Hik Hasi

Antzerkiaren sekretuak

Antzerkiaren sekretuak

Garrantzitsuena ez da ikasturte amaierako antzezlana, bidean ikasitakoak baizik. Hala dio Iurgi Etxebarriak, Debagoieneko zazpi ikastetxetan zazpi urtez ikasleekin antzerkigintza lantzen dabilen aretxabaletarrak. “Helburua ez da gauza polit bat egitea, baizik eta bidean bizitzarako behar dituzten erremintak jasotzea”.

Albistea

Korrika atzeratuta, bultzada ekonomikoa beharrezko

Korrika atzeratuta, bultzada ekonomikoa beharrezko

Korrika 2022ra atzeratu beharra izan dute pandemia dela eta, baina ekarpen ekonomikoa inoiz baino beharrezkoagoa du AEK-k, beste alor askotan bezala, zaildu egin baita egoera helduen alfabetizazioari dagokionez ere, 2020-2021 ikasturtean ikasleen matrikulazioak %11 egin du behera. AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! ekimena abiatu du, Korrika atzeratzeak eragindako zulo ekonomikoari aurre egiteko. Horrez gain, igande honetan, martxoak 28, 12etan, hainbat herritako plazetan ekimen txikiak egingo dituzte,  herritarren bultzada jasotzeko.

Hemen egin daiteke ekarpen ekonomikoa.

 

Hik Hasi

Haria ez da eten: Joxe Mari Auzmendiri omenaldia

Haria ez da eten:   Joxe Mari Auzmendiri omenaldia

Ausarta, euskaltzalea, zaintzailea, elkartzailea eta jostuna izan zen Joxe Mari Auzmendi. Haren hitzak eta balioak gogora ekarri zituen Hik Hasik otsailaren 27an Hernaniko Biteri kultur-etxean egin zion omen-ekitaldian, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal. Duela 25 urte Joxe Marirengan eta  euskarazko hezkuntza-formazioan eta dibulgazioan eta Hik Hasin sinestu zuten irakasleak ere omendu zituen. Sare eta lurralde ugaritako Hik Hasikideek Auzmendik egitasmo pedagogiko honen barruan azken urteetan ondo zuen Hezkuntza Proposamena eman zieten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari eta hezkuntza eragileei. Ekitaldia albiste on batekin amaitu zen: Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka antolatu du Hik Hasik Hernaniko Udalaren laguntzarekin, eta ikasturte hau amaitu aurretik izango da martxan. 

Albistea

“Segregaziotik inklusiora”, irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak egingo ditu LABek martxoaren 27an Gasteizen

“Segregaziotik inklusiora”, irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak egingo ditu LABek martxoaren 27an Gasteizen

Azken hilabeteotan, LABek eskola-sisteman ematen diren segregazio anitzen inguruko gogoeta-prozesu bat bultzatu du, eta horren ondorioz lan-txosten bat osatu du, eztabaidarako oinarri gisa zabalduko duguna. Jatorria, hizkuntza, kultura, erlijioa, aniztasun funtzionala, generoa edo klasearen arabera ikasleak segregatzea arrazista eta klasista dela uste du sindikatuak. LABen ustez, "hezkuntzak ezin ditzake berak bakarrik segregazioak gainditu, baina hezkuntzatik badago zer egin". Txostenaz gainera, eta hausnarketan laguntzeko asmoz, Segregaziotik Inklusiora izenburuko Jardunaldi irekiak egingo ditu martxoaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian.

Hik Hasi

Zer ondorio izaten ari da pandemia irakasleen egoeran?

Zer ondorio izaten ari da pandemia irakasleen egoeran?

COVID-19aren hedapen azkarrak osasun-, gizarte-, psikologia-, ekonomia- eta hezkuntza-ondorioak ekarri ditu mundu osoan.

Egileak: Maria Dosil eta Naiara Ozamiz, PSIDES taldeko kideak. Nahia Idoiaga, Naiara Berasategi, Maitane Picaza eta Amaia Eiguren KIDEON taldeko kideak

Albistea

Aurre-matrikulazioari begira, etorkinei zuzendutako kanpaina abiatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Sortzen Elkarteak

Aurre-matrikulazioari begira, etorkinei zuzendutako kanpaina abiatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Sortzen Elkarteak

Apirilean irekiko den 2021-2022 ikasturterako aurre-matrikulazio aldiari begira, Nafarroan bizi diren etorkinak D ereduan matrikulatzeko kanpaina abiatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Sortzen Elkarteak. Antsoaingo Kultur Gunean egin den agerraldian azaldu dituzte ekimenaren nondik norakoak, eta babesa eskaintzen izan da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbao.