Hik Hasi

6. eta 7. promozioetako ikasleek diploma jaso dute

6. eta 7. promozioetako ikasleek  diploma jaso dute

Hik Hasik antolatutako formazioko 6. eta 7. promozioetako ikasleek diploma jaso zuten joan de azaroaren 13an Usurbilen. 0-3 urte: EMMI PIKLERen hainbat ekarpenetan inspiraturiko Haur Hezkuntzako formazioa jaso zuten 6. promozioko partaideek, eta 0-6 urte: Haur Hezkuntzako pedagogia berritzaileak eta eraldatzaileak izeneko formazioa 7. promoziokoek.

Hik Hasi

Koldo Rabadan Izagirre: “Zorionez, hezkuntza pertsonetan oinarritzen da eta irakasle bakoitzak, arauak arau, gela barruan aldaketa asko egin ditzake”

Koldo Rabadan Izagirre: “Zorionez, hezkuntza pertsonetan oinarritzen da eta irakasle bakoitzak, arauak arau, gela barruan aldaketa asko egin ditzake”

Itxialdiak atzera begira jarri zuen Koldo Rabadan Izagirre (Andoain, 1979),
Gipuzkoako Larraul herriko eskolako irakaslea. 22 urteko ibilbidean ikasleekin eta bidelagun izan dituen irakasleekin bizi izandakoak eta ikasitakoak bildu ditu 'Bidean. Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa' liburuan. Markotik eta sistematik harago, fokua norbere baitan jarri eta aldaketara gonbidatzen ditu irakasleak, haurrekiko begirada aldatzera eta ausart jokatzera. "Nik irakasleei honako mezu hau eman nahi diet: posible da; posible da aldatzea; posible da aldaketa txikiak egitea". Ausardiaz gain, formazioa, elkarlana, denbora, entzutea, sormena, bidelaguntza, errespetua, umiltasuna eta zoriontasuna balioesten ditu "irakaslearen praktika on" gisara ondu duen dekalogoan. Instrukziorik gabea, emozio sortzaile da  zintzotasunetik idatzi eta Argia aldizkariak argitaratu duen liburua. Rabadan Izagirre, irakasle izateaz gain psikopedagogoa ere bada.

Hazi Hezi

Amaia Perez Orozco: "Sistema honek osoko zuzenketa bat behar du bizitzak bizigarri izango badira"

Amaia Perez Orozco: "Sistema honek  osoko zuzenketa bat  behar du bizitzak bizigarri izango badira"

Zaintzak debatearen erdigunera ekarri dituen teoriko erreferente bat da amaia perez orozco. Liburuetan ez ezik mugimendu feministaren barrutik egin ditu zaintza bizitza logikatzat hartzeko proposamenak. Ardura partekatuak hartzeko garaia dela dio.

Hik Hasi

Nora Salbotx: “Kolonizazioa ari du gure hezkuntza sistemen baitan”

Nora Salbotx: “Kolonizazioa ari du gure hezkuntza sistemen baitan”

“Askatu edo moztu. Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak” liburua aurkeztu berri du Nora Salbotx Alegriak Txalaparta argitaletxearen eta Iratzar fundazioaren eskutik. Dekolonizazioak behar direla dio Salbotxek: kapitalismoak geure gorputzak kolonizatu ditu eta era berean, frantsesten eta espainiartzen gaituzten sistema horietatik atera eta geurea sortu behar dugu. Geurea, publikoa eta burujabea. Bide horretan, lubakietatik ateratzeko garaia iritsi dela uste du Salbotxek. Arerioa identifikatu eta indarrak metatzeko beharra dugula. Korapiloak askatzen hasteko ordua iritsi da baina galdera planteatzen du Salbotxek berak: korapilo horiek askatu ote litezke moztu gabe?

Hik Hasi

Inprentan da 263. Hik Hasi aldizkaria

Inprentan da 263. Hik Hasi aldizkaria

Editoriala: Burua altxa dezagun, burua altxa dezaten

Gai nagusia: Pantailak zertarako?

Elkarrizketa: Koldo Rabadan Izagirre:  “Zorionez, hezkuntza pertsonetan oinarritzen da eta irakasle bakoitzak, arauak arau, gela barruan aldaketa asko egin ditzake"

Esperientziak: Venezuelako El Maizaleko haziak ureztatzen

Ekarpenak: Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka

Ekarpenak II: Nora Salbotx: "Kolonizazioa ari du gure hezkuntza sistemen baitan"

Ahalduntze eskola: Hilekoarekin adiskidetzeko bidean

Galdeidazu: Euskal Hezkuntza Zerbitzua. Zertan datza? (Gonzalo Larruzea)

Proposamena: 'www.motmo.pro'

Atzeko atetik: Ane Aleman Quintana

Hazi Hezi

Kultura ez da segurua bakarrik

Kultura ez da  segurua bakarrik

Aitor Mendiluze:

Garai zailak lirikarentzat” idatzi zuen Bertolt Brecht idazleak. Garai zailak denontzat esan ahalko litzateke gure egunotan. Garai zailak kulturarentzat ere, baina baita aukera polit bat ere agian. Azken urte eta erdian beste zenbait garaitan baino gehixeago irakurtzeko aukera dugu, etxetik atera ezin eta telebistan murgildu nahi ezaren artean. Zenbait liburu berrirakurtzeko baliatu dut nik itxialdia, eta baita beste zenbait lehen aldiz hartzeko ere. Ez ditut denak aipatuko, baina lagin ateratzen hasita Karmele Jaioren Aitaren etxea, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa edota Idoia Garcesen Mendiko gaitza aipatu ahalko nituzke. Ezberdinak oso gaiak, ezberdinak oso idazkerak eta ezberdinak oso bakoitzetik eratorritako burutazioak, baina oso antzekoa bakoitza irakurtzearen plazera. Ez baita irakurtzen duzun hura bakarrik, ez baita autoreak eskaintzen dizun obra soilik, irakurketaren zati oso garrantzitsua da zuk obrari gehitzen diozuna, zuk eskaintzen diozun osagarria, zeure pentsamendu, interpretazio eta sentsazioekin. Horregatik da ederra irakurketa, zenbaitetan berdin du zerenak, beste baten hitzen bitartez zeure buruarekin hitz egiteko aukera intimo eta aberasgarria delako.