Albistea

Laborategiari itxiera eman dio Hik Hasik hausnarketa kolektiboarekin

Laborategiari itxiera eman dio Hik Hasik hausnarketa kolektiboarekin

Uztailaren 1ean eman zaio itxiera Hik Hasi Laborategiari, ohiko Udako Topaketen ordez hausnarketa kolektibo bat eginez: “Irailerako gakoak: hausnarketa kolektiboa” . Aurretik maiatzean eta ekainean Hik Hasi Laborategiko mintegiak eta ikastaroak burutu dira, eta laborategiari itxiera emateko jardunaldia izan da uztailaren 1ekoa.

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko zelaian, aire librean, elkartu ziren hezkuntzako hainbat aditu, aritu, zuzendari, irakasle eta hezitzaile, eta denen artean orain arteko egoerari nola egin dioten aurre eta irailera begira zein erronka dituzten aipatu zuten. Kezkak, ekimenak eta proposamenak aurrez aurre partekatzeko eta elkarren berri jakiteko abagune ederra izan zen, eta elkargunerako espazioek ematen duten indartzeko aukera baliatzekoa. Hik hasi aldizkariaren uztaileko zenbakian, 250.ean, bilduko dira bertan esandakoak.

Albistea

Laborategiari itxiera emateko, hausnarketa kolektiboa egingo dugu

Laborategiari itxiera emateko, hausnarketa kolektiboa egingo dugu

Aurten, egoerak hala behartuta, ezingo ditugu Udako Topaketak egin, baina hitzordu bat izango dugu, hala ere, elkarrekin: Uztailaren 1ean, eta Laborategiari itxiera emanaz, jardunaldi berezia egingo dugu Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Hik Hasi Laborategiaren itxiera. Irailerako gakoak: hausnarketa kolektiboa izenburupean, adituak eta irakasleak elkartuko ditugu COVID-19aren krisiak mahai-gainean jarri dizkigun galdera eta erantzunetatik abiaturik, irailean eskola hobera itzuli ahal izateko.

Nora Salbotx Amaiurko herri eskolako maistra eta zuzendariak eta Ane Ablanedok pedagogia berritzaileetan aditua den irakasleak markoa ezarriko digute eta aldaketarako gakoak emango dizkigute eta ondoren eraldaketa lantzen ari diren hainbat ikastetxetako esperientziak partekatuko dituzte zuzendaritzetako kideek. Hirugarrenik, irakasle parte-hartzaileek ere ahotsa izango dute, euren esperientzia, gogoeta eta lekukotasunen berri emateko, eta guztien arteko hausnarketarekin hainbat gako eta ideia jasoko ditugu guztiontzako baliagarri izango direlakoan.

Sarrera doakoa da baina mugatua, hausnarketan parte hartzeko izena eman behar da webgunean, eta plaza mugatuak daudenez, lehentasuna Laborategian parte hartu dutenek izango dute.

IZENA EMATEKO

Hazi Hezi

Cira Crespo: “Umearen zaintza heldu bakar baten gain jartzea zentzugabea da, salbuespen historiko bat"

Historian doktorea da Cira Crespo, eta ikuspegi horretatik amatasuna eta haurren haziera testuinguru historiko eta politikoarekin lotzen ditu, eta bereziki modernizazioak eta kapitalismoak zaintza zenbat zaildu duten azaldu du ‘Maternalias’ eta ‘Madres en red’ liburuetan. Berriki, Euskal Herriko historian azpimarratu beharreko hainbat andreren bizitzak erreskatatu ditu ‘Baginen’ liburuan (Txalaparta)

Albistea

Jangeletako langileek protestak hasi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Jangeletako langileek protestak hasi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Hiru greba egun deitu dituzte LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan, eta horietatik lehena gaur gauzatu dute. Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur eguerdian hiriburuetan; Gasteiz eta Donostian elkarretaratzeak, eta manifestazioa Bilbon.  “Osasuna, enplegua eta pertsonen beharrak erdigunean” jarri behar dela aldarrikatu dute langileekin.

Hik Hasi

Kalean da hik hasiren 249. zenbakia

Kalean da hik hasiren 249. zenbakia

Ekaineko zenbakian COVID-19ari lotutako zenbait gairekin batera, bestelako esperientzia eta ekarpen pedagogikoak biltzen dira:

- Editoriala: Eralda daiteke, eralda dezakegu

- Gai nagusia: Teknologia digitalak pedagogiaren zerbitzura

- Elkarrizketa: J- Iñaki Etxezarreta: “Hezkuntzaren funtzio inportanteenetako bat  humanismo aktiboa lantzea da, horrek eramaten gaitu eraldaketara”

- Esperientziak: Kideen emozioen ardura hartzea ere lankidetza delako

- Ekarpenak 1: Konsue Salinas: “Koronabirusaren krisiagatik sortutako egoera berriak lantzeko materiala prestatu dugu”

- Ekarpenak 2: Adimen-gaitasun handiak eta emakumeak

- Galdeidazue: ZiTeO ikerketa-taldea: zertarakoa behar dugu STEM hezkuntza?

- Proposamena: Meatzaldea-Peñas Negras ekoetxea

- Atzeko atetik: Aretz Iguiniz

Albistea

Uztailaren 7an itxiko da 0-6 etapako aditu-tituluaren izen-ematea

Uztailaren 7an itxiko da 0-6 etapako aditu-tituluaren izen-ematea

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzendutako bi urteko formazioan izena emateko aukera dago oraindik Hik Hasiren webgunean, plaza batzuk gelditzen baitira. 

2020-21ikasturtean eskainiko den aditu-titulua zortzigarren promozioa izango da. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

Eusko Jaurlaritzako homologatutako titulua da.