Albistea

Kristina Goñi: “Krisi honetatik aterako bagina gizartearen baloreak aldaturik eta gizarteak zaintzaren garrantzia ikusiko balu, ikasketa handia izango litzateke”

Kristina Goñi: “Krisi honetatik aterako bagina gizartearen baloreak aldaturik eta gizarteak zaintzaren garrantzia ikusiko balu, ikasketa handia izango litzateke”

Kristina Goñi Elizondoko Baztan haur-eskolako zuzendaria da. Duela zazpi urte 0-6 etapako formakuntza egin zuen, tituluaren lehen promozioan. Orain aditu-tituluaren bigarren ikasturtearen koordinazioa hartu du, eta prestakuntza indarturik abiatuko da irailean. Loris Malaguzzi, Maria Montessori, Rebecca eta Mauricio Wild, Rudolf Steiner (Waldorf pedagogia) eta Heike Freire autoreen ekarpenak landuko dituzte eta Kataluniako nahiz Euskal Herriko esperientzia interesgarriak ezagutzeko parada izango dute, Alvaro Beñaranek eskainiko duen formakuntza pertsonalarekin batera.

Hik Hasi

Josu Txapartegi eta Fito Rodriguez: “Herriarena dena publikoa da”

Josu Txapartegi eta Fito Rodriguez: “Herriarena dena publikoa da”

Josu Txapartegi Txapasek (Zarautz, 1946) eta Fito Rodriguezek (Gasteiz, 1955)
Eskola publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa liburua idatzi dute
(Delta argitaletxea), euren esperientziatik euskal eskola publiko nazionalaren bidean
ekarpen eraikitzaile bat egiteko helburuarekin.

Albistea

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA izeneko urtebeteko formazioa eskainiko du Hik Hasik, laugarrenez; izen-ematea irekita dago

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA izeneko urtebeteko formazioa eskainiko du Hik Hasik, laugarrenez; izen-ematea irekita dago

2020-21 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez.

IZENA EMATEKO

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA - EGITARAUA

Albistea

Nora Salbotx: "Zaintza ere hezitzailea da. Eskolara bueltatzen garenean zauri asko izango ditugu sendatu eta zaindu beharrekoak"

Nora Salbotx: "Zaintza ere hezitzailea da. Eskolara bueltatzen garenean zauri asko izango ditugu sendatu eta zaindu beharrekoak"

Nora Salbotxen hitzaldia, "COVID-19-aren ondorengo eskola pentsatzen" hitzaldia hemen ikus liteke.

 

Hik Hasi

Telelana nola eta zerekin; doakoak eta libreak diren aukerak

Telelana nola eta zerekin; doakoak eta libreak diren aukerak

Aste hauetan inoiz baino jende gehiagok jo behar izan du telelana egitera, halabeharrez COVID-19aren ondotik ezarritako konfinamendua dela-eta. Etxetik, ordenagailuarekin eta Interneteko baliabideak erabiliz lan egiten ere ikasi egin behar da, askotariko tresnak, baliabideak eta plataformak baitaude, beharrak eta bitartekoak adina. Beraz, hasteko, ezagutu egin behar dira, eta horrez gain, norberaren beharretara egokien moldatzen direnak aukeratu.

Albistea

Jaume Funes: “Nerabeek ere atera behar dute; itundu dezagun zein ardurekin aterako diren, baina bakarrik ateratzen utzi behar diegu”

Jaume  Funes: “Nerabeek ere atera behar dute; itundu dezagun zein ardurekin aterako diren, baina bakarrik ateratzen utzi behar diegu”

Martxoaren 25ean Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetariak gutun-dekalogo bat idatzi zien nerabeei: “Nola biziraun zure gurasoekin itxialdi luze batean”. Horren aurretik gurasoei beste gutun-dekalogo bat idatzi zien, zer egin galdezka zituelako. Baina bidezkoa iruditu zitzaion nerabeen ikuspegia ere aintzat hartzea, bai haien egoera ulertzen laguntzeko eta baita haien lekuan jartzeko ahalegina egin nahi duten helduei laguntzeko ere.

Orain,  umeak ateratzeko aukeraz hitz egiten den egun hauetan, nerabeez ez da ezer esan. Haurrak baino ahaztuago daude, nahiz eta berdin-berdin daramatzaten bost aste etxean. Funesek ozen aldarrikatzen du nerabeek ere atera behar dutela, haiekin hitz egin eta negoziatuta.