Albistea

Martxoaren 26an 'Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik' jardunaldia egingo da Baztanen

Martxoaren 26an 'Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik' jardunaldia egingo da Baztanen

2021 urte hasieran, urteetan bizitako esperientzietatik eraikitzen joandako diskurtsoak, hirigintzakoa eta hezkuntzakoa, bateratu, elkar elikatu eta elkarrekin aberasteko saiakera bat egiteko gogoz Hiritik At eta Oinherriko kideak harremanetan jarri ziren. Bide horrek emandako liburuxka oinarri izango duen eta Martxoaren 26an Baztanen “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” izenburupean burutuko duten jardunaldia iragarri dute.

Albistea

Martxoaren 8aren harira, Chimamanda Adichieren liburua ikastetxeetan lantzeko, orain egin behar da eskaera

Martxoaren 8aren harira, Chimamanda Adichieren liburua ikastetxeetan lantzeko, orain egin behar da eskaera

Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan duena, euskaraturik eta Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu zuen Hik Hasik, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan dezaten. Ikastetxe asko ari dira urterik urte generoaren gaia liburuxka honen bidez lantzen, horretarako, liburuaren eskariak orain egin behar dira Hik Hasiren webgunean. Liburua euro batean eros daiteke.

Hik Hasi

Ikasteko laguntza baino gehiago

Ikasteko laguntza baino gehiago

Gipuzkoako harrera-egoitzetan dauden haurrei errefortzu akademikoa eskaintzea da 'IkasLagun' egitasmoren helburua. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako boluntariotza programa da eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak dira laguntza hori eskaintzen dutenak. Joana Migelena eta Joxe Garmendia EHUko irakasleek eta Iker Callado 'IkasLaguneko' partaideak azaldu dizkigute egitasmoaren nondik norakoak.

Hik Hasi

EAEko hezkuntza lege berriari begira, marra gorriak jarri behar al dira euskarari dagokionez?

EAEko hezkuntza lege berriari begira, marra gorriak jarri behar al dira euskarari dagokionez?

2021eko urtarrilean, Hik Hasik ikaragarri lerroburu egokia jarri zuen aldizkariaren azalean, Euskalgintzaren Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, ezagutzaren unibertsalizazioan sakontzeko antolatutako jardunaldien kariaz: Handira jokatzeko garaia da. Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza-lege berri baterako prozesua abian jarriko zela artean jakin ez arren, hezkuntzako eragile nagusiek berretsi zuten euskararen ezagutza eta erabilera unibertsalizatzeak lehentasunezko gaia izan behar duela, eta, horretarako, haiek jorratutako Ikasle Euskaldun Eleaniztunak Sortzen proposamena mahai gaineratu behar zela berriz ere. Hori esan eta urtebetera, Eusko Legebiltzarrak egun indarrean dagoen Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legea aldatzeko prozedurari ekin dio.

Hazi Hezi

Kultura, ura bezala

Kultura, ura bezala

Kultura erdigunean jarri eta dantza, literatura, musika, argazkigintza, arteak eta abarrak adierazpide eta harremanetarako baliabide izateak haur eta nerabeengan ez ezik komunitatean dituen onurak ikaragarriak dira, kritikotasuna, sormena eta, zergatik ez, zoriontasuna areagotzen baitu kulturaz blai bizitzeak. Sortzaile dira haur eta nerabeak, kimatzen ditugun arte. Kulturan bizitzen jarraitzeko, giltzarri da transmisioa, etxean ez ezik eskoletan kultur diziplina ezberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izatea. Argazkia: Tabakalera.

Hik Hasi

Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena

Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena

HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Bigarren Hezkuntzako Masterrean Izaro Arrutik eta Sandra Prietok elkarrekin egindako Master Amaierako Lanaren laburpena ekarri dugu 'Ekarpenak' atalera. Euskal Herriko gazteen profil soziolinguistikoan identifika daitezkeen bi ahulgunetatik abiatu dute lana: ezagutzaren eta erabileraren artean dagoen desoreka, batetik, eta aurreiritzietan eragiteko beharra, bestetik. Soziolinguistika klusterraren Txillardegi-Hausnartu saria irabazi du lanak. Egilea: Izaro Arruti AgirreurretaSoziolinguistika ikerlaria