Hazi Hezi

Cira Crespo: “Umearen zaintza heldu bakar baten gain jartzea zentzugabea da, salbuespen historiko bat"

Cira Crespo: “Umearen zaintza heldu bakar baten gain jartzea zentzugabea da,  salbuespen historiko bat"

Historian doktorea da Cira Crespo, eta ikuspegi horretatik amatasuna eta haurren haziera testuinguru historiko eta politikoarekin lotzen ditu, eta bereziki modernizazioak eta kapitalismoak zaintza zenbat zaildu duten azaldu du ‘Maternalias’ eta ‘Madres en red’ liburuetan. Berriki, Euskal Herriko historian azpimarratu beharreko hainbat andreren bizitzak erreskatatu ditu ‘Baginen’ liburuan (Txalaparta)

Hik Hasi

Kalean da 250. 'Hik Hasi'

Kalean da 250. 'Hik Hasi'

- Gai nagusia: COVID-19are irakaspenak eskola hobetzeko

- Elkarrizketa nagusia: Neli Zaitegi: "Ezin dugu jada pasa den mundurako hezi"

- Esperientziak: Haurrek eta gazteek nola tratatuak izan nahi duten adierazi dute

- Ekarpenak 1: Umeen ahotsak konfinamendu garaian

- Ekarpenak 2: Hezkuntza goiztiarreko laborategia ireki dute Bilboko Hezkuntza Fakultatean

- Ekarpenak 3: 'Xare' euskarazko kultura digitalaren gunea

- Galdeidazue: Zer egin daiteke irailean sei hilabatez euskararik entzun eta hitz egin ez duten ikasleekin? (Iñaki Eizmendi eta Arrate Gisasola)

- Proposamena: www.naturanhezten.eus weborria

- Atzeko atetik: Olatz Zugasti

Albistea

“Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi” jardunaldiko liburuxka salgai dago

“Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi” jardunaldiko liburuxka salgai dago

Iazko uztailean Hik Hasiren Udako Topaketen 20. urteurrenaren harira “Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi” jardunaldi berezia egin zen Donostiako EHUko areto nagusian. Orain, jardunaldi hartan esandakoak monografiko batean bildu dira.

Hitzaldi bat eta lau mahai-inguru egin ziren duela urtebete, eta hezkuntza alorretik kanpo dabiltzan adituek eta arituek hezkuntzari eta, oro har, etorkizuneko gizarteari buruz gogoeta egiteko parada izan zuten. Horretarako bi galdera egin zitzaizkien:

- 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?

- Horretarako, zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

Argitalpen honetan, mahai-inguru haietan egindako gogoetak bildu dira, aipaturiko galdera horiei emandako erantzunak. Argitalpena landu eta prestatu bitartean, ordea, COVID-19aren krisia etorri da gainera, mundu osoa irauli duen pandemia, eta baita hezkuntza arloa ere. Gauzak horrela, mahai-inguruko partaideei galdera berri bat luzatu zaie:

- Urtebete pasa da 2O19ko uztailean etorkizuneko gizarteaz eta hezkuntzaz hausnartzen aritu ginenetik. Orain, mundu mailako pandemia bat bizitzen ari gara COVID-19a dela-eta, konfinatuta egon gara eta ziurgabetasun egoera batera iritsi gara. Orain urtebete egindako gogoetari zer gehituko zenioke bizi dugun pandemia dela-eta?

Partaide hauen hitzak, hausnarketak eta gogoetak bildu dira Hik Hasiren 34. monografikoan: Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga Etxagibel, Idurre Eskisabel, Maitane Arnoso Martinez, Txusa Balbas, Arcadi Oliveres, Marga Iñiguez, Jon Sarasua, Ion Errea, Aritz Otxandiano, Heike Freire, Tamara Claveria eta David Fernandez. Monografikoa eskuratzeko www.hikhasi.eus-era jo daiteke.

 

Hazi Hezi

Nora Salbotxen zutabea: COVID-egunetan zaintzari ikasiak

Nora Salbotxen zutabea: COVID-egunetan zaintzari ikasiak

Hondar hilabete hauek katramilatsuak izan dira zinez. Aldiz, hezkuntza birpentsatzeko eta egiazki haurra eta bizitza erdigunean jarriko dituen eredua proiek-tatzeko aukera paregabea zabaldu zaigu.

Hazi Hezi

Familiek konfinamendua nola bizi duten jaso dugu 33. Hazi Hezin; kalean da

Familiek konfinamendua nola bizi duten jaso dugu 33. Hazi Hezin; kalean da

· Editoriala: COVID-19aren irakaspenak

· Gaurkoa: Maialen Berasategi

· Gai nagusia: Konfinamendua  familietan

· Elkarrizketa: Cira Crespo

· COVID-19 - DOSIER BEREZIA

· Mintzoa:  Kontziliazioa  konfinamenduan

· Hausnarketagaia: Haurrek gizartean  duten lekuaz

· Jolasgela

· Hala bazan, ez bazan: Urtzi Urrutikoetxea

· Sormenaz: Leire Bilbao

· Iritzia: : Nora Salbotx, Covid egunetan zaintzari ikasiak