Hik Hasi

Segurtasuna bai; orain, pedagogia

Segurtasuna bai; orain, pedagogia

Ikasleen artean gogoa, eta irakasleen artean ardura gailendu dira ikasturte hasiera zail honetan. Oro har esanda, ikasleak gogoz itzuli dira, jarrera oso onarekin, neurri berriekiko errespetuz eta, oroz gain, ikaskideak eta lagunak ikusteko irrikaz. Irakasle eta, batik bat, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen artean lehen asteetako kezka koronabirusa saihesteko harturiko neurrien ingurukoa izan da, kontingentzia-planak ezartzeak xahutu ditu orduak. Eta kezkarekin batera kexua eta arrangura datoz, ez daukate aski baliabide (batik bat giza baliabide) egoerari behar den bezala aurre egiteko: aurreko urteetako baliabideekin ekin behar izan diote pandemia baten erdian ikasturteari. Familien artean, zabalagoa da abanikoa, baina, oro har, konfiantzarekin hasi dute kurtsoa. 

Hik Hasi

Kalean da HIK HASIren 251. zenbakia

Kalean da HIK HASIren 251. zenbakia

Ikasturte zail honi eman diogu hasiera, HIK HASI-n ere. Kalean da HIK HASIren 25. urteurreneko lehenengo zenbakia:

Editoriala: Umorez hartuta ere, haserrea azaleratzen da

Gai nagusia: Segurtasuna bai; orain, pedagogia

Elkarrizketa: Agustin Mujika ‘Takolo’-ri: “Euskal girotze barnetegiak euskal hezkuntzako irakasleen lanari eta inplikazioari esker mantendu dira”

Ekarpenak 1: Pandemia, krisi ekosoziala eta hezkuntza

Ekarpenak 2: Atzo Domo Santu eta Arimen Eguna; gaur, Gau Beltza

Galdeidazu: Larraitz Mendizabal: Nola kokatu behar du bere burua euskal hezkuntza komunitateak ikasturte honetan?

Proposamena: Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi’ liburuxka

Albistea

Kilometroek antolatuta, "Biharko euskal eskola" mahai-inguruan izan da Hik Hasi

Kilometroek antolatuta, "Biharko euskal eskola" mahai-inguruan izan da Hik Hasi

Kilometroak astearen abaroan antolaturik, Biharko euskal eskola izenburupean mahai-ingurua egin zen atzo Amasako kultur etxean, bi ildoren bueltan: Covid-19aren  garaian nola dago euskal hezkuntza? Eta, biharko eskal eskolak nolakoa izan behar du?. Mahai-inguruan parte hartu zuten Euskal Herriko Ikastolen ordezkari Koldo Tellituk, Oinherri herri hezitzaileen izenean Maite Azpiazuk eta Hik Hasiko kide Xabier Sarasuak. Hausnarketa partekatua aberasgarria izan, Euskal Herriak behar duen eskola ereduaz hausnartzeko parada izan zen, batzen gaituen horretan indar eginez, euskararen egoera zer-nolakoa den ere aztertu ahal izan zen.

Albistea

Hik Hasi Tafallara doa 25. urteurrenean

Hik Hasi Tafallara doa 25. urteurrenean

Agerraldiarekin elkarlanean, Hik Hasik Nafarroako Erdialdean antolatu ditu hezkuntza jardunaldiak bere 25. urteurrenean. Urriaren 30 eta 31n izango dira eta  “Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora” gaiaren bueltan ariko dira adituak. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko hikhasiren webgunean.

Albistea

Ane Ablanedok "Heziketa libreago bat ehuntzen" formazioa emango du Orioko Zingira eskolan eta online

Ane Ablanedok "Heziketa libreago bat ehuntzen" formazioa emango du Orioko Zingira eskolan eta online

Lau moduluz osaturiko formazio bat eskainiko du Ane Ablanedok Orioko Zingira eskolan, Heziketa libreago bat ehuntzen izenekoa. Formatua semi-presentziala izanen da. Hau da, 4 orduko 2 saio presentzial izanen dira, larunbat goizez, ikastaroaren hasiera eta bukaera emanen diotenak. Gainerakoa online emana izanen da.

Hik Hasi

Umeen ahotsak konfinamendu garaian

Umeen ahotsak konfinamendu garaian

Haurrak COVID-19a dela eta bizitzen ari diren egoeraz kezkatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta KideON ikerketa-taldeko kide batzuek ikerketa bat egin du konfinamendu-egoeran txikienen ahotsak jasotzea izan duena helburu (Berasategi, Idoiaga, Dosil, Eiguren, Pikaza & Ozamiz, 2020). Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 2-14 urteko 1.200 haurrek osatu dute lagina. Haurrek konfinamendu-egoeran bizi izan dituzten errealitateak jasotzea izan du helburu ikerketak, haien alderdi emozionaletan, fisikoetan, sozialetan eta akademikoetan jarriz arreta.