Hik Hasi

Geroa elkarrekin idatziko dugu!!! Kalean da 252. Hik Hasi

Geroa elkarrekin idatziko dugu!!! Kalean da 252. Hik Hasi

Editoriala: Hik Hasi opari batekin dator 25. ikasturtean

Gai nagusia: Ikama, ikasleak martxan dira

Elkarrizketa: Rakel Gamito: "Eskolak ezin dio bizkarra eman bere ikasleen errealitate birtualari"

Esperientziak: Otzopo guztien gainetik eta protokolo guztien azpitik, ildo pedagogikoari eutsiz

Ekarpenak 1: Zorionak, Hik Hasi! Geroa elkarrekini idatziko dugu!

Ekarpenak 2: Uriz Pi ahizpak, ideia berritzaileen defendatzaile sutsuak

Galdeidazu: Asier Exenike (Aztiker): 'Eskolara buelta' inkesta egin duzue familien artean. Zer iritzi eta kezka dituzte?

Proposamena: HitzKeta: Haurrentzako euskal kulturaren sarea

Atzeko atetik: Aines Dufau

Albistea

Zorionak, Hik Hasi! Zorionak, hezkuntza komunitateari!

Zorionak,  Hik Hasi! Zorionak, hezkuntza komunitateari!

Hik Hasik 25 urte betetzen ditu ikasturte honetan, eta egoera gozoa ez bada ere, ospatzeko arrazoirik badela iruditzen zaigu: euskarazko hezkuntza aldizkariak 25 urte betetzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Hik Hasiren 25. urteurrenaren aurkezpena egin genuen atzo Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Hik Hasi

Gizarteaz eta hezkuntzaz hausnartutakoa irakurgai

Gizarteaz eta hezkuntzaz hausnartutakoa irakurgai

‘Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi’ liburuxka: Etorkizuna margotzen hasita, kolore askotako pintzelkadez margotu daiteke; eta norberaren hautuaren arabera grisagoa, ilunagoa edo argiagoa geratu daiteke. Hik Hasik hainbat arlotako 13 aditu eta aritu jarri zituen 2019ko uztailaren 1ean gizartearen eta hezkuntzaren etorkizunaz hausnartzen —eta urtebete geroago COVID-19aren pandemiaz ere bai—. Emaitza 'Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi' liburuxka izan da.

Hazi Hezi

Juan Kruz Lakasta (zutabea): Egiazko gertakarietan oinarrituriko gogoeta

Juan Kruz Lakasta (zutabea): Egiazko gertakarietan oinarrituriko gogoeta

Konfinamenduak iraun zuen bitartean, gure 12 urteko alaba Maddik txakalaldi bakarra eduki zuen: bizpahiru eguneko motelaldia. Gainontzean, ederki eutsi zion itxialdiari, kemenez, aldarte onez. Meritua badu, jakina. Neska zoragarria da (bereziki haren aitaren begietara). Baina meritua ez ezik baditu gure langile auzoko ikastetxe publikoko hainbat ikaslek ez dituzten zenbait gauza: lasai egoteko moduko etxe duin bat, etxerako lanak prestatzeko edo lagunekin bideodeiak egiteko Interneteko konexio on bat, erosketen saskian gutizia apetatsuak sartzeko eta hilabete amaierara iristeko arazo handirik ez duten bi guraso. Laburbilduz, maila sozioekonomiko on bat. 

Hik Hasi

Atzo Domu Santu eta Arimen Eguna; gaur, Gau Beltza

Atzo Domu Santu eta Arimen Eguna; gaur, Gau Beltza

Orain dela urte batzuk, Halloween iritsi zitzaigun Euskal Herrira, eta, urtez urte, goraka doan ospakizuna da. Halloweeneko kalabaza gero eta presenteago dago merkataritza-guneetan, ostalaritzan (taberna, jatetxe, ostatu…), mozorro-dendetan, telebistako iragarkietan eta baita litxarreria-paketeetan ere, sorgin eta bestelako irudiekin (Araolaza, 2009). Egun horrek gure kultura-ondareari lotutako Arimen Gauarekin edo Gau Beltzarekin egiten du topo. Jai horrek gure artean izan duen presentzia aztertzeko eta garai berrietara egokitzeko zertzelada batzuk eskaintzen dira artikulu honetan, bai eskola-eremurako eta baita eskolatik kanpoko eremurako ere.

Hazi Hezi

COVID-19arekin BIZItzen ikasten

COVID-19arekin BIZItzen ikasten

Koronabirusari aurre egiteko eskura daukagun prebentzio-neurri garrantzitsua geure buruak banako eta talde gisa babestea da. Ezarritako neurriez gain, elikadura, ariketa fisikoa eta emozioak zaintzeak lagun gaitzake, helduak eta gure haurrak, osasuntsu egoten.