Albistea

Tabakaleraren Eskola aldiriak, VII. edizioa eta Ikasgelatik Medialabera ekimenetan parte hartu nahi duten proposamenak jasotzeko epea irekita dago

Tabakaleraren  Eskola aldiriak, VII. edizioa eta Ikasgelatik Medialabera ekimenetan parte hartu nahi duten proposamenak jasotzeko epea irekita dago

Eskola Aldiriak deialdiaren helburua hezkuntza komunitatearekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea da. Deialdi honek, lan egiteko moduak birpentsatzeko aukera ematen du hezkuntza-komunitatea indartzen duten ikasketa-prozesuak martxan jarriz.

Ikasgelatik Medialabera deialdiarekin  eskola esparrutik atera eta Tabakalerako Medialabean proiektu bat elkarrekin gauzatzea bilatzen du Donostiako zentroak. Espazio desberdin bat deskubritu eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzeko esperientzia da. Irakasleen eta Tabakalerako lantaldearen artean proiektua diseinatuko da, euren lan-esparru espezializatuekin uztartuz: pentsamendu kritikoa, teknologia (elektronika, errobotika, 3D inpresioa, animazioa eta bideo-jokoak), ikus- entzunezkoa (argazkilaritza, bideo eta zinema), soinua, autoedizio eta arte plastikoak.

Albistea

‘Herri bat hezkuntzatik eraikitzen’ jardunaldia egingo du Oinherrik uztailaren 1ean Errenterian

‘Herri bat hezkuntzatik eraikitzen’ jardunaldia egingo du Oinherrik uztailaren 1ean Errenterian

Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bilduko ditu egun osoko jardunaldi batean Errenterian. Herri hezitzailearen ikuspegitik eta herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin daitezkeen ekarpenak lantzea izango da helburu nagusia. Izen-ematea zabalik dago Oinherriren webgunean. 

Hik Hasi

Generoaren eraketak dakarrenaz kontzientzia hartzen

Generoaren eraketak dakarrenaz kontzientzia hartzen

Hezkidetzatik hasi eta pedagogia feministarako jauzia egin dute Irungo Toki Alai institutuan DBHko ikasleekin. Lau mailatan zehar hezkidetzarekin lotutako gaiak eta jarduerak curriculumaren barruan lantzeaz gain, horren guztiaren jatorria eta zergatiak arakatzen dituzte, kontziente izateko eta, horrela, gizarte parekideago bat lortzeko bidean urrats gehiago egiteko. Lanketa horrez gain, aurten DBH 4-ko ikasleekin generoa nola eratzen den eta horrek denen bizitzan zer-nolako eragina eta ondorioak dituen aztertu dute.

Hik Hasi

Hik Hasiren 0-6 formazioa: “Haurraren ikuspegia osatzeko ez ezik, asko balio izan dit pertsonalki hazteko”

Hik Hasiren 0-6 formazioa: “Haurraren ikuspegia osatzeko ez ezik, asko balio izan dit pertsonalki hazteko”

Zazpigarren promozioak maiatzaren 22an amaitu du formazioa. Haurrarekiko begirada aberasteaz gain, norbere buruarekiko konfiantza lantzeko balio izan die formazioko ikasleei. Jorratutako teorien eta emaileen mailaz gain, egiteko modua, hitzak bizipen bihurtzea eta norbere azaletik goxotasunez ikasi izana nabarmen dute, “juiziorik gabeko espazio batean”.

Albistea

10.000 lagunetik gora elkartu dira Baionan, murgiltze ereduaren alde

10.000 lagunetik gora elkartu dira Baionan, murgiltze ereduaren alde

Euskarak murgiltzea behar duela eta Frantziako Kontseiluak Molac legearen aurka hartutako erabakia gaitzesteko milaka pertsona atera dira larunbatez Baionako kaleetara. Ikasle, irakasle, guraso, hautetsi, herritar eta euskal eragileak, 10.000 lagunetik gora, batu zituen manifestazioak. Ipar Katalunian, Britainan, Okzitanian, Altsazian edota Kortsikan ere egin ziren manifestazioak.

Hik Hasi

Esperimentazio sentsoriala jolasaren bitartez gozatzeko proiektua

Esperimentazio sentsoriala jolasaren bitartez gozatzeko proiektua

'Situ-akzioak' ekimenak ateak zabalik dauzka apiriletik ekaina amaiera arte Tabakaleran. Zortzigarren edizioak esperimentazio sentsorialerako espazio bat proposatzen du, jolasaren bitartez haurrek eta helduek elkarrekin goza dezaten. Tabakalerak espazio berri bat aurkezten du aurten Julio Le Parc-en obran inspiratuta, artista argentinarrarentzat ezinbestekoak diren elementuak abiapuntutzat hartuta: argia, kolorea eta mugimendua.