Hazi Hezi

Amaia Serrano: “Kulturak eguneroko bizimodu azkarrean arnasa hartzeko aukera eskaintzen du, ez da denbora galtze bat”

Amaia Serrano: “Kulturak eguneroko  bizimodu azkarrean arnasa hartzeko aukera eskaintzen du, ez da denbora galtze bat”

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa biziberritzeko lanean ari da Amaia Serrano Mariezkurrena (Donostia, 1984) beste hainbat eragilerekin batera, saretu eta baliabideak eskaintzeko hezitzaile eta norbanakoei. EHU-ko hezkuntza fakultateko irakaslearen aburuz, ezin baita, egiteko hori irakasleen eta familien bizkar utzi: “Ematen du haurrak garenean fantasiazko munduan aritzeko eta gorputzaren kontzientzia garatzeko behar handiagoa dugula eta heldu ahala behar horiek desagertzen direla”.

Albistea

Nahia Idoiaga: “Denok gaude harrituta haurrak zein ausart eta 'heldu' ari diren portatzen; baina horrek ez du esan nahi guztiz ongi daudenik”

Nahia Idoiaga: “Denok gaude harrituta haurrak zein ausart eta 'heldu' ari diren portatzen; baina horrek ez du esan nahi guztiz ongi daudenik”

Haurrek koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamendua eta alarma egoera nola bizitzen ari diren ikertzen ari da KideOn elkartea. Bertako kide da Nahia Idoiaga EHUren Bilboko Hezkuntza fakultateko Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakasleak. Ikerketa egiteko (hemen klikatuta) haurrei eurei egoera honen inguruko marrazkiak egitea proposatzen diete, gaiaz mintzatzea, eta garrantzitsua deritzote familiek ikerketan parte hartzea, ikerlariek ebidentzia zientifikoak edukitzeko, eta halaber, seme-alabekin egoeraz hitz egin ahal izateko abagunea ezartzen duelako.

Idoiagak bere doktorego tesian osasun izurriteek emozioetan eta osasunean zer eragin duten ikertu zuen, eta perspektiba horretatik begiratzen dio oraingo osasun-krisi honi. Haurrak, eta egiten ari diren esfortzua errekonozitzea eta erdigunean jartzea beharrezkoa dela dio ikerlariak.

Albistea

Konfinamendua harrera zentroetan: “Konplexua da elkarren artean metro eta erdiko distantzia mantentzea”

Konfinamendua harrera zentroetan: “Konplexua da elkarren artean metro eta erdiko distantzia mantentzea”

Eskolak itxita daude eta umeak etxean, bakoitza bere etxean. Bai, konfinamenduan ohikoa bihurtu den argazkia da hori. Baina badira beste argazki batzuk ere; ume guztiak ez daude haien jatorrizko etxeetan, batzuk harrera zentroetan daude, eta horiek ere, une hauetan, eskolara joan gabe daude, denak zentroan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa den Donostiako Zabalduz Uba zentroa da horietako bat. Zabalduz kooperatibak kudeatzen duen adin txikikoentzako larrialdi zentroa da eta 0-18 urte bitarteko umeak eta gazteak bizi dira bertan. Konfinamenduko egun hauetan egoera berria bizitzen ari dira, eta horren lekukotza eman diote Hik Hasiri Beatriz Maillo zuzendari pedagogikoak eta Onintze Kamino gizarte hezitzaileak.

Hazi Hezi

Erika Lagoma: Inuzente

Erika Lagoma: Inuzente

Zutabea: Teorizariorik ez. Aipurik ez. Juzkurik ez. Abenduaren 28 batean egin nintzen ama. Bortz minuturen aldearekin jaio ziren bi umeren ama. Haurdunaldian zehar ez nuen umeen hazkuntzari buruzko ezer irakurri, eta ez nintzen erditze aurreko prestakuntzetara joan. Ez zen hautu kontziente bat izan. Horrela suertatu zen. Jaioberrien unitateko gailuen zaratak jasangaitzak egin zitzaizkidan hamabortzgarren egunaz geroztik. Eta bitartean, oraindik umerik gabeko etxearen isiltasunean hartu nuen arnas. Zortzi hilabeteren ostean, zaintzaz gaindiko lanetara bueltatzea erregutu nion neure buruari, buru hori bera bertan aurkituko nuelakoan. Ez zegoen han.

Albistea

“Isolamenduak ez du esan nahi nerabeak besteekiko harremanak eten behar dituenik, kanalak dira aldatzen direnak”

“Isolamenduak ez du esan nahi nerabeak besteekiko harremanak eten behar dituenik, kanalak dira aldatzen direnak”

Konfinamenduak haur txikienengan zer-nolako eragina izan dezakeen aztertu genuen Alvaro Beñaranekin, eta orain, haur handiagoekin 8 urtetik nerabezaroa bitarteko haurrekin salbuespen-egoera hau bizitzeko hainbat gako eman dizkigu Josune Martirena haurren prebentzioan eta helduen psikoterapian espezialista den psikologoak.

Albistea

Txikitako beldurren jardunaldietako hitzaldiak Youtuben ikusgai

Txikitako beldurren jardunaldietako hitzaldiak Youtuben ikusgai

Iragan azaroaren 16an Donostian egin genituen Haur Hezkuntzako jardunaldietako hitzaldien bideoak eskegi ditugu Hik Hasiren Youtubeko kanalean. Bertan, Jon Arana, Myrtha Chokler eta Katty Homar psikomotrizistek eta Alexander Barandiaran HUHEZIko irakasleak parte hartu zuten. 700 hezitzailek baino gehiagok parte hartu zuten Bilbon eta Donostian egindako jardunaldietan.  HAZI HEZIn ere gaiaz egin genuen erreportajea.