ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Erreformaren aplikazioa eta garapena ezberdina da ikastetxe guztietan, bakoitzak bere izaera propioa duelako, bere baldintza eta ezaugarri zehatz batzuk dituelako. Erreforma ezin daiteke bi ikastetxeetan berdin aplikatu, baldintza eta egoera ezberdinetan bait daude.
Berrikuntzak ikastetxearekin topo egiten duenean, egokitze prozesu batetan sartzen da, eskolaren ezaugarri eta xehetasunak kontutan hartu behar direlako.
Perpektiba pertsonala kontutan harturik, irakaslea da, azken finean, berrikuntza praktikan jartzen duena. Beraz, proiektu berria irakaslearen pentsakeraz, sinismenaz, prestakuntzaz, jarreraz,e.a. baldintzaturik dago. Erreformaren erabaki klabeak irakasleak bere gelan hartzen ditu. Honen papera Erreforma honetan ez da adituek edo jakintsuek esaten dutena egitea, obeditzea eta erizpide kritikorik gabe gelan praktikan jartzea.
Alderantziz, bere papera kritikoa, eta transformatzailea izan behar du, Erreforma bere egoera eta inguru hurbilera moldatuz, egokituz, filtratuz eta berdefinituz. Irakaslearen papera, teoria (jakintsuen ideiak) eta praktikaren (gelako errealitatea) arteko bitartekari aktibo bat izan behar du eta ez, ordea, teorikoen menpe dagoen ajente pasibo bat.
Guk, irakasleok, jakin badakigu, gure eguneroko bizian, talde lanetan eta gela barruan egindako ekintzetan, teorikoek adierazitako ideiak oztopo eta arazo nabarmenekin aurkitzen direla. Hau izan da, hain zuzen, ikerketa honen helburu nagusia: Erreforma inplementatzerakoan dauden arazoak identifikatzea.
Ikerketaren deskribapena
Ikerketa hau, Donostia eta Oiartzungo bailara inguruko ikastetxe publiko nahiz pribatuetan egin da. Denetara, 132 irakasleek bete dute galdetegia. Hau, 47 galdera itxi eta galdera ireki batez osaturik dago.
Erabilitako eskala hau izan da: 4 oso ados, 3 ados, 2 ez ados, 1 batere ados.
Lehentasuna kontutan harturik, Erreforma aurrera eramateko azaltzen diren arazo garrantzitsuenak hauek dira:
1. Irakaskuntza berritzeko denbora falta (3,130)
2. Eguneroko lan gehiegi dago .(3,062)
3. Kurrikulum egokitzapenak nola egin ikasleei.
...(3,000)
4. Administrazioak ez du laguntzarik ematen
(2,829)
5. Erreformaren ebaluaketa falta ikastetxeetan.
......(2,711)
6. Laguntza pedagogikoaren falta ................(2,695)
7. Egiten den lana ez da baloratzen (2,689)
8. Erreforma gidatzeko asesore falta (2,677)
9. Ikasleak ebaluatzeko era berrietan oztopoa
.( 2,656)
10. Erreformaren etorkizunari buruz informazio
falta (2,654)
11. Ongi egindako lana ez da baloratzen (2,626)
12. Zuzendaria izateko hautagairik ez dago .(2,594)
13. Komunikazio pedagogiko eta esperientzia
trukaketa gutxi irakaslegoaren artean (2,585)
14. Irakasle batzuk, bere planteamendu didaktikoak aldatzeko arazo asko jartzen dituzte. 2,550)
15. Irakaslegoak ez du Erreforman sinesten
(2,530)
16. Gelan aplikatu behar diren metodologietan
arazoak daude. 2,472)
17. Erreforma zaila da. Teorietatik praktikara
pasatzeko arazoak daude (2,465)
18. Material didaktiko eta baliabide falta. .(2,427)
19. Irakasleen arteko koordinaketa eza. .(2,415)
20. Irakasleen prestakuntza pedagogiko falta
(2,389)
21. Ematen ari diren aldaketek efikazia gutxi dute 2,364)
22. Irakasleen arteko ezadostasuna lerro pedagogiko
bat definitzeko (2,359)
23. Edukien sekuentzia egiteko arazoa (2,356)
24. Informazio pedagogikoaren falta (2,333)
25. Erreformaren helburuak ez daude garbi
(2,313)
26. Erreformaren planifikazio falta ikastetxeetan
(2,308)
27. Lan bilerak gaizki planteatu eta gidatuak
2,237)
28. Kurrikulum proiektua egiterakoan, helburuekin
arazoak daude (2,181)
29. Kurrikulum proektua egiterakoan, edukiekin
arazoak daude (2,176)
30. Kurrikulum proiektua egiterakoan, unitate
didaktikaren ereduarekin arazoak daude. (2,165)
31. Zuzendaritzaren prestakuntza falta. (2,153)
32. Gurasoen ulertezina eta laguntza falta. (2,150)
33. Aldaketak egiteko girorik ez dago. (2,123)
34. Gurasoek erreformarekiko duten mesfidantza
(2,118)
35. Irakasleen interesa falta (2,107)
36. Irakaslegoaren arteko klima ez da oso egokia
(2,101)
37. Irakaslegoaren partehartzea oso eskasa da
. (2,084)
38. Erreformaren inguruan egin diren saioak eta
esperimentazioak ez dira oso positiboak izan
. (2,071)
39. Beste lankideen kritikak eta oztopoak (2,053)
40. Irakaslegoaren artean disziplina falta (2,008)
41. Irakasleen autonomia eza. (1,924)
42. Irakasleen prestakuntza Erreformarekiko ez da
talde lanean oinarritu.. (1,922)
43. Irakaleek ez dute pedagogian sinesten. (1,869)
44. Irakasle aldaketa asko ikastetxean.. 1,823)
45. Zuzendaritzaren interesa falta. 1,791)
46. Zuzendari kargua gehiegi aldatzen da. 1,700)
47. Irakasle askok izan nahi dute zuzendari (1,344)
N=132 X= 2,327 St= 0,387
Zuzenketa:
ITEMAN programa informatikoa.
