Albistea

Hainbat ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik

Udako Topaketetan egingo diren ikastaroek kopuru mugatuak izango dituzte, baina oraindik lekua dago hainbat ikastarotan, eta izena emateko aukera egongo da horietan. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira ikastaro guztiak, EHUren Donostiako HEFA fakultatean ( HEFA -I eta HEFA II eraikinetan) izango dira 9:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 5ean, 16:30ean, 2. Hausnarketa Kolektiboa egingo dugu

Hik Hasi

Andrea Khalfaoui: "Neska ijitoen ikasketa-maila hobetzera bideratu behar ditugu indarrak, debateak alboratuta”

Andrea Khalfaoui: "Neska ijitoen ikasketa-maila hobetzera bideratu behar ditugu indarrak, debateak alboratuta”

Gasteizko Sansomendi ikastetxean kokatu du bere doktorego tesia Andrea Khalfaoui Larrañagak (Donostia, 1993). Ikas-komunitatea den ikastetxe horrek lortzen dituen emaitza akademiko eta sozialak Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen bidez erdiesten ditu eta horietako jarduera batean zentratu da Deustuko Unibertsitateko irakaslea: talde elkarreragileetan. Ikasle gehienak ijitoak diren ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako praktika ikertu du aurrez gaiaz Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nazioartean egin diren ikerketei ekarpena eginez. Funtzionatzen duen eta funts zientifikoa duen praktikan oinarritu behar dela ikusi du ikerlariak eta bereziki neska ijitoetan jartzen du arreta. Diskriminazio hirukoitza jasaten duten ikasle horien ibilbide akademikoa sendotu behar dela dio, aurreiritziak gaindituz. 

Albistea

Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekaren lehen deialdia aurkeztu dute Hernanin

Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekaren lehen deialdia aurkeztu dute Hernanin

Hernaniko udaleko alkate Xabier Lertxundi, hezkuntza zinegotzi Oier Agirresarobek, Joxe Mariren alaba Izaro Auzmendik eta Hik Hasiko Mikel Agirrezabalak eta Ainhoa Azpirotzek aurkeztu dute beka.

Hernaniko alkate Xabier Lertxundik adierazi duen bezala, Euskal Herrian aitzindaria izango den beka baten berri ematen dute gaur Hernaniko Udalak, Joxe Mari Auzmendiren familiak eta HIK HASI egitasmo pedagogikoak. Joxe Mari Auzmendik bere ibilbide osoan jorratu zituen lau hezkuntza balioren inguruko  proiektuak lagunduko ditu Hernaniko Udalak eta HIK HASIk sustatuko hezkuntza bekak: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea; herri hezitzailea eta inklusioa

Joxe Mari Auzmendiri egindako aitortza eskertu du Izaro Auzmendik familiaren izenean, “nahiz eta bera ez zen errekonozimendu zalea”. Eskerrak eman dizkie Hernaniko Udalari eta batez ere herriari.

Hazi Hezi

Kirolari eusten

Kirolari eusten

Nerabezaroa aldaketa aroa izanik, ohitura eta jarduera berriak hartu ohi dituzte nerabeek. Kirolari dagokionez, jarduera fisikoa edo kirol-jarduerak uzteko joera zabaltzen da askoren artean. Beste interes batzuk gailentzen dira, kirola egiten jarraitzeko zailtasunak sortzen dira edota lagunarteak ez du laguntzen. Haatik, bizitza aktiboa edukitzeak dituen onurak ikusita, ez da egun batetik bestera uzteko moduko jarduera kirolarena.

Hik Hasi

Ikuskaritza zerbitzuak: hezkuntza zaintzea eta bermatzea xede

Ikuskaritza zerbitzuak: hezkuntza zaintzea eta bermatzea xede

Asmoak eta helburuak onak izan arren, ez da eskertza handia duen lanbidea ikuskariena. Hezkuntza sistema hobetzea dute misio, eta horretarako araudiak betetzen direla bermatu behar dutenez, ez da lan samurra batzuetan. Hik Hasirekin hitz egin duten Euskal Herriko ikuskariak horren jakitun dira, baina ez diote euren eginkizunari muzin egiten horregatik. Are gehiago, ahalik eta ondoen egiten saiatzen dira denek partekatzen duten filosofia batean oinarrituta: abiapuntutzat ikaslearen ongizatea eta eskubideak hartzen dituzte; zuzendariekin, ikastetxeekin, irakasleekin, ikasleekin eta familiekin hartu-emanak izateari garrantzi handia emate diote; erabakiak beti argudiatzea funtsezkotzat dute; kanpoko begiradatik aholkuak emateaz arduratzen dira; eta ikuskarien artean praktika onak partekatzea aberasgarri jotzen dute.

Albistea

Ekainaren 19an egingo dituzte Bizipozaren jardunaldiak

Ekainaren 19an egingo dituzte Bizipozaren jardunaldiak

Covid-19a Bizipozan: bizipenak, gogoetak eta irakaskuntzak izenbupean egingo dira Bizipozaren jardunaldiak, ekainaren 19an. Bizipozako elkarteekin egindako galdeketa eta elkarrizketatik jasotakoetatik ateratako ondorioak partekatuko dira bertan eta elkarteen testigantzak ere partekatuko dituzte jardunaldian. Guztieon artean ere, aurrera begira eman daitezkeen urratsen inguruan arituko dira hitz egiten. Izen ematea (online eta aurrez aurrekoa) zabalik dago.