Albistea

Alvaro Beñaran: “Itxialdi egoeran irakasleen rola bikoitza da: familiei lagundu behar diete haurren ikaste-prozesuan; eta haurrei presentzia eskaini eta haurrez arduratzen direla erakustea handia litzateke”

Alvaro Beñaran:  “Itxialdi egoeran irakasleen rola bikoitza da: familiei lagundu behar diete haurren ikaste-prozesuan; eta haurrei presentzia eskaini eta haurrez arduratzen direla erakustea handia litzateke”

Alvaro Beñaran psikomotrizistak irakasleentzako eta gurasoentzako hainbat gako ematen ditu itxialdi honetan umeek euren garapenarekin eta ikasketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko eta oraingo bizitza hau, bai haurrentzat baina baita helduentzat ere, eramangarriago eta bizigarriago egiteko. Filtroa helduak dira, beraz, helduak ondo egotea da gako nagusietako bat: “Helduok elkar zaindu behar dugu, gure emozioak bideratzeko sistemak bilatu behar ditugu, gure beharrak asetzeko eta atseden hartzeko; eta eskolaren laguntzarekin haurrek euren ikasketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko estimuluak mantentzeko proposamenak eta gomendioak jasotzea interesgarria litzateke”. Irakasleen egitekoari dagokionez, orain rol bikoitza dutela uste du: “ Zentro bezala, antolatu familiei erremintak emateko eta nola-hala haurren ikasketa-prozesua mantentzeko, eta bestetik, teknologiaren bitartez posible baldin bada, haurrei eman noizbehinka presentzia, erakutsi egoera honetan ere haurrez arduratzen direla”.

Albistea

Ikastetxeen itxiera "beste abisu bat eman arte" luzatu du Eusko Jaurlaritzak

Pasa den astean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak bi astez ixteko zirkularra bidali zien zentroei Eusko Jaurlaritzak, atzo berriz, "etenaldi hori beste abisu bat eman arte luzatzen dela" jakinarazi zien ikastetxeei Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek. "Halaber, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen dugu, bai irakaskuntza-jardueraren garapenari dagokionez, bai irkasleei arreta emateari eta familiekiko komunikazioari dagokienez". Osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla gogoratu zuen eta amatiu zuen esanaz, benetan eskertzen duela "irakasleen ulermena eta lankidetza, "konpromiso kolektiboa eskatzen duten egoera hauetan".

Hik Hasi

Joxe Mari Auzmendi: Sekula agortzen ez zen iturria

Joxe Mari Auzmendi: Sekula agortzen ez zen iturria

“H” hizkia berezia izan da Hik Hasirentzat eta Joxe Mari Auzmendirentzat: Hik Hasi egitasmoa, hik hasi aldizkaria, Hazi Hezi aldizkaria, hezkuntza, heziketa, haziera, herria, haurrak, hezitzaileak, harremanak... Eta orain beste hitz bat gehitu behar zaio, hori ere h-rekin hasten dena: heriotza. Joxe Mari Auzmendi hil da, Hik Hasiren sortzaile eta bultzatzaile nagusia, taldeko arima. Hutsune latza utzi du herrigintzan eta euskalgintzan, asko egin eta emandakoak uzten duen itzala handia izaten baita. Herrigintza eta hezkuntza itsasargitzat hartuta egin duen ibilbidea emankorra, inportantea eta handia izan da; erakutsi dituen balioak, eredutzat hartzeko modukoak; izan duen jarrera baikorra, bateratzailea eta gertukoa, azpimarratzeko modukoa. Harremanetan oinarrituta aritu da lan eta lan. Ondare publiko izendatzeko moduko herentzia utzi du Euskal Herri osoarentzat.

Albistea

Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Egoerak horrela eskatuta eta osasun-agintarien gomendioak jarraikiz, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartu ditu Hik Hasik. Gure harpideei, gurekin formazioa eta ikastaroak egiten ari direnei, hezkuntza komunitate osoari eta gurekin elkarlanean aritzen diren guztiei erraztasun guztiak emango dizkiegu zerbitzua ahalik eta hobekien ematen jarraitzeko, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

Egoerak malgutasunerako bideak areagotzeko neurriak hartzera eraman gaitu. Joan-etorriak murrizte aldera, etxetik arituko gara lanean, lana, osasuna, komunitatearen zaintza eta norberaren bizimodua bateragarri egiteko egokitzapena lehenetsi ditugularik.

Beraz, fisikoki bulegoan ez bagaude ere, lanean ari gara, eta Hik Hasiren e-posta eskura duzue. Oharrik, mezurik edo zalantzarik baldin baduzue, idatzi helbide honetara: hikhasi@hikhasi.eus

 

Hik Hasi

Ikastetxeetan eta etxeetan da 'HIK HASI' aldizkaria

Ikastetxeetan eta etxeetan da 'HIK HASI' aldizkaria

Joxe Mari Auzmendiren heriotzean, HIK HASIren sortzaile eta arimari eskaini diogu 246. aldizkariaren mami zabalena.

- Editoriala: Joxe Mari Auzmendiren hutsunea hezkuntzan, euskalgintzan eta gure bihotzetan.

-Gai Nagusia: Joxe Mari Auzmendi. Sekula agortzen ez zen iturria

-Soslaia: Irria hari zuen jostuna.

-Agurra: Hik Hasi, guk segi, Joxe Mari

-Joxe Mari Auzmendiren azken erreportajea: Abaltzisketako eskola txikia. Plazeretik jakin-minera.

- Enrique M. Reguera: "Pertsona bezala joanda konektatu egiten dugu; irakasle edo psikologo bezala joanda, ez"

- Galdeidazue: Andoni Arguiñano. "Garaiak hainbeste aldatu direlarik, bermatuta al dauka Antzuolaok herri-eskolak bere eskola-proiektua?

- Proposamena: Eunateko Santa Maria eliza.

- Atzeko atetik: Miren Gorrotxategi idazlea.

Albistea

Euskal Herri osoko ikastetxe guztiak itxiko dituzte, koronabirusagatik

Euskal Herri osoko ikastetxe guztiak itxiko dituzte, koronabirusagatik

Eusko Jaurlaritzak Koronabirusari aurre egiteko neurri gisa, Arabakoez gain, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak ixteko erabakia hartu ostean, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxeak astelehenean, martxoaren 16an, itxiko dituzte. Haur Hezkuntzatik unibertsitatera arteko hezkuntza zentroak itxiko dituzte, hasiera batean bi asterako.