Ondorioak
Ikerketaren emaitzak aztertu ondoren, honako atal hauek azpimarratu nituzke:
1. IRAKASKUNTZA BERRITZEKO DENBORA FALTA
Nahiko argi ikusten da, denbora, baliabide klabe bat dela Erreformaren garapenean. Hain sakona den aldakuntza asimilatzeko, denboraren erabilpen egoki bat egitea beharrezkotzat hartzen da:
a- Denbora baliabide klabea da.
S.Antunez-ek (1994) dion bezala:"denbora lapurtzen duten garrantzi gabeko ekintzak, alde batetara utzi behar dira."
Zuzendaritzak, batez ere, denbora modu egokiz erabiltzea, irakasleen prestakuntza talde lanean oinarrituz, hobekuntza prozesuak errezten ditu.
b- Bileren antolaketa:
Gelatik kanpo dagoen denbora eskas izanik, arrazoi gehiago bilerak ongi antolatzeko. Bilera, gure ikastxeetan hezkuntza prozesua berritzeko ohiko lan estratejia bat da. Horregatik ahalik eta etekin gehiena atera behar zaio. Bilerak ongi antolatzeko erizpideak, honako hauek izan daitezke: talde txikiak izatea, gai ordena zehatz bat edukitzea, denbora mugak errespetatzea, bilera kontrolpean edukitzea, helburuetara gidatzea, gaiei irtenbide zehatzak aurkitzea eta ez orokortasunetan erortzea, erabakiak hartzea eta hauek bete diren ala ez bilera amaitu ondoren gainbegiratzea.
2. KURRIKULUMAREN EGOKITZAPENAK:
a- Parte hartutako ikastetxe gehienak IKP-PCC egiteko bidean daude. Hau bukaturik ez dagoenez, une hauetan, ikastxeetan behar bereziak dituzten ikasleei, kurrikulum egokitzapena egitea prozesu korapilatsua da.
Zergatik? IKP-PCC bukaturik eta idatzirik ez dagoenez, irakasleak kurrikuluma egokitzeko erreferentzi gutxi ditu.
b- Unitate didaktikaren diseinua oso prozesu sinple eta laburra izan behar du. Hala ez bada, IKP-PCC egiteko prozesua oso astuna izan liteke. Nola egin bestela hainbeste unitate Kurrikulum Proiektua?
3. ADMINISTRAZIOAREN LAGUNTZA EZA:
Erreformaren ebaluaketa bat egitea, feed-bach gisa, ikastetxeei emaitzak azalduz, komenigarria litzateke. Honek asko lagun diezaieke irakasleei eta ikastetxeei bere gida edukitzeko.
4. ZUZENDARI IZATEKO HAUTAGAIRIK EZ
Egoera hau, ikastetxe publikoetan pribatuetan baino nabarmenagoa da. Oraingoz behintzat, ikastetxe pribatuetako zuzendariak statusa badauka, eta gainera, bere lana egiteko, profesionalki garatzeko, konpetentzia gehiago duenez gero, aretoa gehiago duenez gero, profesionalki garatzeko aukera du.
Ikastetxe publikoetan, Administrazioak izendatutako zuzendari kopurua (hautagairik ez dagoelako) altua da. Berrikuntzaren inguruko literaturan, aski garbi azaltzen da zuzendariaren paperaren garrantzia aldakuntza prozesua gidatzeko (Villa 1990).
Administrazioak, hitzez gutxienez, onartzen du funtzio honen garrantzia, baina estadistikak eskaintzen dituen datuak ez dira oso baikorrak.
BIBLIOGRAFIA
- Antúnez, S. (1993) "Claves para la organización de centros escolares"
Ed: Horsori. Barcelona.
- Ayerbe, P. eta Etxagüe, X. (1994): "Irakatsi, berrituz" Pax argitaletxea. Hernani.
- Gairin, J. eta Antúnez, S (1993): "Organización escolar" Ed: PPU. Barcelona.
- Imbernon, F. (1994): La formación y el desarrollo profesional del profesorado". Ed: Grao. Barcelona.
- Marcelo Garcia, C. (1994): "Formación del profesorado para el cambio educativo". Ed: PPU. Barcelona.
- Marin Ibañez, R. eta besteak (1987): "Sistemación e innovación Educativa". Ed: UNED. Madrid.
- Martin Moreno, Q. (1987) : "Cuestiones sobre la organización del entorno del aprendizaje". Ed: UNED. Madrid
- Sancho Gil, J.M. eta besteak (1993) : " Aprendiendo de las innovaciones en los centros". Ed: MEC. Madrid.
- Villa Sanchez, A. (1990): "La dirección factor clave de la calidad educativa". Ed: Deusto. Bilbo.
- Zufiaurre Goikoetxea, B. (1994): "Proceso y contradiciones de las reforma educativa. (1982-1994)". Ed: Icaria. Barcelona.