Hik Hasi

Zaindu beharreko harribitxiak

Zaindu beharreko harribitxiak

Berez badira 30 urte Adimen Gaitasun Handiko ikasleen arreta-premia bereziak jasota daudela gure hezkuntza sistemetan. Plan eta proposamen  zehatzak egin ere egin dituzte diziplina ugaritako profesionalen artean. Berriena Eusko Jaurlaritzak 'Adimen-gaitasun handiko ikasleen hezkuntza-arreta emateko Plana 2019-2022' dokumentu mamitsu eta zehatza ondu du, baina pilotatzetik harago, ez da modu orokortuan ezarri. Aditu, formatzaile, hezitzaile eta familiak bat datoz: ez gizartean eta ezta hezkuntzan ere, oraindik ez da aski ezagutzen adimen handiko ikasleen errealitatea; AGH haurrak ezagutu eta artatzeko, sentsibilizazioa, hautematea eta esku-hartzea behar dira. Bakanak dira hiru urrats horiek modu sistematizatuan eta protokolizatuan egiten duten ikastetxeak. Erreferente den San Luis La Salle ikastetxea ezagutu du Hik Hasik. Argazkia: Gorka Rubio /FOKU

Hazi Hezi

Intimitatetik komunitatera

Intimitatetik  komunitatera

Bilbon sortu nintzen 80. hamarkadan. Nagusiki erdalduna zen ingurunean, familia euskaldun eta euskaltzale batean jaiotzeak, betiko utzi zuen arrastoa nigan. Gurasoen ahalegin izugarri eta nekaezinari zor diot txikitatik euskal kultura nire bizitzaren erdigunean kokatu izana, argi izan baitzuten inguru erdaldun batean ere, posible zela bizi proiektu bat, euskaraz eta euskaratik eraikitzea. Hala pasa nuen haurtzaroa, euskaraz eginiko liburu, film, disko eta marrazki bizidunez inguratuta. Gauaren epelean kontatu zizkidaten gure hizkuntzak eta kulturak urteetan bizi izandakoak. Harriduraz begiratzen nien, behinola euskara debekatuta egon zela azaltzen zidatenean; ezin euskaraz egin eta ezin euskaraz libururik idatzi. Gure kulturak ere bazituen filmetan agertzeko moduko abenturak; halaxe jakin nuen, ordurako aski famatua zen euskal idazle batek, kartzelatik, presoentzako antolaturiko kontzertu batean, bafle baten kutxan ezkutaturik ihes egin zuenekoa. “Nik ere nahiko nuke” esaten nien. “Zer, bada, kartzelatik bafle batean ihes egin?”. “Ez, liburuak idatzi”.

Albistea

2022ari ere indartsu ekin dio Oinherrik

2022ari ere indartsu ekin dio Oinherrik

Otsailaren 4an Oinherri osatzen dugun eragileek mintegia egin genuen Allo herrian, 2025eko iparra definitu, eta 2022ko plangintza elkarrekin adostu eta ekiteko. Bertan izan zen HIK HASI ere.

Albistea

"Herri gogoa aktibatzea" eta "handira jotzeko erronka" ditu Kontseiluak

"Herri gogoa aktibatzea" eta "handira jotzeko erronka" ditu Kontseiluak

Askotariko eragileak bildu zituen otsailaren 2an Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon Urteko irakurketa izeneko ekitaldian, 2021ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2022ko erronkak aurkezteko. Ekitaldian izan ziren Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde eta Nafarroako Gobernuko Euskarabideko zuzendariaz gain, hiru Foru Aldundietako ordezkariak, UEMA, EUDEL eta Udalbiltzako ordezkariak. Halaber, EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak bertaratu dira, bai eta Arartekorik edota Etxepare Institututik ere. EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariak ere izan dira. HIK HASIko kide Ainhoa Azpirotzek hezkuntza lege berriaren atarian dauden lehentasunak nabarmendu zituen.

Hik Hasi

Adimen Gaitasun Handiko ikasleei eskaini diegu 265. HIK HASI aldizkariko gai nagusia

Adimen Gaitasun Handiko ikasleei eskaini diegu 265. HIK HASI aldizkariko gai nagusia

  • Editoriala: Adimen Gaitasun Handiko ikasleek orain behar dituzte erantzunak
  • Gai nagusia: Adimen Gaitasun Handiko ikasleak: Zaindu beharreko harribitxiak
  • Elkarrizketa: Andoni Eizagirre Eizagirre: “Eskolarekiko espektatibak gero eta txikiagoak dira”
  • Esperientziak: 'IkasLagun' egitasmoa
  • Ekarpenak: Hezkuntza soziolinguistikoa (Izaro Arruti)
  • Ahalduntze eskola: Sarde Sardexka elkartea
  • Galdeidazu: Paul Bilbao. EAEko Hezkuntza Lege berriari begira, marra gorriak jarri behar al dira euskarari dagokionez?
  • Proposamena: Korrikaren unitate didaktikoak
  • Atzeko atetik: Irati Ugalde Muniozguren

 

Albistea

Bizipoza elkarteak 'Mundu bat guziontzat (2)' egitasmoa aurkeztu du

Bizipoza elkarteak 'Mundu bat guziontzat (2)' egitasmoa aurkeztu du

Bizipoza elkarteak (2) kantu eta bideoklipa sorta biltzen duen egitasmoa aurkeztu du asteburu honetan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman dio ekitaldiari Gurpilak Sutan kantuarekin. Datozen asteetan bideoklipak argitaratzen joango dira Bizipoza Elkartearen webgunean eta sare sozialetan.