Albistea

Sonia Kliassek eman du asteburuko saioa 0-6 formazioan

Sonia Kliassek eman du asteburuko saioa 0-6 formazioan

Sozializazio baketsua eta Sozilalizazio erremintak eraikitzen 0-3an izenburuko saioak eskaini ditu Sonia Kliass Waldorf eta Pikler pedagogietako aditu kataluniarrak 0-6 formazioaren barruan pasa den asteburuan.

Hik Hasi

Jokin Bildarratz: “Autonomia nahitaezkoa da ikastetxe bakoitza ahalduntzeko, eta baita irakasleriaren formazioa eta egonkortasuna ere”

Jokin Bildarratz: “Autonomia nahitaezkoa da ikastetxe bakoitza ahalduntzeko, eta baita irakasleriaren formazioa eta egonkortasuna ere”

Anoetako (Gipuzkoa) ikastolako irakasle izandakoa da Jokin Bildarratz. EAJko ordezkari gisa Tolosako alkatetza, EUDELeko elkarteburutza eta Madrilgo senatua pasata, ikastetxeetako geletan jarri du berriro hanka, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eginkizunetik. 

Pandemia betean aurrekaririk gabeko ikasturteari heltzea egokitu zaio. Aurrez aurreko eskolak hastearekin batera, irakasleekin egon nahi izan du, haiei entzuteko eta haien beharrak antzemateko. Irakasleen prestigio soziala eta formazioa nahitaezkoa iruditzen zaizkio hezkuntza kalitatekoa izan dadin eta ikastetxeak ahaldundu daitezen. Ikaslea du ipar eta hari zor zaion kalitateko hezkuntza bermatzeko, alderdi politikoekin eta eragileekin hezkuntza hitzarmena sinatzea du helburu, adostasunetan indarra jarrita.

Albistea

Zerbitzu publikoen defentsan milaka irakaslek greba egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Zerbitzu publikoen defentsan milaka irakaslek greba egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek greba deialdia egin zuten apirilaren 22rako, behin-behinean lanean ari diren 60.000 behargin publikoak finkatu, benetako langile beharrak zeintzuk diren kuantifikatu, eta «zerbitzuen pribatizazioak» gelditu daitezela eskatzeko. Sindikatuek jakinarazi eta Berriak jasotako datuen arabera, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan %50 inguruko oihartzuna izan zuen grebak. Haur eta Lehen Hezkuntzan «oso jarraipen zabala» izan zuela nabarmendu zuten: %55 ingurukoa. Bigarren hezkuntzan, berriz, eragin apalagoa izan zuen. Hezkuntza komunitateko bete langileei dagokienez, sukaldarien artean %55eko eragina izan zuen, eta garbitzaileek ezin izan zutela greba egin salatu zuten Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik.

Albistea

Astelehenean ama eskoletako eta lehen mailako ikasleak itzuliko dira ikasgeletara Ipar Euskal Herrian

Martxoaren 31n erabaki zuen Frantziako Gobernuak lau asteko konfinamendua ezartzea, eta ikastetxeak ixtea. Orain, eskola ixteak eragiten dituen kalte pedagogiko eta psikologikoak aintzat hartuta, eta era berean, osasun egoera arin bada ere, hobetzen ari dela ikusirik, ikastetxeak irekitzen hasiko dira astelehenean Ipar Euskal Herrian. Maiatzaren 3an itzuliko dira kolegio eta lizeoetan, “modu hibridoan”, Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak aurreratu: erdiak ikasgelan izanen dira, eta beste erdiak, etxean. Positibo kasu bat gertatzen den bakoitzean, ikasgela  oso itxi egingo dute. Ahal den heinean, klaseak eta jarduerak aire zabalean egitea eskatu dute.

 

Hazi Hezi

Bea Ibañez: “Ama bakarreko sendien bizipena jaso nahi nuen alabak tresnak izateko"

Bea Ibañez: “Ama bakarreko sendien  bizipena jaso nahi nuen  alabak tresnak izateko"

'Rhinaren bihotz taupada' liburuak guraso bakarreko familien eredua azaltzen du Ibañezen historia eta Sandrraren irudiekin. (Argazkia: Izar Mendiguren)

Albistea

Hik Hasiren gomendioa Liburuaren egunerako: Joseba Sarrionandia

Hik Hasiren gomendioa Liburuaren egunerako: Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Euskal Herrira etorri dela ospatuz, eta Liburuaren Eguna gogoratuz, hona hemen Hik Hasiren liburu-gomendioa: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko 130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua da. Eskaera egiteko: hikhasi@hikhasi.eus