Albistea

Dekalogo bat aurkeztu du LABek EAEko Hezkuntza Itunerako proposamen gisa

Dekalogo bat aurkeztu du LABek EAEko Hezkuntza Itunerako proposamen gisa

Hezkuntza Itunaren inguruko eztabaida ireki da EAEn eta, era berean, gogoeta Euskal Herri osora zabaltzeko ekimenak abian jarri dira. Honen aurrean, LAB sindikatuak bere irakurketa plazaratu du asteon Bilbon egindako agerraldian, Garbiñe Aranburu idazkari nagusi eta Irakaskuntzako arduradun Irati Tobarren eskutik. Hala, akordioari begirako LABek dekalogo bat aurkeztu du. Segregazioa gainditzea, murgiltze eredu orokortua ezartzea, ituntze unibertsalarekin amaitzea eta finantziazio publikoa baldintzatzea, titularitatean eragitea eta hezkuntza langileen baldintzak hobetzea dira LABen eskakizun nagusienak.

Hik Hasi

Jesus Maria Mata: “Munduak irtenbidea izango du hezitzaileak zaintzen baditugu”

Azkar bizi gara gaur egun. Azkarregi. Eta, normalean, beti kanporantz begira. Abiadura moteltzeko eta barrura begiratzeko gonbidapena egin digu Jesus Maria Matak. Informatikaria ofizioz, barnekotasuna lantzeko NIGAN proiektua sortu du eta tailerrak eta prestakuntza saioak eskaintzen dizkie gaztetxoei, gurasoei zein irakasleei. Irteera barrurantz begiratuta topatuko dugula dio Matak, eta ezinbestekoa dela gure
barne-mundua modu egokian kudeatzea. 

Hazi Hezi

Nerea Mendizabal: “Giltzapeturik bizitzera garamatzaten usteen adierazle da haserrea”

Nerea Mendizabal: “Giltzapeturik bizitzera  garamatzaten usteen adierazle da haserrea”

Haurrekin irakurtzeko ipuin liburua argitaratu du Nerea Mendizabal Komunikazio Ez Bortitzean aditua den psikopedagogoak: 'Kira jirafa eta haserrearen diamanteak'. Komunikazio ez bortitzaren giltzarriak azaltzen ditu haur eta helduei esanguratsua zaigun gatazka batetik abiaturik.

Hazi Hezi

Ez naiz (inoren) ama

Ez naiz (inoren) ama

Ez naiz ama. Edo esan behar ote nuke, ez dudala seme-alabarik? Gauza bera eman lezake, eta zentzu batean hala da. Baina amatasuna harreman mota bat baino ez baldin bada (seme-alabekin edukitzen dena, alegia), ez al gara ohartzen horiekikoan baino ez lukeela garrantzirik eduki behar emakume baten amatasunak? Erran nahi baita, seme-alabentzat baino ez baldin bada emakume bat ama (eta ez beste inorentzat), zergatik da orduan hain ezaugarri definitzailea eta erabakigarria?

Hik Hasi

Ikasleentzat eta euskararentzat ekarpena

Ikasleentzat eta  euskararentzat  ekarpena

Hogei urte igaro dira Espainiaz haragoko atzerrietatik ikasleak etortzen hasi zirenetik. 90eko eta 2000ko hamarkadetan % 1ekoa zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako jatorri atzerritarreko haurren kopurua. Gaur egun % 11ra igo da zenbakia. Hasieran A eta B ereduetan matrikulatzen baziren ere, gaur egun D ereduan matrikulatzen dira gehienak, baina harago, benetako erronka ikasle horiek ere ongi euskalduntzea da, “eskolak eskain dezakeen guztia jasotzeko”, adituen eta bide-urratzaile izan diren irakasleen arabera. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak jardunaldiak egin ditu gaiaren inguruan abenduaren 17an, 'Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa' izenburupean, eta ikerlari eta irakasle bide-urratzaileena ez ezik, jatorri atzerritarreko ikasleen euren ahotsa jaso du.

Hik Hasi

Autismoaren espektro-nahasmenak haurren hezkuntza-prozesuaren baitan sortzen duen eragina

Autismoaren espektro-nahasmenak haurren hezkuntza-prozesuaren baitan sortzen duen eragina

Ane Campos Sáez Gizarte Hezitzaileak autismoaren espektro-nahasmenak haurren hezkuntza-prozesuaren baitan sortzen duen eragina aztertu zuen Gradu Amaierako Lanean. Gipuzkoako gela egonkorretan dauden ikasleen kasuan, irakasleen eta guraso edota tutoreen arteko komunikazioa nolakoa den aztertu ondoren, Camposek proposamena egin zuen,
aurrerantzean komunikazio hori hobea izan dadin. Ikerketa-lanaren nondik norakoak eta komunikazioa eraginkorragoa izan dadin egindako proposamena laburbildu ditu lerrootan.