Albistea

Ikasturte osoko hiru formazio eskainiko ditu Hik Hasik datorren kurtsoan

Ikasturte osoko hiru formazio eskainiko ditu Hik Hasik datorren kurtsoan

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko 0-6 etapako aditu tituluaren bederatzigarren promozioko matrikulazioa zabalik dago dagoeneko (ekainaren 14a arte). Datozen asteetan zabalduko ditugu Psikomotrizitate erlazionala (Mapi Urrestirekin) eta Jirafaren hizkuntza Komunikazio Ez Bortitzeko ikastaroa (Nerea Mendizabal).

Hazi Hezi

"Duela 30 urte baino okerrago gaude"

"Duela 30 urte baino okerrago gaude"

Urterik urte euskarari lekua kendu dio Iruñeko Udalak bere haur-eskola publikoetan, euskaraz bizitzeko eskubidearen eta kalitatezko hezkuntzaren kaltetan, Haur Eskolak Euskaraz Plataformak salatzen duen eran. HAZI HEZIrekin elkartu dira Ainhoa Jauregi eta Urko Gastearena gurasoak eta Nerea Urdiain eta Garikoitz Torregrosa hezitzaileak. 

Hazi Hezi

Kalean da 36. HAZI HEZI

Kalean da 36. HAZI HEZI

- Gai nagusia: Haurtzaroaren denborak

- Elkarrizketa nagusia: Jorge Garcia Dihinx pediatra

- Gaurkoa: Bea Ibañez, ’Rhinaren bihotz taupada’ liburuaz

-Iruñeko haur eskoletako guraso eta hezitzaileak mintzo: "Duela 30 urte baino okerrago gaude"

- Haurdunaldia: Bakardadearen arriskuak (Haizea Barandiaran psikologo perinatala)

- Lehen Urteak: Norbere baitara so, haurra behatzeko (Zorutik)

-Urte gozoak: Etxeko unibertsitatea

- Nerabezaroa: Kirolari eusten

- Hausnarketagaia: Maskulinitate ereduak.  Mutilen zaurgarritasuna, ahulduntzea eta desboteretzea helburu

- Jolasgela: Barras barraskiloaren ipuina (Alazne Ugartetxea)

- Sormen gomendioak: Bea Egizabal

-Sormenaz: Onintza Enbeita, "Askotan norbere gorputza entzutea da iraultza handiena"

- Iritzia: Ixabel Agirresarobe, "Pandemian nerabeekin etxean"

**Harpidetza (urteko lau zenbakiak 20 euroren truke): http://hikhasi.eus/Harpidetza

Hik Hasi

Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dugu 257. Hik Hasin

Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dugu 257. Hik Hasin

- Gai nagusia: Kirola, hezitzaile

- Ekarrizketa nagusia: JOKIN BILDARRATZ “Ikastetxeak ahalduntzeko autonomia nahitaezkoa da, eta baita irakasleriaren egonkortasuna eta formazioa ere”

-Esperientziak: Gatazkak bai, sufrimendua ez (Otxandioko eskola)

- Ekarpenak: Gizarte hezitzaileen rola eskolan (Leticia Rodriguez)

- Galdeidazue: Zer norabidetan jardun behar dugu gazte-nerabeen artean euskararen erabilera igotzeko? (Pablo Suberbiola)

- Proposamena: Bertsotarako karta-sorta

- Atzeko atetik: Alfredo Hoyuelos

Hik Hasi

Hik Hasi Bizkaia: eman eta jaso

Hik Hasi Bizkaia: eman eta jaso

Ikasturte honetan, Hik Hasik 25 urte betetzen ditu. Bide oparo eta emankorra egin du, bejondeigula. Orain dela bost urte, baina, Hik Hasik 20 egin zituen, eta urte horretan sortu genuen lagun batzuen artean Hik Hasi Bizkaia. Beraz, aurten ospakizun bikoitza eduki beharko genuke urte bakoiti honetan. EIDER PALMOU (HIK HASI BIZKAIAKO KIDEA)