Hazi Hezi

Eider Salegi: “Irakaslearen eginbehar nagusietako bat haur bakoitzarekin kalitatezko harremana eraikitzea da”

Eider Salegi: “Irakaslearen eginbehar  nagusietako bat haur  bakoitzarekin kalitatezko  harremana eraikitzea da”

'Irakaslearen begirada sentikorraren eraikuntza' izeneko tesia aurkeztu du Eider Salegi irakasleak uztailean, HUHEZIn (MU). Gakoak aurkeztu ditu.

Hik Hasi

Irakasleen zaintza: norbera zaindu eta elkar zaindu, besteak zaintzeko

Irakasleen zaintza: norbera zaindu eta elkar zaindu, besteak zaintzeko

Iazko ikasturtea irakasleen zaintzaren inguruko hausnarketa eginez bukatu zuen Hik Hasik. Nekea zen ekainean gehien entzuten zen hitza, eta horren azpian zegoenaz hitz egin eta hausnartu nahi zen. 2020-2021. ikasturteko bizipenak, esperientziak, protokoloen artean egindako ahaleginak, bidean geratutako erronkak, ezinak, bildutako indarra, alderdi akademikoa eta emozionala uztartzeko nahia, ikasleak zaintzeko ardura pisutsua... dena atera zen irakasle eta zuzendarien ahotatik. Eta baita ikasitako lezio nagusi bat ere: besteak zaintzeko, nork bere burua zaindu behar duela. Hori esatetik egitera pasatzeko, ordea, heldulekuak eta praktikak behar dira. Horiek identifikatuz bukatu zen hausnarketa uztailean. Orain, urrian, martxan jartzeko unea da.

Albistea

Gau beltza edo Arimen gaua, Halloween-en alternatibak

Gau beltza edo Arimen gaua, Halloween-en alternatibak

Indarrez sartu zen duela urte batzuk Halloween-eko ospakizuna Euskal Herrian, eta baita ikastetxeetan ere. Alabaina, azken urteetan gau berezi horren jatorriko ospakizunak edota moldaketak berreskuratzeko lana egiten ari dira hainbat elkarte. Gau beltza badatorrela probestuz, jai berezi horren inguruko hainbat testu berreskuratu ditugu Hik Hasin ikastetxeetan baliatzeko.

Hik Hasi

Marina Garces: “Oraina ulergaitza bihurtzen denean, etorkizunak existitzeari uzten dio; eta uste dut hori ari dela gertatzen gaur egun geletan”

Marina Garces: “Oraina ulergaitza bihurtzen denean, etorkizunak existitzeari uzten dio; eta uste dut hori ari dela gertatzen gaur egun geletan”

Filosofoa eta unibertsitateko irakaslea da Marina Garces kataluniarra. Zaragozako unibertsitateko irakasle izan zen eta gaur egun UOC Universitat Oberta de Catalunyan dabil eskolak ematen. Haatik, bere bizitzak badu beste alderdi bat ere: gela barruan zein kanpoan egiten du filosofia, espazio formaletan zein informaletan. Bartzelonako hainbat ekintzetan parte hartutakoa da eta 2002. urtetik 'Espai en Blanc' proiektua bultzatzen eta koordinatzen du. Adin eta diziplina askotariko jendea elkarrekin pentsatzera animatzen duen proiektua da, eta hezkuntzan ere gauza bera defendatzen du: elkarrekin eta elkarrengandik ikastea guztion bizitzako esperientziak partekatuz. Garcesentzat hezkuntza gonbidapen bat da, elkarrekin ikasteko arriskua hartzeko gonbita, egungo garaietako mendekotasunei aurre eginez. Aprendizen eskola aurkezten du hori gauzatzeko leku modura, denok aprendizak bihurtzen garen tokia. Eta elkartze eta partekatze horretan, 'osagai onekin' oraina ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko gai izango garela uste du.

Albistea

Eskatu Errigora saskia urriaren 23tik azaroaren 11ra bitartean

Eskatu Errigora saskia urriaren 23tik azaroaren 11ra bitartean

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari hauspoa emateko helburuarekin, beste urtebetez Errigora saskiak prestatu dituzte. Saskien balioaren % 25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. Eskaerak eta informazioa www.errigora.eus webgunean. 

Albistea

Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik

Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik


Oinharri eskolak antolatuta, urriaren 12tik 24ra hainbat kide etorri dira Euskal Herrira Brasil, Venezuela eta Tunisiako eskoletatik, eta haiekin batera formakuntza politikoaz eta haurren heziketaz hausnartzera gonbidatu nahi du Oinharri Eskolak euskal jendartea. Donostia-Hernanin burutuko den Demokrazia Komunaleko kongresuan parte hartzeaz gain, Baigorrin, Iruñean, Donostian, Hernanin, Leioan, Bilbon, Gasteizen eta Pasaian esperientzia hauek ezagutzeko aukera izaten ari da.