Hik Hasi

Natura ezagutu, natura maitatu eta zaintzeko

Natura ezagutu,  natura maitatu eta zaintzeko

Landarlan ingurumen-elkarteak naturanhezten.eus web-orria sortu du, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo edo Lanbide Heziketa arteko haur eta gazteei eta haien irakasleei naturaren hezkuntzan sakontzeko aukera emateko.

Hazi Hezi

Konfinamendu-garaiko neurriak: Zer leku eta denbora eskaintzen dizkie gizarte honek haurrei?

Konfinamendu-garaiko neurriak: Zer leku eta denbora  eskaintzen dizkie gizarte honek haurrei?

Haurrak izan ziren koronabirusaren ondorioz euren egunerokotasunean murrizketak jasan zituzten lehenak, eskolak ixtea izan baitzen birusaren hedapena mugatzeko hartutako lehen neurria. Konfinamendu erabatekoa ezarri zen ondoren, lantegiak eta saltokiak itxi ziren... Baina apurka-apurka deskonfinamendua ezartzen joan da. Langileak beharrera itzuli ziren lehenik, komertzioak eta tabernak ireki ziren ondoren, baina haur-parkeak izan dira ireki dituzten azken guneak. "normaltasun berria" deiturikoa ezarri da eta covid-19aren irakaspenak mahai gainean gelditu dira.

 

Albistea

‘Jirafaren hizkuntza‘ ikastaro berria eskainiko du Hik Hasik online Nerea Mendizabalekin

‘Jirafaren hizkuntza‘ ikastaro berria eskainiko du Hik Hasik online Nerea Mendizabalekin

Hik Hasik, ohiko eskaintzaz gain, beste berri batekin hasiko du bere 25. ikasturtea: Jirafaren hizkuntza, eskolako elkarbizitzarako gako ONLINE ikastaroa. KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako ikastaroa izango da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan.

Izan ere, irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek emango du. Komunikazio Ez Bortitzean hezitzaile eta aditu da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin KEBeko ikastaroak eta formazioa ematen.

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, 10 bideo/audio eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko.

Izena emateko epea irekita dago urriaren 5era arte www.hikhasi.eus webgunean.

EGITARAUA

Albistea

Xirula Mirularen gitarra ikastaroa

Xirula Mirularen gitarra ikastaroa

Xirula Mirulak antolatzen duen XII Gitarra Ikastaro hau musika tresna honetaz deus jakin gabe gitarraren laguntzaz kantuan jarduteko gogoa dutenei zuzendua dago. Hutsetik hasten da eta solfeoa ez da arazo. Praktikan oinarritzen da ikastaroa: gitarran eta kantuan.

Aurreko ikastaroetan ehundik gora kanta landu dituzte, eskola girokoak dira asko, herrikoiak eta gaur egungoak gainerakoak.

Saioak asteartetan izango dira, 19:00 eta 20:30k bitartean.

Urriaren 20an izango da lehen klasea eta maiatza bukaeran amaituko da ikastaroa.

250 €takoa izango da aurten ere matrikula eta ikastaroa martxan jarri ondoren egin ohi da ordainketa. Gitarra ezik beste material guztia sartzen da prezioan.

Segurtasun eta osasun neurriak hartuko dira eta ondorioz, zortzi lagun inguruko taldea izango da aurtengoa.

Gitarra jotzen ikasteko interesa baduzu deitu telefonoz (943-46 35 55, 17:00-19:00 bitartean) edo korreo bat bidali (xirulamirulamusika@gmail.com).

LEKUA: Donostia

HASIERA DATA: 2020-10-20

AMAIERA DATA: 2021-05-25

HASIERA ORDUA: 19:00

AMAIERA ORDUA: 20:30

Albistea

Sindikatuen arabera, %65eko erantzuna du hezkuntzako grebak

Sindikatuen arabera, %65eko erantzuna du hezkuntzako grebak

 

 ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek gaurko deitutako grebak jarraipen zabala izan du, sindikatuen arabera. Eskaera argia izan du gaurko grebak: ratioak jaitsi, irakasle gehiago kontratatu eta osasuna eta hezkuntza bermatzeko baliabideak jar ditzan eskatu diote Eusko Jaurlaritzari: "Hezkuntza Sailari egoerak eskatzen duen ardura behingoz bere gain hartu eta aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurri zein baliabideak abian jartzea».

Sindikatuen arabera, hiru hiriburuetan egin diren manifestazioak ere oso jendetsuak izan dira: 8.000 lagun izan dira Bilboko kaleetan; 5.000, Gasteizen; eta 4.000, Donostian. Manifestazioekin bat egin dute, gainera, ikastetxe askotako guraso-elkarteek eta ikasleen mugimenduek.