Hik Hasi

Garaiak hainbeste aldatu direlarik, bermatuta al dauka Antzuolako herri-eskolak bere eskola-proiektua?

Garaiak hainbeste aldatu direlarik, bermatuta al dauka Antzuolako  herri-eskolak bere eskola-proiektua?

Andoni Arguiñano: Erantzuna ulertzeko, beharbada, interesgarria litzateke aurretik Antzuola Herri Eskolak izandako bilakaeraren inguruko zertzelada batzuk ematea. Tesian azaltzen den moduan, lau dira aldagai nagusiak proiektuen biziraupenerako: hezkuntza-komunitatea, komunitate horren barnean dauden irakasleak, ikastetxearen antolamendu-eredua eta administrazioak proiektu berritzaileak babesteko hartzen duen ardura. 

Albistea

Etxeak eskola bihurtuta; argazki bat Euskal Herriko ikastetxeei eta etxeei (II)

Etxeak eskola bihurtuta; argazki bat Euskal Herriko ikastetxeei eta etxeei (II)

Konfinamenduaren bigarren argazkian ikastetxeetako leihoetako pertsianak itxita ikusten dira; etxeetakoak, aldiz, irekita. Leihotik leihorako hizketaldirik ez da ikusten, baina bi aldeak komunikatuta daude teknologia berrien laguntzarekin, helburua ikastetxearen eta familien arteko komunikazioa mantentzea eta bermatzea izan baita eta ikasketa-prozesuarekin ahal den neurrian jarraitzea. Hormen arteko hartu-eman horren nondik norakoak kontatzen dituzte hainbat irakasle eta hezitzailek hurrengo lerroetan.

Hazi Hezi

Amatasun bizigarriagoa xede

Amatasun bizigarriagoa xede

Amatasuna eta feminismoa. Feminismoak ekarpen ukaezinak egin dizkio andreen askapenari, baina amatasunaren mataza ez dauka guztiz askatua oraindik ere. Zaintza erdigunean jartzearen aldeko diskurtso feministetan amatasuna ere erdigunean jartzeko premia dago, andre askok, gaur egun, presio eta bakardade handiz bizi baitute amatasuna.

Albistea

Etxeak eskola bihurtuta; argazki bat Euskal Herriko ikastetxeei eta etxeei (I)

Etxeak eskola bihurtuta; argazki bat Euskal Herriko ikastetxeei eta etxeei (I)

Koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamenduak hasieratik eragin die ikastetxeei eta etxeei; iraskasleei, hezitzaileei, ikasleei eta familiei. Ezohiko egoera honen argazkiak aterako ditu Hik Hasik hurrengo egunetako erreportajeetan, ikastetxe hutsetatik etxe barruko hormetara sartu eta han gertatzen ari dena azaltzeko.

Lehendabiziko erreportaje honetan ezohiko egoera honek ekarritako lehen lezioa azpimarratzen da. Inor baino lehenago konturatu dira irakasleak eta familiak ezin dela normaltasunez jarraitu, ahaleginak egingo dituztela egokitzeko eta jarraitzeko, baina denok izango ditugula galerak, hori dela lehendabizi ikasi behar dena eta hortik abiatuta jarraitu behar dela.

Hik Hasi

Plazeretik jakin-minera

Plazeretik jakin-minera

Joxe Mari Auzmendiren azken kronika: Urtarrilaren 31an Abaltzisketako Txalburu eskola ezagutzera joan ziren Joxe Mari Auzmendi eta Mikel Agirrezabala Hik Hasitik. Ikusitakoa, bizitutakoa eta gozatutakoa guztiokin partekatu nahi izan zuen Joxe Marik, eta honako artikulu hau idatzi zuen. Txikitan Legazpiko Telleriarte auzoko eskola txikian ibili zen bera, eta adin desberdinetako umeak elkarrekin bizitako esperientzia eta ikasketa aberasgarriak izan zirela aipatu izan zuen behin baino gehiagotan. Abaltzisketako eskola txikiko giroarekin eta lan egiteko moduarekin ere liluratuta etorri zen. Eskola txikiak, baina proiektu handiak. Zaindu beharreko altxorrak.

Hazi Hezi

Besteekin erlazionatzeko kodeak

Besteekin  erlazionatzeko kodeak

Zer egin gure seme-alabak jarrera disruptiboak dituzten umeekin erlazionatzen direnean? Nola jokatu beste umeek jotzen, iraintzen edota mintzen dutenean? Ane Ablanedok hainbat klabe ematen ditu erasotzaileen jarrera ulertzeko eta haur
erasotuak defendatzeko.