Albistea

'Eskola aldiriak' proiektuaren deialdia ireki du Donostiako Tabakalerak

'Eskola aldiriak' proiektuaren deialdia ireki du Donostiako Tabakalerak

Hezkuntza komunitateari zuzendutako deialdi honek artea eta hezkuntza lotzen dituzten proiektuak garatzeko laguntza ematen du. Donostiako Tabakalerak sustatuko deialdia da eta 6. edizioa du aurtengoa. Eskola Aldiriak deialdian aurkezten diren proposamenek honako erronka hauek izan behar dituzte oinarrian: elkarbizitza, espazio publikoa erabiltzea, auzoarekiko harremana, hezkuntza-proiektuan hezkuntza-komunitatea inplikatzea (familiak, ikastetxeko langileak…) eta metodologia pedagogiko berriak praktikan jartzea.

Gipuzkoako bost proiektu izango dira aukeratuak gehienez. Tabakaleratik proiektu bakoitzari jarraipena egingo zaio eta bitarte horretan proiektu guztiak elkartuko dituen topagune bat sortuko da urtean zehar finkatutako saio ezberdinen bidez. Proiektu bakoitzeko ordezkariz osatutako topagune honekin elkarrengandik ikasteko espazioa sortu nahi da, une berean garatzen ari diren tokian tokiko proiektuen arteko esperientzia trukea emanez, elkar erlikatuz eta elkarrengantik ikasiz.

Eskola aldiriak deialdian aurkezteko epea ekainaren 25ean bukatzen da. Lotura honetan aurki daiteke informazio gehiago.

Hik Hasi

COVID-19a eta itxialdia opari bihurtzeko aukera

COVID-19a eta itxialdia  opari bihurtzeko aukera

Adimen emozionala, bizitzarako hain garrantzitsua eta, askotan, ahaztuta dugun ikasgaia. Garapen pertsonala ahalbidetzen duena eta une zailetan bereziki horren falta sumatu duguna, orain koronabirusagatik etxean itxialdian gauden honetan bezala. Ez al litzateke ederra izango gure gaur egungo haur eta gazteak bizitzan aurrera ateratzeko, zoriontsu izateko eta bizitzako aldaketei egokitzeko tresnez baliatzea? Utopikoa eta zaila dela pentsatuko dute batzuek, Madinabeitiak ez du uste. Gure beldurrak eta aurreiritziak alde batera utzita eta benetan garrantzitsua zer den argi badugu, bide honetan murgildu ahal izango gara, hezitzaile, bidelagun edo guraso moduan.

Hik Hasi

Hamabost iradokizun konfinamenduko online irakaskuntza hobetzeko

Hamabost iradokizun konfinamenduko online irakaskuntza hobetzeko

Egun hauetan online irakaskuntzaren inguruko testu anitz irakurtzen ari gara sare sozialetan, aldizkari espezializatuetan eta artikulu akademikoetan ere. Bistan da online irakaskuntzak irakasleari eskatzen dion funtzioa zeharo aldatzen dela. Baina ez du hori bakarrik aldatzen: ikaslearen papera, landu beharreko edukia, erabiltzen ditugun estrategia metodologikoak zein gurasoei eskatzen zaizkien marko eta ahaleginak ere zeharo aldatzen ditu.

Albistea

Familia eta eskola binomioa izango dugu aztergai hirugarren mintegian

Familia eta eskola binomioa izango dugu aztergai hirugarren mintegian

HIK HASI laborategiaren hirugarren mintegiak familiari begiratuko dio, eta izen-ematea zabalik dago webgunean. Egoera berri honetan eskolak ez ezik, familiak ere lurrikara bat jasan du eta bere egunerokoa ikaragarri aldatu zaio, etxea bihurtu da eskola, eta horrek emozio asko eragin ditu; lan-baldintzak aldatu; rolak birkokatu behar izan dira; arau berriak ezarri, eta abar. Horri guztiari begiratuko diogu Alvaro Beñaranekin eta Pedagogia Sistemikoaren ikuspegiarekin (Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaolarekin) eta hirugarrenik, Nerea Mendizabalekin. Ikastaro hauek guztiak hezitzaileei ez ezik, gurasoei zuzenduak daude eta irailari begira aurrelana edo prebentzioa egiteko gakoak emango dizkigute.

Hik Hasi

Eskolak itxita, laguntza-sareak irekita

Eskolak itxita, laguntza-sareak irekita

Beste hilabete batez konfinamenduak ikastetxeak itxita mantendu ditu. Ondorioz, ikasle asko online ari dira eskolak jasotzen eta lanak eskuratzen, nor bere etxetik, bere ordenagailutik, pantailaren beste aldetik, eta ez da gauza bera. Denak dira horren jakitun, ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Informazioa eta interakzioa bermatzeko ekilibrista lanak egiten ari dira guztiak eta egoera eta premia berri horietatik sortu dira laguntza-sareak. Modu batera edo bestera, Euskal Herri osoan laguntza-sareak sortzen ari dira eta horietako hiru esperientzia bildu dira hemen: Donostiako Axular lizeoan ikasle ohiak ari dira ikasleei laguntzen, Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastolan praktiketako ikasle ohiak eta Lasarte-Oriako Oriarte institutuan ikasleak.

Hik Hasi

hik hasiren 248. zenbakian ohiko moduan argitaratu eta banatu da

hik hasiren 248. zenbakian ohiko moduan argitaratu eta banatu da

Hilabete honetan hik hasiren 248. zenbakia paperean bidaltzeko moduan izan gara, eta apirileko 247. zenbakia ere bidali dugu modu berean (apirilean ezin izan genuen eta pdf formatuan bidali genien harpide guztiei).

248. zenbakian COVID-19aren inguruko gaiak eta artikuluak landu dira beste gaiekin batera, eta elkarrizketa nagusian hik hasiren 25. urteurrena gogoratu dugu, 1995eko maiatzean argitaratu baitzen  0. zenbakia.

  • Editoriala: Euskal hezkuntza komunitateak erakutsi duen ardurari eta gaitasunari erantzutea dagokie administrazioei
  • Gai nagusia: Eskolak itxita, laguntza-sareak irekita
  • Elkarrizketa: Arantxa Urbe, Xabier Sarasua eta Izaskun Madariaga: “Hik Hasik heldu egin da, 25 urte bete ditu, jendeak aintzat hartzen du eta hori errespetutik landutako uzta da”
  • Esperientziak: COVID-19a eta itxialdia opari bihurtzeko aukera
  • Ekarpenak 1: 15 iradokizun konfinamenduko online irakaskuntza hobetzeko
  • Ekarpenak 2: “Ikuspegi teknopedagogiko kritikoa” eraikitz
  • Ekarpenak 3: Sustraietatik ametsetara 0-6 aditu titulua. Kristina Goñi: “Krisi honetatik aterako bagina gizartearen baloreak aldaturik eta gizarteak zaintzaren garrantzia ikusiko balu, ikasketa handia izango litzateke”
  • Galdeidazu: Idoia Luzuriaga eta Miren Aranbauru: Hezkidetzaren mesedetan, eskola-kirola mistoa ala bereizia?
  • Proposamena: Emariak karta-jokoa
  • Atzeko atetik: Birkite Alonso musikaria eta irakaslea