Albistea

Haur eta Gazte Literaturako lehen azoka egingo da Saran

Haur eta Gazte Literaturako  lehen azoka egingo da Saran

Urriaren 8an eta 9an egingo da Saran IkusiMakusi Haur eta Gazte Literaturako azoka. Azokaren lehenengo edizioa 2020an egitekoa zen, baina COVID-19a dela eta, 2021eko urrira atzeratu behar izan dute. Kiribil konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako liburu-azoka da eta urtero egiteko asmoa dute. Urriaren 8a eskolen eguna izango da eta 9a familiena. 

Albistea

Gaur itxiko da 'Jirafaren hizkuntza' ikastaroko izen-ematea

Gaur itxiko da 'Jirafaren hizkuntza' ikastaroko izen-ematea

Iazko harrera ona ikusirik, bigarren urtez jirafaren hizkuntza, eskolako elkarbizitzarako gako online ikastaroa eskainiko du aurten ere Hik Hasik, Nerea Mendizabalen eskutik. KEB komunikazio ez bortitzean oinarritutako ikastaroa da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan aurten ere. Ikastaro homologatua da. Gaur itxiko da izen ematea, oraindik aukera dago hemen

Albistea

‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldia egingo du Hik Hasik azaroaren 19 eta 20an

‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldia egingo du Hik Hasik azaroaren 19 eta 20an

Indartsu sartu dira pantailak azken urteetan ikasgeletan, baita 0-6ko geletara ere. Aski hausnartu ote dugu zertarako eta nola erabili behar ditugun etapa horretan? Ba al dakigu pantailen gehiegizko erabilerak edota erabilera okerrak zer-nolako eragina izan dezakeen haurren garapenean eta erlazioetan? Galdera zail horiei eta antzekoei erantzunak bilatzeko jardunaldiak egingo ditugu azaroaren 19an eta 20an, BECen eta Zumaian, hurrenez hurren. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

Pantailak 0-6an, zertarako? - Azaroaren 19an Barakadoko BEC-eko auditorioan

Pantailak 0-6an, zertarako? - Azaroaren 20an Zumaiako Zumaiena ikastetxeko aretoan edo streaming bidez

Albistea

Ipar Euskal Herrian Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa erabili beharko

Ipar Euskal Herrian Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa erabili beharko

Frantziako Gobernuak iragarria zuen COVID-19 kasuen intzidentzia tasa 50etik jaisten den departamentuetan neurriak malgutu egingo direla, eta datuei jarraiki, Pirinio Atlantikoetan muga hori jaistea lortu delarik, musukorik gabe izanen dira haurrak ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzan. Nafarroan ere neurriak malgutu egingo direla iragarri du eta EAEn  eskoletan maskararen erabilera arintzeko eskatu diote Bildarratzi.

Hazi Hezi

“Zainduz ikasten da zaintzen; umeek izan dezatela izaki bizidun bat zaintzeko ardura"

“Zainduz ikasten da  zaintzen; umeek izan  dezatela izaki bizidun  bat zaintzeko ardura"

Urteak daramatza pedagogia berdean aditua den Heike Freire pedagogoak naturaren onurak aldarrikatzen. Naturarekin lotuta eta bat eginda bizitzea funtsezkotzat jotzen du. Naturaren eta gizakion artean dagoen amildegia ikusita, hori hautsi eta bernaturalizatu beharraz hizketan dabil azkenaldian.

Hik Hasi

Beldur Barik programaren eragina gazteen berdintasunaren aldeko jarreran

Beldur Barik programaren eragina gazteen berdintasunaren aldeko jarreran

Indarkeria sexistari aurre egiteko modu bat baino gehiago daude eta horietako bat da Beldur Barik programa. Emakundek hainbat erakunderen laguntzarekin antolatzen duen programa honen helburua emakumeenganako indarkeria prebenitzea da, horren adierazpen guztietan. Bide horretan Beldur Barik jarrera bultzatzea eta zabaltzea lortu nahi da. Goiatz Minguez Mugertzak Beldur Barik programaren azterketa egiten du, ezarritako helburuak erdiesten diren ala ez ikusteko, eta hainbat alderdi aztertu ondoren, nerabeek eta gazteek berdintasunaren alde duten jarreran eragina baduela ondorioztatzen du. (Egilea: Goiatz Minguez Mugertza. Gizarte Hezkuntzan graduatua eta berdintasun-teknikaria)