Hik Hasi

Nola balia genezake natura konpetentziak lantzeko?

Nola balia genezake natura konpetentziak lantzeko?

Ikasteko txikori lorea, arkatza baino hobea!

Zein da naturan pentsatzean burura datorkizun lehen hitza? Lasaitasuna, arnasa, askatasuna, bizitza, egon ohi dira hitz errepikatuenen artean, baina baita osasuna, sormena, maitasuna, zoriontasuna, poztasuna, etxea, kultura, aniztasuna... ere. Izan ere, anitza da natura, eta, beraz, baita eskaintzen dituen baliabideak eta aukerak ere.

Galdeidazue: Maialen Sistiaga eta Irati Andoño (Kutxa Ekoguneko baso-eskolako teknikariak)

Albistea

Haurreskolak Partzuergoko langileek borrokan jarraitzen dute

Haurreskolak Partzuergoko langileek borrokan jarraitzen dute

Lau aldarrikapen nagusi dituzte EAEko Haurreskolak partzuergoko langileek: zerbitzuaren doakotasuna; Partzuergoa Hezkuntza Sailean integratzea eta horrekin batera, haur hezkuntzako etapa bere osotasunean kontuan hartuko duen eskaintza egitea; Momentu honetan indarrean dauden akordioak eta lan hitzarmena errespetatzea eta betetzea eta langileen egonkortasuna. Abenduaren 22an Bildu zen Hezkuntza Saila Partzuergoko mahai negoziatzailearekin, baina LAB, ELA eta Steilas sindikatuaren arabera, egoera ez zen inondik inora onbideratu. Orduz geroztik, hainbat mobilizazio egin dituzte, eta egingo dituzte. Otsailaren 22, 23 eta 24an greba egunak deitu dituzte.

Albistea

Nerea Mendizabalek 'Jirafa hizkuntza' liburua aurkeztuko du igandean

Nerea Mendizabalek 'Jirafa hizkuntza' liburua aurkeztuko du igandean

Nerea Mendizabalek bere bigarren liburua aurkeztuko du igandean, otsailaren 14an, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, 12etan. Jirafa hizkuntza izena du eta komunikazio ez bortitza du ardatz.  Ikasleekin egiteko proposamenak biltzen dituen liburua da. Ekitaldian musika, antzerkia, ipuina, umorea eta elkarrizketa izango dira. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Nerea Mendizabalen Youtubeko kanalean. Informazio gehiago bere webgunean. 

Albistea

'Komunikazio EzBortitza' liburua euskaratu du Txatxilipurdik

'Komunikazio EzBortitza' liburua euskaratu du Txatxilipurdik

Komunikazio EzBortitza, Bizi-hizkuntza bat. Enpatia, lankidetza, benetakotasuna, askatasuna izenburupean, Marshall Rosenbergen liburu honek istorioak, rol jokoak eta errealitateko adibideak baliatzen ditu Komunikazio EzBortitzaren (KEB) prozesua azaltzeko, eta era horretan, giza harremanak modu osasuntsuagoan garatzen laguntzeko. Orain euskaraz irakur daiteke, Txatxilipurdi elkarteari esker. Diego Martiartuk itzuli du liburua euskarara eta Nerea Mendizabalek gainbegiratu du edukia eta berak egin du, gainera, edizio honen berariazko sarrera-hitzaurrea. Liburua hikhasiren webgunean eros daiteke.

 

Albistea

'Eskola kirola eraldatzen' jardunaldia egingo du Oinherrik, Zumaian

'Eskola kirola eraldatzen' jardunaldia egingo du Oinherrik, Zumaian

Otsailaren 19an, Zumaiako AitaMari aretoan eskola kirolari buruzko jardunaldia egingo du herri hezitzaileak sustatzeko Oinherri elkarteak, 9:30-13:00 bitartean. Honakoa izango da abiapuntuko hausnarketa: "Asko hitz egin da azken aldian eskola kirolaz. Haurren osasunean kirolak duen garrantzia eta Covid garaian ere eskola kirola martxan egotearen garrantzia azpimarratuz. Baina zer nolako eskola kirola?" Bertan, eskola kirola balioetan hezteko tresna moduan garatzeko marko teoriko bat landuko da eta, Oinherritik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sareko lau herritako esperientziak/praktika onak ezagutu ahal izango dira.

Topaketa irekia da eta izena eman behar da www.herrihezitzailea.eus atarian.

 

Hik Hasi

COVID-19aren neurriek hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleei nola eragin dieten aztertu dugu 255. zenbakian

COVID-19aren neurriek hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleei nola eragin dieten aztertu dugu 255. zenbakian

Kalean da 255. Hik Hasi aldizkaria. COVID-19aren neurrien eraginez berariazko hezkuntza laguntza premiak dituzten ikasleen egoera aztertu dugu. 

Elkarrizketa nagusia zuzendaritzaz eta lidertzaz, Ane Agirre Romaraterekin: “Eraldaketa-prozesu batek,

inbertsioez gain, lidergo esanguratsu eta sendo bat behar du”

Gai nagusia: Protokoloak eta inklusioa

Esperientzia: Ikasleak ekonomiaz hizketan

Ekarpena: Teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzeko breakout edu dinamika

Galdeidazu:  MAIALEN SISTIAGA eta IRATI ANDOÑO

Nola balia genezake natura konpetentziak lantzeko?

Proposamena: Urtxintxaren Punpalaplan 2 jolasen bilduma

Atzeko atetik: Lore Erriondo