Albistea

Abian da Hik Hasi Laborategia

Abian da Hik Hasi Laborategia

Hik Hasi Laborategia abiatu dugu: lehen mintegiko lehen ikastaroko zuzenekoan azpimarra asko egin zituen Nora Salbotx Amaiurko herri eskolako maistrak. "Eskola ere ezagutza komuna bat da";
"ezagutza modu kolaboratiboan eraiki behar da"; "Irailean egokitzapen potente bat prestatu beharko dugu guztiontzat, ez bakarrik haur txikientzat".

Bigarren ikastaroa, "COVID-19aren ondorengo askatasunaren pedagogiaz", Ane Ablanedorekin, abian da. Baina izen-ematea zabalik dago maiatzaren 20a arte. Zuzenekoa 21ean izango da, 15:00etatik 16:20etara. (Heike Freirerena maiatzaren 21etik 26ra izango da, gaztelaniaz, eta izen-ematea zabalik dago)

Bigarren mintegiko izen-ematea ere zabalik dago hemen.

Hazi Hezi

Kontaktua, mugitzeko indar

Kontaktua,  mugitzeko indar

Emmi Piklerren Mugimendu Autonomo Librearen filosofia eta umeak soinean eramatea bateragarriak direla frogatzeko hainbat arikulu idatzi dituzte esparru ugaritako adituek, tartean Beatriz M. Muñozek; mugimendu autonomoaren jatorrizko postura zalantzan jartzeaz gain, amaren sabeletik mundura,
ume-eramaileek egokitzapena errespetuzkoa izaten laguntzen dutela dio. 

Albistea

Bigarren mintegiko izen-ematea zabalik dago

Bigarren mintegiko izen-ematea zabalik dago

Osasun krisiak hezkuntzan eragin duen aldaketaz hausnartzeko sortu dugun laborategiko bigarren mintegian konfinamenduan hainbeste erabili ditugun baliabideen inguruan hausnartzeko eta praktika onak ezagutzeko parada izango dugu, IKTak, etxerako lanak eta ebaluazioa (ebaluazio hezigarria), IZENA EMATEKO
- Ongi ari al gara erabiltzen IKTak? Aplikazioetatik harago, ikuspuntu etiko, pedagogiko eta osasuntsutik, zer eduki behar dugu kontuan?
- Etxerako lanak... guztiek balio al dute? Guztiak al dira balekoak?
- Eta nola ebaluatu hau guztia, gauden egoeran egonik, nola aplika genezake ebaluazio hezigarria?

Albistea

EHUko Joxe Amiamak, HUHEZIko Amaia Arroyo-Sagastak eta NIEko Irene Lopez-Goñik eskainiko dituzte bigarren mintegiko ikastaroak, eta matrikula zabalik dago

EHUko Joxe Amiamak, HUHEZIko Amaia Arroyo-Sagastak eta NIEko Irene Lopez-Goñik eskainiko dituzte bigarren mintegiko ikastaroak, eta matrikula zabalik dago

COVID-19ak hezkuntzan eragin duen krisiaz hausnartzeko, eta urgentziaz gelditu, pentsatu eta gauzak onbideratzeko HIK HASIk antolatu duen laborategiko bigarren mintegia maiatzaren 19an abiatuko dugu, eta matrikulazioa dagoeneko zabalik dago. Bigarren mintegi honetan konfinamenduan garrantzi berezia hartu duten irakas-baliabide eta -metodologiak izango ditugu aztergai: teknologia digitalak (HUHEZIko irakasle Amaia Arroyo-Sagastarekin), etxerako lanak (EHUko irakasle Joxe Amiamarekin) eta ebaluazio hezigarria (NIEko pedagogia arduradun Irene Lopez-Goñirekin). Teoria bakarrik ez, praktika onak, hausnarketarako gakoak eta baliabide hauen erabilera okerraren arriskuez ariko dira hiru irakasleak, konfinamenduari begira bakarrik ez, bereziki irailetik aurrera baliabide hauek modu egokiagoan erabili ahal izateko helburuarekin. Izena eman daiteke hemen.

Hik Hasi

Ikastetxera ilusioa ekarri duen proiektua

Ikastetxera ilusioa ekarri duen proiektua

Ikasturte berezia izaten ari da 2019-2020koa Gasteizko Barrutia eskola publikoan, eta ez koronabirusak eragindako konfinamenduagatik soilik. Mugimendu berezia dago, ilusio berri bat antzematen da ikasleengan, gurasoengan eta irakasleengan. Eskolako atarian zintzilik dauden koloretako banderolek ere horixe adierazten dute. Eta Magnet-Erakarri proiektua da horren erantzulea. Hiru urterako abiatu duten proiektu honekin, artea ardatz hartuta ari dira curriculuma lantzen eskolan.

 

Albistea

COVID-19aren krisia hezkuntza hobetzeko balia dezagun, formazioa antolatu du Hik Hasik

COVID-19aren krisia hezkuntza hobetzeko balia dezagun, formazioa antolatu du Hik Hasik

Hiru mintegi egingo ditugu maiatzean eta ekainean. Aurrenekoa krisiak lehen planora ekarri dituen balioez hausnartzeko: zaintzaz, Nora Salbotxekin; askatasunaz, Ane Ablanedorekin; eta naturaren garrantziaz, Heike Freirerekin. Bigarren mintegian metodologiaz eta baliabideez hausnartuko dugu: etxerako lanez, Joxe Amiamarekin; ebaluazio hezigarriaz, Irene Lopez-Goñirekin eta IKTen alderdi gizatiarraz, Amaia Arroyo-Sagastarekin. Hirugarren mintegian familia eta eskola aztertuko ditugu Nerea Mendizabalekin; pedagogia sistemikoaren ikuspegitik, Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabalekin eta Alvaro Beñaranekin. Mintegi osoa beharrean, ikastaroak era soltean ere egin daitezke. Guztiak online izango dira, eta matrikulazioa zabalik dago hik hasi-ren webgunean

Mintegiaren egitura honakoa izango da: Hiru ikastaro ditu, ikastaro bakoitza era soltean egin liteke. Matrikulatutako ikasleek irakaslearen bi bideo jasoko dituzte, berariaz egitasmo honetarako prestatuak, eta beste bizpahiru testu egokierarako hautatuak. Ikasleek euren erritmoaren arabera ikusi eta irakurri ahal izango dituzte bideo eta testuak, eta ostegunetan, 15:00etatik 16:20etara zuzenekoa egingo da Zoom bidez irakaslearekin, bertan, irakaslearen hitzaldi labur bat eta ikasleen galderei erantzungo zaie. Ikasleek galderak eta hausnarketak zuzenekoaren aurretik bidaltzeko aukera izango dute. Mintegiak urgentzia bati erantzuten dio, eta gelditzeko eta pausatzeko hausnarketak, batetik, eta gako eta praktika onak eskainiko ditu.