Hik Hasi

Miren Artetxeren elkarrizketa dakar Hik Hasiren 258. zenbakiak

Miren Artetxeren elkarrizketa dakar Hik Hasiren 258. zenbakiak

  • Editoriala: Gorputzari lekua egingo dion eskola
  • Gai nagusia: Mindfulness-a, zaintzaren etikarantz
  • Elkarrizketa: Miren Artetxe: "Gazteek espazio bat behar dute, euren adinkideekin euskaraz hitz egiteko”
  • Esperientziak: Ahozko hizkuntzarako IKT baliabideak
  • Ekarpenak 1:  Gorpuztu. Sortu. Hil
  • Ekarpenak2: Aukera historikoa euskararentzat
  • Galdeidazu: Irati Tobar: Segregazioaren gaia lantzeko proposamen bat egin du LABek. Zer proposatzen du?
  • Proposamena: Booktegi
  • Atzeko atetik: Lur Gallastegi

Albistea

Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

Mapi Urrestik gidatuko du aurten ere  psikomotrizitate erlazionaleko ikastaroa. Urresti psikologoa, sexologoa eta harreman psikomotrizista da. 15 urteko esperientzia du familiekin, irakasleekin nahiz hezkuntzako profesionalekin lanean, eta bera ere aurrez irakasle izana da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Unibertsitatean. Bere jardunean haurra eta helduaren arteko harremanean jartzen du arreta.

2021-22 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez.

Informazioa eta izen ematea hemen.

Hik Hasi

Gizarte hezitzaileen rola eskolan

Gizarte hezitzaileen rola eskolan

Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduak ikasi ditu Leticia Rodriguezek, eta bi alorretako profesionalak elkarrengana gerturatzeko asmoarekin egin du Gizarte Hezkuntzako Gradu Amaierako ikerketa. Gizarte hezitzaileak hezkuntza formalari ekarpenak egingo lizkiokeela ondorioztatu du azterketan eta eskola eta komunitatearen arteko erlazioa sustatuko litzatekeela. (Egilea: Leticia Rodriguez, gizarte hezitzailea)

Hazi Hezi

Mutilen zaurgarritasuna, ahulduntzea eta desboteretzea helburu

Mutilen zaurgarritasuna, ahulduntzea eta  desboteretzea helburu

Urteak dira hezkuntza-komunitatean hezkidetza lantzen ari dela Ibai Fresnedo sexu-hezitzailea, baina berdintasun errealaren bidean beharrezko ikusten du mutilak inplikatzea eta horiekin lanketa espezifikoak egitea, beren maskulinitatea eta mutilek genero-desberdintasunekiko duten ardura lantzeko.

 

Hik Hasi

Hik Hasi eta euskal mundua

Ni Hik Hasirekin murgildu nintzen euskal munduan, Hik Hasik euskaraz aritzeko aukera eman zidan, eta horrek mundu berri bat ireki zidan, euskaraz aritzeko jendea, testuinguruak eta aukerak.

Italiara joan aurretik, euskara ikasten ibili nintzen eta Hizkuntza Eskola Ofizialean 4. mailara arte egin nuen. Handik itzuli nintzenean, ez nion segituan heldu 5. mailari, Iruñeko Udalaren haur-eskolen proiektua martxan jartzeari eman bainion lehentasuna. Baina, handik gutxira, 1995. urtearen inguruan, euskarazko eskoletara bueltatzea erabaki nuen, bai EGA ateratzeko eta baita gehiago sakontzeko ere. (Alfredo Hoyuelos, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktore europarra)

 

Hazi Hezi

Bakardadearen arriskuak

Bakardadearen arriskuak

Begiratzen diozu haur txikiari eta ez duzu ikusten ezer egiten duenik. Baina haurra, jaiotzen den unetik egiten ari da, adierazten ari da. Kontua da begiratzen dion heldu hori ikusteko edo ulertzeko gai den ala ez, hortxe dago gakoa, helduaren begiradan. Ikusten jakinez gero, heldua konturatuko da haur jaioberria lehenik bere gorputza, ondoren ondoan duen pertsona edo giroa ezagutzen eta deskubritzen ari dela, mugimenduz mugimendu. Ikusteko, ordea, begiratzen jakin behar da. Haur txikien behaketan espezialista diren bi hezitzaileri haur txikiak behatzeko gakoak eskatu dizkie HAZI HEZIk, Zorutik haur txikien autonomia eta zaintzen garapenerako espazioko Irati eta Hegoa Ugalderi.