Albistea

Durangoko Azokara joateko erreserba egin behar da

Durangoko Azokara joateko erreserba egin behar da

HIK HASIren erakusmahaia, urtero bezala, hezitzaileon topaleku izango da, aurten ere, Durangoko Azokan. Goienkale 12an izango gaituzue zain! Bertaratzeko izena eman behar da aurrez. Animatu!

Albistea

Covid-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimenek

Pandemiaren eraginari aurre egiteko eta “hedabide profesionalek duten funtzio garrantzitsua” aintzat hartuz, hainbat hedabideri 5 milioi euro eman dizkio Eusko Jaurlaritzak, CIESen eta interneteko audientzien araberako proportzioan. Baina eguneroko prentsa idatziari eta irratiari baino ez dio dirua eman (diruaren %93,4 gaztelaniazko hedabideei)

Albistea

Otxandioko eskolak jaso du aurreneko Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka

Otxandioko eskolak jaso du aurreneko Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka

HIK HASI egitasmo pedagogikoak Hernaniko Udalaren babesarekin lehendabizikoz antolatu duen Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren epaia ezagutarazi dute Hernaniko udaletxean: Otxandioko eskolak jasoko du aurreneko deialdiko beka. Ekitaldian parte hartu dute Hernaniko alkate Xabier Lertxundik, hezkuntza zinegotzi Oier Agirresarobek, hezkuntza teknikari Malores Etxeberriak, HIK HASIko Mikel Agirrezabalak eta Otxandioko eskolako zuzendari Nagore Agirrebeitiak,  Lur Olabarri aholkulariak eta Aloña Erauskin irakasleak. Halaber, epaimahaik hobetsi du eta HIK HASIk eta Hernaniko Udalak begi onez babestu dute, lehen deialdi honetan aipamen berezi bat egitea. Hain zuzen ere Jakin-min praktika filosofikoen elkartearen “Jolastuz hausnartzen. Haur filosofia proposamena” proiektuari.

Albistea

Pantailen erabilpen kontrolatua eta arduratsua aldarrikatu dute 0-6ko jardunaldietan

Pantailen erabilpen kontrolatua eta arduratsua aldarrikatu dute 0-6ko jardunaldietan

Biziki interesgarriak izan dira ostiralean eta larunbatean, BECen eta Zumaiako Zumaiena ikastetxean egin ditugun 'Pantailak 0-6an. Zertarako?' jardunaldiak. Gaur eguneko haurrak “natibo digitalak” direla zalantzan jarri, eta babesa, neurriak, kontrola, ardura eta gidaritza behar dituztela nabarmendu dute gaian adituak direnek, Anna Ramis pedagogo kataluniarrak, Alvaro Beñaran psikomotrizistak eta Amaia Arroyo-Sagasta HUHEZIko irakasleak. Larunbateko jardunaldiak Zumaiako Udalaren babesarekin egin ziren.

 

Albistea

BECeko auditoriuma beteta, HIK HASIren jardunaldian

BECeko auditoriuma beteta, HIK HASIren jardunaldian

'Pantailak 0-6an. Zertarako?' jardunaldiak hasi dira. Ikusminez bete da BECeko auditoriuma HIK HASIk Haur Hezkuntzarako antolatu dituen jardunaldietan. Hasierako hitzaldia Anna Ramis aditu kataluniarrak eskaini du eta ondoren Alvaro Beñaran eta Amaia Arroyo-Sagastak hartuko dute hitza. Bihar, larunbata, Zumaiako Zumaiena ikastetxean eta online izango dira jardunaldiak.

Albistea

Zumaiako Udalaren babesarekin egingo dira pantailen erabilerari buruzko jardunaldiak larunbatean

Zumaiako Udalaren babesarekin egingo dira pantailen erabilerari buruzko jardunaldiak larunbatean

'Pantailak 0-6an. Zertarako?' jardunaldien aurkezpena egin dute Zumaian Udaleko ordezkari Arritxu Iribarrek eta Maddi Aldalurrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel Agirrezabalak. Zumaiako ikastetxeetan lan egiten duten zein Zumaian erroldatuta dauden hezitzaileek doan parte hartu ahal izango dute saioan. 

Euskal Herri osoko Haur Hezkuntzako hezitzaileak Zumaiena ikastetxean elkartuko dira, 0-6 urte bitarteko haurren pantailaren erabileraz haunsartzeko. Azaroaren 20an, 09:00etatik 14:00tara izango da jardunaldia. Izen-ematea datozen egunetan itxiko da.