Albistea

Abiatu dugu 0-6 etapako aditu-tituluaren zortzigarren promozioa

Abiatu dugu 0-6 etapako aditu-tituluaren zortzigarren promozioa

Usurbilgo Udalaren eta Udarregi ikastolaren laguntzari esker, asteburuan hasi dira aditu-tituluaren 7. promozioko bigarren ikasturtea —Kristina Goñiren koordinaziopean eta ostiraleko bere hitzaldiaren ondotik larunbatean Alfredo Hoyuelos izan genuen— eta 8. promozioko lehen ikasturtea, Xabier Tapiaren sarrera hitzaldiarekin. COVID-19aren pandemia dela-eta neurriak hartu beharra izan ditugun arren, giro goxoan hasi ditugu ikastaroak.

Hazi Hezi

Leire Bilbao: "Helduak baino poesia-hartzaile hobeak dira haurrak"

Leire Bilbao: "Helduak baino poesia-hartzaile hobeak dira haurrak"

Konfinamendu batekin amets egiten zuen Leire Bilbaok, etxean zarratu eta idatzi ahal izateko, Emily Dickinson bezala. Eta etorri da konfinamendua, baina ez da hautatua izan, ez da amestua bezalakoa izan. Kanpoan izan den larridurak ez dio barnekoa entzuteko abagunerik eskaini. Sortzeko, barnera begiratu behar baitu idazleak.

Hik Hasi

Neli Zaitegi: “Ezin dugu jada pasa den mundurako hezi”

Neli Zaitegi: “Ezin dugu jada pasa den mundurako hezi”

Abanton jaiotako emakume hau jakin-minak asko erakartzen zuen txikitatik. Anaia zaharragoen liburuak hartu eta txundituta begiratzen zien hizkiei. Zortzi urterekin hasi zen eskolan eta han ezagutu zuen maistrak pentsatzen irakatsi zien. "Emakume  indartsua zen, asko zekiena, eta niri gogoa berotzen didate asko dakitenek, oraindik ere bai. Harengatik naiz maistra". 24 urtez aritu zen gelan umeekin, zuzendari gero, ikuskari izana da, ehunka zuzendaritza talde formatu ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ere aritu zen. Duela  hamar urte jubilatu zen, baina Euskal Herritik kanpora formazio saioak ematera joateko beta hartu zuen. Azken lau urteetan Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari kargua bete du eta orain uztekoa da. Amaiera bikaina izan dela dio, asko ikasi duela. Halere, ia ziurra da ez dela erabateko amaiera izango, hezkuntzari lotuta jarraituko duela, beste hobby batzuk badituen arren, benetan arima berotzen diona hezkuntza baita.

Albistea

LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute hilaren 15erako

LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute hilaren 15erako

"Aurrez aurreko itzulera segurua bermatzeko neurri eraginkorrak" planifikatu eta baliabideak jarri ditzala eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Gaur  mobilizazioak egingo dituzte hezkuntza-delegaritzen atarian, hiru hiriburuetan.

Albistea

Euskal Herri osoko ikasleak eskolan dira gaurtik aurrera

Euskal Herri osoko ikasleak eskolan dira gaurtik aurrera

Iragan astean sartu ziren eskolara Ipar Euskal Herriko ikasleak, eta gaur egin dute sartzea Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoko haurrek. Salbuespenen bat izan ezik (Amezketan bezala), Derrigorrezko Hezkuntzako lehen zikloa bitarteko Euskal Herri osoko haurrak, eskolan dira. Irailaren 15ean hasiko dira EAEko DBHko bigarren zikloko ikasleak eta Batxilergokoak. Guztientzako ikasturte ezberdina izango da: musukoek, higiene-neurri zorrotzek eta distantziamenduak markatu baitute ikasturte hasiera. 

Hik Hasitik eskola-sartze ona opa dizuegu irakasle eta ikasle guztioi, bidelagun izango gaituzue!

Hik Hasi

COVID-19aren irakaspenak eskola hobetzeko

COVID-19aren irakaspenak eskola hobetzeko

Koronabirusaren osasun larrialdiak eragindako itxialdian egindako Hik Hasi Laborategiari bukaera emateko, uztailaren 1ean hezkuntzako bi aditu —Ane Ablanedo eta Nora Salbotx— eta bost ikastetxeko zuzendariak eta irakasleak bildu zituen Hik Hasik Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko lorategian COVID-19ak utzitako irakaspenetatik hausnarketa kolektiboa egiteko. Irailerako gako asko eman zituzten hizlari eta parte-hartzaileek. 

Uztailaren 1eko hausnarketa kolektiboko gakoak jaso ditugu HIK HASI aldizkariko gai nagusian eta baita Yotubueko gure kanaleko bideo honetan ere.