Albistea

Eskola naturari irekitzearen balioa nabarmen gelditu da Zumaiako jardunaldietan

Eskola naturari irekitzearen balioa nabarmen gelditu da Zumaiako jardunaldietan

Zumaiako Zumaiena ikastetxean egin ziren iragan larunbatean Natura, eskola bizia jardunaldietan nabarmen gelditu zen haurrei (bai 0-6 urte bitartekoei baina baita handiagoei ere) naturak ekartzen dizkien onurak, bai garapenean, osasunean eta baita ikasketa-prozesuan ere. Ehundik gora hezitzaile batu ziren Zumaiena ikastetxean eta 130etik gora izan ziren streaming bidez jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izan zutenak. Lehenik maila teorikoan Huheziko Iñaki Larrearekin eta Heike Freire pedagogoarekin, eta ondoren esperientziaren talaiatik Ekoguneko Maialen Sistiagarekin eta Alkizako herri eskolako eta Hernaniko Langile ikastolako irakasleekin ikusi ahal izan genituen espazio naturalen abantailak.

Albistea

"Natura: eskola bizia" jardunaldia Zumaiako Zumaiena ikastetxean izango da bihar

"Natura: eskola bizia" jardunaldia Zumaiako Zumaiena ikastetxean izango da bihar

Hasieran Andoaingo Bastero kulturgunean egitekoa bazen ere, azkenean bihar egingo dugun Natura: eskola bizia jardunaldia Zumaiako Zumaiena ikastetxean izango da. 

Jardunaldia online jarraitzeko aukera ere izango da streaming bidez, eta horrela jarraitu ahal izateko, izen-ematea zabalik egongo da gaur webgunean

Albistea

'Hezkuntza Plazara' ekimenak mobilizazioak deitu ditu abenduaren 1erako

'Hezkuntza Plazara' ekimenak mobilizazioak deitu ditu abenduaren 1erako

Euskal Herriko hainbat hezkuntza komunitatek Hezkuntza Plazara egitasmoa aurkeztu dute Gasteizko Mariturri eskola atarian, azaroaren 6an, tokian toki, hezkuntza komunitatea aktibatu eta bestelako hezkuntza eredu baten aldarria plazaratzeko asmoz. Pandemiaren testuinguruan hezkuntzan bizi den egoeraz kezka eta premia larria gizarteratzeko Hezkuntza Plazara agiriaren atxikimendu bilketa egiten ari dira, eta mobilizazioak deitu dituzte abenduaren 1erako.

Albistea

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzunkizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzunkizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Bizitzen ari garen COVID-19aren bigarren olatuak euskara eta euskalgintza «estu» hartu dituela salatu dute eta lehendik zetozen gabeziak «gordindu» dituela. Euskalgintzaren eta euskal hiztunen eskubideen aldeko erabaki estruktural eta iraunkorrak eskatu dituzte.

Hazi Hezi

Garazi Auzmendi: “Haurrei eta gaztetxoei hiri eta herriek ukatzen dieten hori eskaintzen die naturak: askatasuna"

Garazi Auzmendi: “Haurrei eta gaztetxoei  hiri eta herriek ukatzen  dieten hori eskaintzen die naturak: askatasuna"

Katakrak. Gurditik jaitsi, ingeniari lanak utzi eta naturaren zaintza eta heziketan murgildu zen garazi auzmendi (beasain, 1988). Aralar parke naturalean egin dituzten pista-bideak izan dira bere kasuan eragile, eta gaiari buruz ‘aralar mundua leku den lurra’ dokumentala kozuzendu du. ‘naturanhezten.eus’ webgunearen atzean dago eta basoen erabilera curricularra aztertzen ari da.

Hazi Hezi

Pandemia baten erdian jaiotzea

Pandemia baten erdian jaiotzea

Koronabirusaren osasun krisiak baldintzatu egin ditu haurdunaldia, erditzea eta erditze osteko esperientziak. Haurdunaldia konfinaturik amaitu zuten Itzea Urkizuk eta Julen Telleriak eta Edurne Etxeberria eta Erlantz Durantes bikoteek eta itxialdia ezarri berritan erditu zen Nerea Gonzalez, Aitor Lastraren bikotea.