Hik Hasi

Editoriala: Harpideei eskerrik asko eta zorionak!

Editoriala: Harpideei eskerrik asko eta zorionak!

Ametsak errealitate bihurtzeko, ametsak eduki behar dira. Eskuak ere behar dira, taldea. Babesa eta zaintza ere bai. Hik Hasi egiteko, harpideak behar dira. Harpideei esker bete ditugu 25 urte.

Hartu hondarra esku artean eta badoa hatz artetik; har ezazu ura esku artean, baietz alde egin ertzetik. Baina guk beste esaera bat ikasi dugu Hik Hasin: hartu amets bat eskuetan eta joan zaitez bere atzetik…

Harpide egiteko: http://www.hikhasi.eus/Harpidetza

Hik Hasi

'Natura, eskola bizia' jardunaldiak bildu ditugu 253. Hik Hasin

'Natura, eskola bizia' jardunaldiak bildu ditugu 253. Hik Hasin

- Gai nagusian Iñaki Larreak eta Heike Freirek Zumaiako ‘Natura, eskola bizia’ jarduanldietan egindako ekarpenak jaso ditugu

- Elkarrizketa nagusia: Joxi Imaz EHU-ko soziologo eta irakaslea

- Esperientzia: Harpideak, Hik Hasiren 25 urteotako zutabe

- Ekarpena1: Psikomotrizitate-gelak COVID-19aren garaian

- Ekarpena2: Ipuin motorrak, aniztasuna eta inklusioa lantzeko

- Galdeidazu: Jolas librea COVID-19aren garaian (Jon Arana)

- Proposamena: ‘Change’ hezkuntza-proposamena

- Atzeko atetik: Anjeles Iztueta

Hik Hasi

Rakel Gamito: “Eskolak ezin dio bizkarra eman bere ikasleen errealitate birtualari”

Rakel Gamito: “Eskolak ezin dio bizkarra eman bere ikasleen errealitate birtualari”

Adingabeen Interneten erabilera-ohiturak eta online bizi dituzten egoera gatazkatsuak aztertu zituen doktore tesian eta bertan Lehen Hezkuntzako geletan Interneten erabilera arduratsua lantzeko prestakuntza-ekintza bat eskaini zuen Rakel Gamitok. Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak eta perspektiba horretatik martxotik ekainera bitartean ikastetxeak itxita egon diren garaian online egindako irakaskuntza esperientziaren balorazioa egiteko eskatu diogu.

Hik Hasi

Zorionak, Hik Hasi! Geroa elkarrekin idatziko dugu!

Zorionak, Hik Hasi! Geroa elkarrekin idatziko dugu!

Ospatzeko unea iritsi da. 2020-2021 ikasturtea ospakizun-urtea izango da Hik Hasirentzat, duela 25 urte ikusi baitzuen argia hik hasi aldizkariaren lehen zenbakiak, eta, beraz, bada zer ospatua haren inguruko hezkuntza-komunitate osoarentzat. Euskal hezkuntza-komunitateari eskaini diona eta komunitate horretatik bertatik jaso duena altxorrak dira. Borondatez, bihotzez, elkarlanez eta eskuzabaltasunez osatutako altxorrak da. Hik Hasira eta haren sortzaile Joxe Mari Auzmendirengana hurbildutakoek hori bizi eta sentitu dute urte hauetan, eta balio horietan oinarrituta jaio, hazi eta heldu da Hik Hasi.

Albistea

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek heriotza lantzeko ipuin-diskoa atera dute, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian eros dezakete

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek heriotza lantzeko ipuin-diskoa atera dute, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian eros dezakete

Ipuin-diskoa, ipuin animatua, ikuskizuna eta proposamen didaktikoa jasotzen dituen proiektua aurkeztu berri dute Prritx, Porrotx eta Marimototsek. Heriotza gaia du ardatz Amaren intxaurrak proiektu berriak. Haurrek eta familiek, eta orohar, (hezkuntza) komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Ipuinari dagokionez, Julio Soto bertsolariak idatzi du lana eta Maite Mutuberria ilustratzaileak jantzi du.

Abestien bilduman aurrez argitaraturiko hainbat kantu bildu dituzte, eta bat oso berezia da Hik Hasirentzat. Otsailean hil zen Joxe Mari Auzmendi Hik Hasikidieari eskainirikoa baita.

Ipuin-diskoa dagoeneko kalean da, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian erosi dezakete webgunean 12 eurotan (15 eurokoa da jatorrizko prezioa).

AMAREN INTXAURRAK Heriotzaren gaia lantzeko proposamena

Hik Hasi

Uriz Pi ahizpak, ideia berritzaileen defendatzaile sutsuak

Uriz Pi ahizpak, ideia berritzaileen defendatzaile sutsuak

Orain arte ezezaguna izan da Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrek hezkuntzaren arloan egindako lana eta ekarpena. XIX. mendearen amaieran hasi eta XX. mendearen erdialdera bitartean, pedagogia berritzaileak eta ideia aurrerakoiak zabaltzen eta praktikan jartzen aritu ziren Katalunian, eta garaiko borroka antifaxistan eta aldarrikapen feministetan ere parte-hartze aktiboa izan zuten. Iruñeko Planetarioan egon den erakusketak Uriz Pi ahizpen lana hobeto ezagutzeko aukera eman du, bai eta Txalapartak berriki argitaratu duen Pioneras. Historia y compromiso de las hermanas Uriz Pi (Aitzindariak. Uriz Pi ahizpen historia eta konpromisoa) liburuak ere.