimarratu zuten parte-hartzaileek, eta baita ezinbestean horrekin lotuta dagoen erabilera ziurtatzeko premia ere.

Hazi Hezi

Iñigo Astiz: "Ez diogu geure buruari jolasten jarraitzen uzten"

Iñigo Astiz: "Ez diogu geure   buruari jolasten  jarraitzen uzten"

Haurrentzat argitaratu duen lehenengo liburuarekin Euskadi Saria jaso du Iñigo Astizek, Maite Mutuberriak ilustratu dion 'Joemak eta Polasak' (Elkar) poemario bihurriarekin, hain zuzen ere. Jolaserako deia egiten du liburuan eta baita elkarrizketan ere. Bigarren liburua atera berri du: 'Haserrea', emozio horren konplexutasunean arakatuz.